VI. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN IRABAZLEAK

EMUN Kooperatiba (Haritz Goikoetxea) izan da 2013ko edizioaren irabazlea, "Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako eta interbentziorako hainbat gako" lanari esker.
 
Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko VI. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak erabaki ziren 2013ko abenduaren 20an buruturiko epai-mahaiaren bileran. Aurtengo sariak honako egile eta lanei ematea erabaki da:
 
• Lehen saria, 1.500 €. "Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako". EMUN Koop. E. (Haritz Goikoetxea).
 
• Bigarren saria, 1.000 €. "Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo". Garbiñe Bereziartua. DREAM Taldea, EHU.
 
• Hirugarren saria, 700 €. "Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat". Goio Arana, Eneko Bidegain, Txema Egaña, Aitor Zuberogoitia. HUHEZI.
 
Sari-banaketa publikoari zabalik izango den ekitaldian egingo da. Ekitaldi horren data eta lekua datozen egunetan zehaztuko da.
 
Hausnartu Sariei buruzko informazio gehiago hemen: http://www.soziolinguistika.org/hausnartu