Herriz herriko kale-neurketen laburpen-txostenak gure webgunean eskuragarri

Udalen eskariz, duela 15 egun hasi ginen Hizkuntzen kale-erabileraren neurketa berezietako emaitzak aurkezten, eta harrera oso ona izaten ari da. Bistan da herritarrengan euskararen erabilerak benetako kezka eta interesa sortzen duela. Eta kaleko erabileraren inguruko datuon gainean herritar ugari ari zaigu aurkezpenetara gerturatzen.

Hausnarketarako baliatzen ditu jendarteak espazio horiek, hain zuzen ere. Datuek eztabaidarako parada bikaina eskaintzen digute eta etorkizuneko plangintzak egiteko kontuan hartzekoak dira, noski. Jarraian bildu ditugu orain arte aurkeztutako datuek komunikabide eta sare sozialetan eragin duten oihartzunaren adierazle batzuk:

Euskal Herriko hizkuntzen kale-erabileraren datu eguneratuen zain gauden honetan, Soziolinguistika Klusterreko webgunean udalerriz udalerri eginiko neurketa berezien emaitza nagusiak izango dituzue eskuragarri. Aurkezpenak egin ahala, laburpen-txostenen bilduma eguneratzen joango gara.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN