"EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan 2011-2015" txostena Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztu da


 
ARRUE proiektuaren baitan 2011 eta 2015 artean jasotako datuetan oinarritutako emaitzak 2017ko udazkenean aurkeztu ziren. Orain, Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean berariazko aurkezpena egin du Soziolinguistika Klusterrak, talde politikoei emaitzen berri zuzenean emateko. Iñaki Martinez de Luna eta Pablo Suberbiola proiektuaren arduradunek parte hartu dute martxoaren 5eko bilkuran eta ikerketaren aurkezpena egin dute. Ondoren, taldeek planteatutako zalantzak argitu dituzte.
 
Saioan izandako mintzaldi guztiak ikusgai daude, lotura hauei jarraituta:

  • Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (13:01) [Bideoa ikusi]
  • Soziolinguistika Klusterra (Suberbiola Unanue) (13:11) [Bideoa ikusi]
  • Soziolinguistika Klusterra (Martínez de Luna Pérez de Arriba) (13:20) [Bideoa ikusi]
  • Taldeen txanda.
  • Soziolinguistika Klusterra (Suberbiola Unanue) (13:46) [Bideoa ikusi]
  • Soziolinguistika Klusterra (Martínez de Luna Pérez de Arriba) (13:51) [Bideoa ikusi]
  • Taldeen bigarren txanda.
  • Soziolinguistika Klusterra (Suberbiola Unanue) (13:57) [Bideoa ikusi]
  • Soziolinguistika Klusterra (Martínez de Luna Pérez de Arriba) (13:59) [Bideoa ikusi]