HAUSNARTU SARIETAN PARTE HARTZEKO AZKEN EGUNAK!!!

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien lehiaketara lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Euskal soziolinguistika esparru zabalean ikertzen eta jakintza aplikatzen ari direnen artean pizgarri izan nahi duen lehiaketa honek jada baditu zazpi urte eta bere lekutxoa egiten ari da.

Gogoratu nahi dugu aurkezten diren lanak euskararen gaineko garapen teorikoak edo kanpoan landutako gerapenetatik euskararen egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak izan daitezkeela.

Gainera lanak teorikoak, teorien aplikaziokoak -edo ikerketa aplikatukoak- edota saiakera-arlokoak izango dira.

Sariak 1.500€, 1.000€ eta 700 €koak izango dira.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak kontsulta daitezke web gunean.

ANIMATU eta AURKEZTU ZURE LANA!,

 

sariek merezi dute, ezta?

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN