Eusle metodologiari buruzko formazio-saioa eskaini dugu

Soziolinguistika Klusterrak ekainaren 26an burutu du Eusle metodologiari buruzko formazio-saioa EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Bertan izan dira Aldahitz ikerketako Garapen Taldeko kide diren AEK-Ahize, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza erakundeetako 25 teknikari. Saioa ikerketako zuzendari den Pello Jauregik (EHU) eta Pablo Suberbiola Klusterreko ikerlari-teknikariak gidatu dute.

Aurreko urteetan bezala, 2017an ere Aldahitz ikerketa taldeak Eusle metodologia esperientzia berriak egingo ditu, Garapen Taldeko erakundeekin lankidetzan eta haien laguntzarekin. Saioaren helburuetako bat esperientzia horien antolaketa izan da, hain zuzen. Udazkenean sei esperientzia egitea aurreikusi da. Ondorioz, 2018ko martxoan esperientziei buruzko datu bilketak amaitu, eta udarako datuak eskuartean izatea aurreikusten da.

Era berean, Aldahitz ikerketa taldeak zuzenean kudeatzen dituen esperientziez gain, helburua ere bada Garapen Taldeko erakundeek eta haien profesionalen sareak metodologia ongi ezagutzea eta modu autonomoan aplikatu ahal izatea. Hori izan da, hain zuzen, formazio saioaren bigarren xedea, ezagutza hori teknikariekin zuzenean partekatu eta eztabaidatu ahal izatea. Modu horretan, aholkularitza enpresek Eusle metodologian oinarrituriko bertsio egokituak eta euren produktu propioak sortzea erraztu eta bultzatu nahi da Klusterretik.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN