Kataluniako CUSC-UB ikergunearekin bilera

Apirilaren 6an Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea Bartzelonako Unibertsitateko Centre de Recerca en Sociolingüística i Comunicació (CUSC-UB) taldeko kideekin bildu zen. Bi erakundeotan abian dauden proiektuak eta aurrera begira elkarlanerako dauden aukerak aztertu ziren bileran. CUSCeko zuzendari Xavier Vilaz gain, beste hiru ikerlari ere bileran izan ziren: Vanessa Bretxa, Montse Sendra eta Avel·lí Flors.

CUSC 1998an sortu zen eta ordutik hona soziolinguistikan ari diren hainbat sailetako ikertzaileen bilgune izan da. Kataluniako ikergune erreferentzialetnetakoa da, bere esparruan. Imanol Larrea bera ere CUSCeko kide da, ikerlari bezala. Aurretik ere izan dira harremanak bi erakundeen artean: ikasleen hizkuntza ohituren inguruko RESOL proiektuarekin lotutakoak, jardunaldi eta ikastaroetan parte hartzeak, Hitzargiak proiektukoak… Gaur egun Xavier Vila eta Natxo Sorlla ikerlariek Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzen azterketa sakona egiteko proiektuan kide dira. Aurrerantzean ere, beste hainbat proiektu eta jardueratan elkarlanerako aukera handiak identifiatu dira. Soziolinguistika Klusterrak garrantzitsutzat jotzen du euskal soziolinguistika eta katalanaren ingurukoaren arteko harremanak estutzea eta CUSC da horretarako ezinbesteko erreferentzia.

Bileran, ikergunearen lanaren fruitu diren bi liburu aurkeztu zituzten CUSCeko kideek, bereziki:

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN