Aktibatu proiektuaren aurkezpenak EHUn

Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen erabilera sustatzeko Aktibatu proiektu estrategikoa martxan da. Proiektuaren helburu nagusia euskal hiztun aktiboak sortzea da. Aktibaturen bidez, unibertsitateko eremu informaletan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuinguru egokiak sortu nahi dira.

 

Testuinguru egoki horiek sortzeko hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak bultzatu behar dira eta Aldahitz proiektuko ezagutza eta esperientzia kontuan hartuz jardungo dute Aktibatu proiektuan ere. Oraingoz aurkezpen saio batzuk antolatu dituzte EUSLE metodologiaren inguruko aurkezpena egin, proiektuaren nondik norakoak xeheago azaldu eta parte hartzera gonbidatzeko:

  • Otsailak 26, 14:00 - Bilboko Hezkuntza Fakultatean
  • Martxoak 1, 12:00 Donostiako Informatika Fakultatean
  • Martxoak 13, 12:00 Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean

 

Era berean, euskal hiztun aktiboen sare bat osatzeko Internet bidez izena emateko aukera zabalik dago.