Batzar Orokorra ekainaren 14an

Soziolinguistika Klusterrak, datorren ekainaren 14an Donostiako Aquariumean egingo du bere VIII. Batzar Orokorra. Estatutuek Batzar Orokorrerako arautzen dituzten ohiko atal formalak aztertzeaz gain (aurreko urteko balorazioa, urteko plana eta aurrekontua, zuzendaritzaren osaketa…) atal berezi bat izango du: 2011ko Euskal Herriko Kaleetako Ahozko Hizkuntza-Erabileraren Neurketaren emaitzak aurkeztuko zaizkie bazkideei.

 

aquarium

Eguna:

2012ko ekainaren 14a, osteguna

Ordutegia:

11:00etatik 13:00etara (lehen deialdia 15 minutu lehenago izango da)

Lekua:

Donostiako Aquariumean

Deitutakoak:

Soziolinguistika Klusterreko bazkideak

Gaiak:

  • 2011ko ekitaldiko diru sarrera eta gastuen balantzea onartu
  • 2012 ekitaldirako helburuak eta aurrekontua onartu
  • 2012-2015 Hausnarketa Estrategikoa.
  • Elkartearen estatutuak moldatu
  • Zuzendaritza Batzordearen osaketa onartu
  • 2011ko Ahozko Kale Erabileraren Neurketa. Emaitzak.

Eskertuko genuke etortzekotan aurrez kluster@soziolinguistika.org helbidera idatziz abisatzea.