Donostiako Protokoloa: eta orain, zer?

Laburpena. 2016ko abenduaren 17an, Europako hogeita hamar hizkuntza-komunitate baino gehiagoko ehunetik gora eragilek adostutako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zen Donostian. Egoera gutxiagotuan dauden hizkuntzetako hiztunen eskubideak bermatzeko 185 neurriren bilduma. Artikuluan Protokoloaren etorkizuneko lan-ildoak aurkeztuko dira, alegia, aipatu dokumentua Euskal Herri mailan zein Europa mailan tresna eragingarri bihurtzeko zein bide-orri zehaztu den azalduko da. Artikuluan lan-ildo guztietatik nazioarteko instituzioetan Protokoloa erreferentziazko dokumentu bihurtzeko jorratuko duen bideak hartuko du garrantzia.

Hitz gakoak: hizkuntza-eskubideak, gizarte-zibila, ahalduntzea, europa, hizkuntza-politika.

BAT aldizkaria: 
103. 2017 (2) Euskaltzaleen topaldia euskararen herria, zubiak eta palankak
Egilea(k): 
Paul Bilbao Sarria
Urtea: 
2017 (2)