Euskaltzaindiaren Jagon jardunaldiak Arabari buruz: kale neurketaren emaitzen aurrerapen bat aurkeztu zen.

Pasa den azaroaren 11n Euskaltzaindiaren XVI. Jagon jardunaldiak burutu ziren Gasteizko Artium museoan. Hainbat aurkezpen eta mahai-ingururen bidez, Arabatik Arabara euskarazizenburupean euskarak lurralde honetan izandako bilakaera, gaurko egoera eta aurrera begirako egitasmoen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko parada izan zuten bertaratutakoek.Euskaltzaindiaren webgunean azaroaren 18tik aurrera egongo dira eskuragarri saio guztien edukiak. Aurrerago, Euskera aldizkariaren ale monografiko bat jardunaldietan jorratutakoari eskainiko zaio.

Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altuna Arabako kaleetan ematen den euskararen erabileraz mintzatu zen. Horretarako oinarri gisa Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak erabili zituen. Alde batetik, orain arteko neurketetan ikusi izan den bilakaeraren errepasoa egin zuen; baina horrez gain, primizia gisa 2011n egindako neurketa berriaren zenbait datu aurreratu zituen.

Informazio gehiago:

EUSKALTZAINDIA

LANTALAN

DEIA