VI. Euskal Soziolinguistika jardunaldia. Arrue ikerketa

Soziolinguistika Klusterraren, Hezkuntza Sailaren eta ISEI-IVEIren arteko lankidetzari esker, 2011ko Ebaluazio Diagnostikoa proban EAEko ikasle guztien erabilera datuak jaso dira bi ikasmailetan (LMH4 eta DBH2). Datu horiek oinarri berri eta oso sendo bat eskaintzen digute, bai Hezkuntza arloko bilakaera aztertzeko eta baita EAEko hizkuntza errealitate orokorrari begira jartzeko ere.

 

Arrue ikerketaren emaitzak aurkeztu genituen urtarrilaren 25ean prentsaurreko baten bidez. Han esandakoak hemen ikusi ditzakezue. Era berean, txosten honetan ere irakurri ditzakezue.

 

Era berean, emaitza horiek sakon aztertu ziren 2013ko urtarrilaren 31n Donostian buruturiko VI Euskal Soziolinguistika Jardunaldian (Kursaal aretoa)

 

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN