BAT 113 - 2019 (4). teknologia berriak eta hizkuntza gutxituak: Ikt-en eragina euskaran

3,00€

Laburpena. Iktak gure bizitzara iritsi dira eta hura zeharo eraldatu dute. Informazioaren gizarte digitalean murgilduta, teknologia berriak hizkuntza gutxituera ere hedatu dira, eta ondorio nabariak izan dituzte haiengan. Lan honen lehen helburua eragin hori nolakoa izan den aztertzea da. eta, era berean, zehazki euskara aztergai, lan honen beste helburu nagusia honako hau da: Iktek gure hizkuntzarengan izandako ondorioak argitzea. horretarako, euskararen egoera zenbait Ikt-esparrutan ikertu da. Azkenik, lortutako emaitzen inguruko hausnarketaren bidez, aipatutako bi helburuei erantzuna eman zaie, eta lan honek ekarpen nagusi duen “hizkuntza gutxituen Ikt-garapenean eragina duten baliabideak” deitutako taula proposatzen da. 
Hitz gakoak: euskara, IKT, hizkuntza gutxituak, teknologia berriak

Egilea(k): 
Xabier Madorrán de la Iglesia
Aldizkaria: 
"Txillardegi - Hausnartu euskal soziolinguistika sariak (2019)"
Urtea: 
2019