2016ko datu soziolinguistikoen analisi zabala BAT Aldizkariaren 106. zenbakian

2018. urte honetako BAT Soziolinguistika Aldizkariaren lehen zenbakiak (106) 2016ko bi datu-iturri nagusiak ditu gai monografikotzat: VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta VII. Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-neurketa. Bi ikerketa horietako arduradunek aurkeztu dituzte datuok, 2017ko ekainean EHUko Udako Ikastaroetan egindako aurkezpen eta debate saioetako datuekin batera.

2018. urte honetako BAT Soziolinguistika Aldizkarairen lehen zenbakiak (106) 2016ko bi datu-iturri soziolinguistiko nagusiak ditu gai monografikotzat: VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta VII. Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-neurketa.  Bi ikerketa horietako arduradunek aurkeztu dituzte datuok, 2017ko ekainean EHUko Udako ikastaroetan egindako aurkezpen eta debate saioetako datuekin batera.

Jon Aizpuruak azpimarra jarri du euskararen erabileran eragiten duten faktore nagusien identifikazioan eta Olatz Altunak euskaldunon dentsitateakeuskararen kaleko erabileran duen eraginan.

Kale-neurketaren Batzorde Zientifikoko kideek ere idatzi dituzte artikuluak: Iñaki Martinez de Lunak “Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka” artikulua, Nafarroako datuen irakurketa eginez, Eneko Anduagak eta Paula Kasaresek eurena, eta Iparraldeko egoeraren berri emateko Eneko Gorrik. Xabier Isasik, bere aldetik, lehendik landu duen hizkuntza biziberritzeko eredu estatistikoa aurkeztu du datu berriak azterketuz.

Azkenik, Jaime Altunak eta Jone Miren Hernandezek azken neurketetako datuen gaineko genero irakurketa egin dute eta beeste zenbait ikerketa baliatu dituzte hizkuntzen eta generoaren arteko harremanaren auzia azalarazteko.

Aipaturiko ikastaroan eginiko hiru mahai-inguruetan jasotako ekarpenak ere kronika moduan ekarri dira aldizkarira, arduradun politikoen, unibertsitate desberdinetako hainbat irakasleren eta euskararen inguruko eragile sozialen iritziak ere bilduz.

Azkenik, BAT 106 zenbakiaren Gurean atalean Robbie Felix Penmanek eta Beñat Garaiok Euskal lankidetza Hego Amerikako hizkuntzen biziberritzean artikulua argitaratu dute.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN