Zubigintza, herri erakundeen eta gizarte erakundeen artean

Laburpena. Artikulu honetan aztertuko da Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzako taldeak eta euskararen gizarte erakundeen ordezkariek abian jarri duten partaidetza- prozesua. Ekimen horrekin identifikatu nahi dira zer-nolako aukerak dauden euskaratik hizkuntza- bizikidetzaren inguruan aurrera egiteko. Horrela, ondorioztatzen da Nafarroan eta Iparraldean gertatzen ari diren aldaketa administratiboek eta erakunde publiko eta sozialen artean antzematen den hurbilketek lagungarriak izan beharko luketela euskararen aldeko aktibazioan urrats kualitatiboak egin daitezen. Proposamen hau Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko XIV. Topaldia: “Euskararen herria: zubiak eta palankan” aurkeztu zen 2017ko urtarrilaren 25ean.

Hitz gakoak: Hizkuntza-berdintasuna, biziberritze- prozesua, euskararen gizarte erakundeak, euskararen erakunde publikoak.

BAT aldizkaria: 
103. 2017 (2) Euskaltzaleen topaldia euskararen herria, zubiak eta palankak
Egilea(k): 
Mikel irizar
Urtea: 
2017 (2)