Komunikazio publikoaren gaineko hainbat hitzaldi ikusgai

Jendaurrean Erabili komunikazio publikoa eta hizkuntza-praktikak elkarrekin lantzen dituzten denetariko erakundeen praktika-komunitatea da. Intranet bidez mantentzen dute erakundeok barne-komunikazio iraunkorra eta urtean 5 saio presentzialetan elkartzen dira, Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan. Saio horietan, beste hainbat ariketa eta eztabaidaren artean, formazio-hitzaldiak jaso ohi ditu praktika komunitateak. Hitzaldiak grabatu egiten dira ega barne-erabilerarako epe baten ostean, publikoki ikusgai jartzen dira.

Orain,2019an izandako hainbat hitzaldi jarri dira ikusgai:

Edonola ere, aipatutakoez gain, Jendaurrean Erabili proiektuan 2015etik hona izan diren hitzaldi ugari daude dagoeneko sarean ikusgai.

Horrez gain, euskal soziolinguistika ezagutzan sakondu nahi izanez gero, aukerak ez dira falta. Soziolinguistika Klusterraren hitzaldi eta proiektuen bideoak, proiektuen emaitzak jasotzen dituzten argitalpenak eta BAT soziolinguistika aldizkariaren artxibo historikoa (1990-2020) zabalik eta ikusgai daude, besteak beste.