BAT-115-2020 Hiztun-elkartea, azal eta mami

3,00€

Laburpena: Hizkuntza-soziologiaren esparruan sarri erabiltzen baina bakan lantzen den kontzeptua da hiztun-elkartea. Landu-arin egon arren, funtsezko kontzeptua da jakintza-alor honetan eta bere garapen praktiko den hizkuntza-plangintzan. Hiztun-elkarte kontzeptua (eta, bereziki, Sprachgemeinschaft terminoa) nondik eta noiztik datorren aztertu nahi dugu gaurkoan, lehenik eta behin: bibliografia soziolinguistikoan (eta, are lehenagotik, hizkuntza-filosofian eta hizkuntzalaritza historikoan) noiz, non eta nola erabili izan den. Nazioartean bide-urratzaile izandako hainbat adituk termino hori noiz-non, eta zer adierazteko, erabili izan duen aztertuko dugu horretarako. Mundu zabalean egoera soziolinguistikoak nabarmen aldatuz doazen heinean, hiztun-elkarte kontzeptuak zer garapen ezagutu duen aurkeztuko dugu bestetik. Bere definizio gehienak errealitate sozio-historiko jakinetan ainguraturik zeudela eta daudela ikusiko dugu bide batez. Horrezaz gain, euskararen egungo egoerari eta aurrera begirako babes-aukerei egokitutako aplikazio-hausnarketa eskainiko da artikuluaren azken partean.
Hitz-gakoak: Hiztun-elkarte, hizkuntza-komunitate edo euskaldungo; Sprachgemeinschaft, linguistic community edo speech community; hiztun-elkarte eta hiztun-herri; HEen barne-uniformetasuna, HE batetik besterako eten-jauzia.

Egilea(k): 
Mikel Zalbide
Aldizkaria: 
HIZKUNTZA - KOMUNITATEAZ
Urtea: 
2020