Ahozkotasuna helduen euskalduntzean. AEKren VI. Didaktika Topaketan parte hartuko dugu ahozkotasuna eta soziolinguistika uztartuz

Urtarrilaren 28an izango den AEKren VI. Didaktika Topaketan parte hartuko du Soziolinguistika Klusterrak ahozko hizkuntzaren irakaskuntza eta helduen euskalduntzeari buruzko hitzaldia emanez.

Ehun irakaslek baino gehiagok parte hartuko dute AEKren VI. Didaktika Topaketetan. Hitzaldien saioan bi gai landuko dira:

Soziolinguistika Klusterreko Josune Zabalak ahozkotasunaz jardungo du lehenik, eta bigarrenik, HABEko teknikariak izango dira euskaltegiko curriculum proiektuaren gaineko kontuak azalduz.

Hitzaldi saioaren ondoren, berriz, partaideek aukeran izango dituzte hiru gai:

Nola erabili AIZU! aldizkaria eskolan?; Norberaren Ikas Alorra, norberak ikasteko ingurune pertsonala, ikasteko autonomia eta XXI. mendeko teknologiarekin lotuta; eta Iparraldeko AEK-k azken bi urteotan talde trinkoekin garaturiko esperientzia berritzailea.

 

Bukatzeko, mintzodromoa izango da AEK-ko irakasleentzat.

Josune Zabalari, AIZU! aldizkarian egindako elkarrizketa hemen.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN