Lege Oharra

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, izena eman duenari jakinarazi nahi zaio emandako datu pertsonalak Soziolinguistika Klusterraren fitxategi batean jasoko direla elkartearen ekimen guztien inguruen komunikazioak helarazteko, berarekin harremanetan jartzeko eta elkartearen legezko betebeharrak burutzeko. Fitxategiaren Erantzulea Soziolinguistika Klusterra Elkartea da eta bere helbidea hau da: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), kluster@soziolinguistika.eus
 
Izena eman duenaren datu pertsonalen tratamendua isilpeko moduan egingo da. Soziolinguistika Klusterrak datu pertsonalak babesteko legedia betetzen du eta Datuak Babesteko Bulegoko Erregistro Nagusian inskribatuta dago.
 
Zerbitzua gauzatzeko beharrezkoa denean eta legediak horrela agintzen duenean datuak Administrazio Publikoei, erakunde pribatuei eta bestelako hirugarren pertsonei komunikatuko zaizkio. Izena eman duenak baimen zehatza ematen dio Soziolinguistika Klusterrari emandako datu pertsonalak (izen abizenak, posta elektronikoa, imajina, e.a.), bai paperezko argitalpenetan bai baliabide digitaletan, argitaratzeko.
 
Izena eman duenak edonoiz erabil ditzake bere datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako Soziolinguistika Klusterrera jo beharko du.
 
Edozelan ere, izena emateak esan nahi du izena eman duena guzti honen jakitun dela eta onespena ematen duela, adierazitako helburuen baitan, bere datuak tratatzeko eta komunikatzeko.