Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren 25. urteurrena

Laburpena. Europako Kontseiluaren Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna 1992an onartu zen, eta, beraz, 25 urte bete ditu aurten. Nazioarteko itun hori 1998an jarri zen indarrean,
eta Europako eremu urriko hainbat hizkuntza babestu eta sustatzeko aurrerapauso handia izan zen. Hala eta guztiz ere, lan handia egin beharra dago oraindik gaur egungo bidegabekeri sozial nabarmena
gainditzeko, baita ituna berretsi duten herrialdeetan ere. Artikulu honetan azken 25 urteetako bilakaera aztertuko dugu. Horretarako, berariaz subjektiboa izango den soziolinguistika kritikoa izango dugu
abiapuntu.

Hitz gakoak: Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, neoliberalismoa, hizkuntza-politika, eremu urriko hizkuntzak

BAT aldizkaria: 
103. 2017 (2) Euskaltzaleen topaldia euskararen herria, zubiak eta palankak
Egilea(k): 
Fernando Ramallo,
Urtea: 
2017 (2)