Zenbakia

Nazioarteko hizkuntzen garapen-lankidetza

PDF formatuan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Belen Uranga


Lankidetzaren ikuspegi holistikoa

Iñaki Martinez de Luna
Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko asmoa duen hizkuntza lankidetzak zailtasun objektibo eta subjektiboak aurkitzen ditu bere lana arrakastaz gauzatzeko, hala ekonomiaren eredu globala nola hizkuntza nagusien ideologia eta premien inguruko motibazioen hierarkia. Bestalde, ohiko lankidetzak eremu sozioekonomikoa du lan-ildo nagusitzat eta, horretan, hizkuntza zurgarrien inguruko kezkak ez ohi du lekurik izaten. Zailtasun horiek nola gainditu hausnartzen da lerro hauetan. Horretarako, jardun-eremuari planteamentu holistiko batetik helduz, lankidetza mota ezberdinek ikuspegia ireki eta osa dezaten proposatzen da.


HIZKUNTZA LANKIDETZAREN DIMENTSIO POLITIKOAZ. Estatu plurinazional bati eta nazio pluriestatal bati begira

Txema Abarrategi Garaigordobil
Gogoeta-artikuluak planteamendu politikoek, hizkuntza biziberritzearen aukeretan duten eragina esploratzen du. Botere politikoa estuki lotzen da garapen linguistikoarekin. Horrekin batera diskurtso politikoetan ageri den ongizatearen aldarria ere kuestionatzen du, izan ere, bada horren ulerkerarik jatorrizko hizkuntzen indarberritzea ere baldintza lezakeena, balizko ongizate hori identitate indigenarekin bateraezin ikusten duten pertzepzioak indargabetu ezean. Boliviako hizkuntza komunitateen eta Magreb zabalean errotutako amazigen kasuak gurutzatzen dira aurreko ideiekin, batzuekiko eta besteekiko hizkuntza-lankidetzak hizkuntza biziberritzeko estrategiei egin lekizkiekeen ekarpenak iradokiz. Herriok eskaintzen dizkiguten eredu interesgarriak aletzen dira bi ondoriotarantz: hizkuntza-lankidetzaren premia biziberritze estrategiei buruzko ezagutza metatzeko eta Hegoko kulturen eta epistemologien ekarpenaren garrantzia.


NASAK ETA EUSKALDUNAK ELKARRI BEGIRA

Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Mikel Mendizabal Idiazabal, Andoni Barreña Agirrebeitia
Hizkuntza-desagertze bizkor eta masiboari aurre egiteko eta mundu garatu, justu, duin eta orekatua eraikitzeko hizkuntza-lankidetza da irtenbide egokia eskaintzen duen estrategietako bat. Garabide Elkarteak eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2011n hasi zituzten harremanak Kolonbiako Caucako Departamenduko nasa herriarekin, hizkuntza-biziberritzeen prozesuetako esperientziak eta ezagutzak elkarrekin partekatzeko. Harrezkero, ibilbide laburra baina mamitsua garatu dugu nasek eta euskaldunek. Batetik, nasek zenbait biziberritze-estrategia, teknika eta metodo berreraiki dituzte euren kulturaren eta kosmobisioaren arabera moldatuz eta egokituz. Bestetik, euskaldunek, beste kulturak eta herriak ezagutu ahala aurreiritziak bazterturik, gure herriaren biziberritze-prozesuaz hausnarketa berregin dugu, globalizazioak ekarri digun neokolonialismotik ihes egin nahian.


NASA YUWE BIZIBERRITZE PROZESUA ETA HEZKUNTZA

Rosa Elizburu
Nasa Yuweren Hariak 2011n eginiko ikerketaren bitartez, argi ikusten zen seme-alabenganako hizkuntza transmisioa ia guztiz etenda zegoela Cauca Departamentuko Iparraldeko eskualdean: 4 urtetik beherako haurren %1k baino ez zuen hizkuntza hitz egiten. Horren aurrean, alarma guztiak pizturik, hainbat ekimen antolatu behar zirela jabetu ziren nasak. Artikulu honetan Garabide Elkartearekin batera zenbait irakasle euskaldunen lan boluntarioa zehazten da: irakasleak, hezkuntza arduradunak, hezkuntza laguntzaileak eta gurasoak trebatzea. Formazio prozesu horrek, hasierako aholkularitza eta trebakuntza saio puntualetik gaur egungo bi urteko formazio teknikoa antolatzera egin du jauzi. Bitartean, besteak beste, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua, Ikastetxeko Proiektu Kurrikularra, Urteko Plana, hizkuntza murgilketa metodologia, hizkuntza programazioa eta unitate didaktikoaren eraiketa bezalako kontzeptuak landu dira, teorian eta praktikan.


EUSKAL-NASA KOOPERAZIOA HELDUEN IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN

Arkaitz Zarraga, Ane Ortega
Zeelanda Berriko maorieraren biziberritze kasua ingelesezko eta nazioarteko literatura soziolinguistikoan geroz eta gehiago aipatzen den kasua da. XX. mende amaierara erabat ordezkatua izateko kinkan iritsi zen hizkuntza, XXI. mendean murgildu orduko, hiztun berri, jori eta autozentratuekin ari zaio erantzuten aurreko hamarkadetako ordezkatze joerari batetik, eta bestetik, hizkuntza biziberritze prozesuaren erronkei, eta ezin bestela. Gainditu beharreko ajeak ordea ez dira gutxi, baina ari dira, eta ez gaizki dirudienez, idazlan honetan ikusiko dugunez. Euskalgintzetako betaurrekoak jarrita gerturatuko gara gure antipodetan dagoen maorieraren ordezkatze eta biziberritze prozesuei begiratzera, haren argitan, gurea hobeto ikusi eta ulertzeko modua izan dezagun esperantzarekin.


MAORIERA, ORDEZKATZEA ETA BIZIBERRITZEA

Imanol Miner Aristizabal
Zeelanda Berriko maorieraren biziberritze kasua ingelesezko eta nazioarteko literatura soziolinguistikoan geroz eta gehiago aipatzen den kasua da. XX. mende amaierara erabat ordezkatua izateko kinkan iritsi zen hizkuntza, XXI. mendean murgildu orduko, hiztun berri, jori eta autozentratuekin ari zaio erantzuten aurreko hamarkadetako ordezkatze joerari batetik, eta bestetik, hizkuntza biziberritze prozesuaren erronkei, eta ezin bestela. Gainditu beharreko ajeak ordea ez dira gutxi, baina ari dira, eta ez gaizki dirudienez, idazlan honetan ikusiko dugunez. Euskalgintzetako betaurrekoak jarrita gerturatuko gara gure antipodetan dagoen maorieraren ordezkatze eta biziberritze prozesuei begiratzera, haren argitan, gurea hobeto ikusi eta ulertzeko modua izan dezagun esperantzarekin.


HIZKUNTZA-MUDANTZA EAEko IKASLEENGAN

Iñaki Martinez de Luna, Pablo Suberbiola Unanue
ARRUE ikerlerroaren aztergaia da eskolako ikasleen euskararen erabilera, EAEko lurraldeetan. Artikulu honetan, ikasle-multzo bertsuaren erabilera bi ikasmaila ezberdinetan (LH4n eta DBH2n) aztertu da, analisi hori birritan errepikatuz: ikasle multzo bat 2011n eta 2015ean hartuz, batetik, eta bigarren ikasle multzo bat 2013 eta 2017an. Horrela, LH4tik eta DBH2ra bitarteko erabileraren luzetarako bilakaera (longitudinala) izan da aztergai, ikasleek adinean aurrera egin ahala erabileran aldaketarik (mudantza) ote duten ikusteko eta, izatekotan, aldaketa hori zerk suspertzen edo galgatzen duen ezagutzeko. Horretarako eremu soziolinguistikoaren, familiaren eta eskolaren baldintzak ez ezik, parekoen arteko sozializazioa ere hartu da kontuan.