Etorkinak eta euskara

Hizkuntza-politikan etorkinekiko neurri berriak behar direla nabarmentzen da. Gasteizera iristen diren etorkinek ez dutela euskarara hurbiltzeko beharrik sentitzen eta euskarara erakartzeko neurriak hartu behar direla uste dute. Gaur egun arlo honetan egiten dena gutxiegi dela edo norabide okerrean bideratzen dela iruditzen zaie.