Inazio Marko eta Belen Urangaren artikulua Llengua i Dret aldizkarian hizkuntza-ekologiari buruz

Argitaratu berri da Llengua i Dret aldizkariko 62. zenbakian, Inazio Marko (EHUko irakaslea) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria) hizkunta-ekologiaren inguruko artikulua.

Bertan, Euskal Herriko hainbat eragilek duten gaiarekiko iritziak eta pertzepzioak ezagutzera ematen dira. Artikuluaren abiapuntua 2011an Albert Bastardas irakasle katalanarekin batera egindako mintegian egindako lanketa izan da. Hizkuntza-ekologiaren paradigmak euskararen biziberritzearen prozesuari ekar dakiokeen onurak, eta sumatzen diren arriskuak planteatzen dira.

Mintegiaren harira Soziolinguistika Klusterrak Inazio Markoren zuzendaritzarekin eta Belen Urangaren koordinazioarekin DiKoma proiektua abian jarri zuen, hizkuntza-ekologia gizarteratzeko helburuarekin.

Artikulua eskura daiteke aldizkariaren webgunean

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN