Kode-alternantzia aztertzeko hizkuntza-teknologien ekarpena

Laburpena: Kode-alternantzia (code-switching) ohiko fenomenoa izan ohi da hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten diren komunitate linguistikoetan. Elkarrizketa berean hiztun elebidunek edo eleaniztunek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzean datza kode-alternantzia. Bat-batekotasuna du ezaugarri nagusia eta ahozko hizkuntzan ez ezik, hizkuntza idatzian ere agertzen da egun hain erabiliak diren sare sozialetan. Hala, sare sozialek eta hizkuntza-teknologiek eskaintzen dizkiguten aukerak baliatu nahi ditugu idatzizko mezuetan aurkitzen dugun kode-alternantzia aztertzeko. Artikulu honetan, hain zuzen ere, Hizkuntzaren Prozesamenduaren (HP) alorrean fenomeno hau aztertzeko garatzen ari garen metodologia eta hizkuntza-teknologiak aurkezten ditugu. Corpusa biltzeko nahiz etiketatzeko baliatuko ditugun metodoak hizkuntzarekiko independenteak izango dira. Hitz gakoak: kode-alternantzia, hizkuntzalaritza konputazionala, soziolinguistika, hizkuntzaren prozesamendua (HP)
BAT aldizkaria: 
104 2017 (3). Hiztun berriak
Egilea(k): 
Larraitz Uria, Iñaki Alegria, Ander Corral
Urtea: 
2017(3)