Katalana justizia-administrazioan gaur egun

profesional askok ez dute aukerarik izan beraien ikasketak katalanez egiteko, beraz, zuzenbide ikasketak beraien hizkuntzan egiteko aukerarik ez dute izan. Ikuspuntu honetatik hizkuntz normalkuntza esparru honetan belaunaldi errelebu natural eta progesiboaren bidetik igarotzen da. Ezaguera linguistiko gehiago dituzten belaunaldi berriak gehitzen dijoazen einean katalanaren erabilerak gora egingo du

Katalunian, gaztelaniaz bestelako hizkuntza bat duten gainontzeko erkidego autonomoetan bezala, zuzenbide mundua ia mende batez gaztelaniatik [2] edan du ia esklusiboki. Erabilera horrek, nahiz eta hasiera batean ezarria izan, katalana gai juridikoak lantzeko, gaztelaniako terminologia eta fraseologia behar dituelako, aprobosa ez dela konbentzitu ditu profesionalak, eta horri guztiari gehitu behar zaio administrazioko eta judizialeko langileak kanpokoak direla. Gaur egun, oraindik ere, katalan fonetika markatua eta akatsdun mintzamena duten abokatuen ahozko partehartzeak epaile edo tribunal baten aurrean katalanez ez dituzte egiten erosoago sentitzen baitira menperatzen [3] ez duten hizkuntza batean

Funtzionarioen % 40ak katalana idazten duten arren, %2 batek bakarrik erabiltzen du katalana dokumentuetako hizkuntza bezala. Ahozko erabileran, zenbakiak ez dira ain deigarriak, %70 batek hitz egiten du baina % 20 batek bakarrik erabiltzen du normalean. Kontutan hartu behar da taula honetan agertzen diren datuak erreferentzia egiten diotela agenteei, laguntzileei eta ofizialei non jatorrizko katalan kopurua handiagoa den

I. SARRERA

Inorri ez zaio arrotz egiten autogobernuaren instituzioen berreskuratzearekin batera hasi zen hizkuntz normalkuntza prozesuak esparru judizialean oztopo serioak topatu dituela -eta topatzen jarraitzen dituela-. Oztopo horiek kezkagarriak bihurtzen dira justizia administrazioan, bera izan baita erkidego autonomoen berezko hizkuntzak berreskuratzeko gutxien egin duen botere publikoa. Honetaz gain gaiaren inguruan ez dago datu estadistiko ziurrik, eta datuak eman direnean kopurua jarduera juridikoan ez da %4 edo 5etik pasatzen.

Katalunian sarrera gisako azalpen txiki hau guztiz baliozkoa da. Justizia administrazioan katalan hizkuntzaren normalkuntzan egindako lanak, ez bada ekintza puntual batengatik edo, ez du presentzia esanguratsua [1]. Egoera honek esparru horretan katalanaren erabileraren behin-behinekotasuna iraunarazi egiten duten izaera desberdineko faktoreen zerrenda bati erantzuten dio. Hau ikustera dago zuzendua lan honen zati bat. Gainera lan honetan saiatzen gara kataluniako justizian katalanaren erabileraren egoeraren datu batzuk ematen, bai eta egiten diren jarduerak azaltzen. Hala ere, gure helburua ez da azterketa zehatz bat egitea, bestela da, guk nahi duguna da justizian katalanak duen presentziaren eta, gehien bat eta zoritxarrez, haren gabeziaren alderdi inportanteenei buruzko zirriborro bat egitea.

II. KATALANAREN EZARPENA ERAGOZTEN DUTEN OZTOPOAK

Esparru judizialean eta, orokorki, zuzenbide munduan katalanaren ezarpena bajua izatea hizkuntza ez ikasteari dagokiola da zuzenbidearen munduan badiltzan profesional askoren artean askotan errepikatzen den iritzia Argudiatzen denez, horren guztiaren arrazoia zera da: profesional askok ez dute aukerarik izan beraien ikasketak katalanez egiteko, beraz, zuzenbide ikasketak beraien hizkuntzan egiteko aukerarik ez dute izan. Ikuspuntu honetatik hizkuntz normalkuntza esparru honetan belaunaldi errelebu natural eta progesiboaren bidetik igarotzen da. Ezaguera linguistiko gehiago dituzten belaunaldi berriak gehitzen dijoazen einean katalanaren erabilerak gora egingo du.

Argudio hau ez jakintasun bikoitz batetik sortzen da. Lehenbizi, izaera orokorrarekin, hizkuntza baten erabilerak ezinbestekoa du hizkuntzaren ezaguera, baina, ezaguerak ez dakar berarekin erabilera. Puntu hau argituko duten adibideak ez dira falta. Erabilera elementu metacognoszitiboek, hara nola, ama hizkuntza, indarrean dagoen erregimen juridikolinguistikoa, hizkuntzaren gizarte erabilera, hizkuntzaren ospea, eta abar baldintzatua dago. Bigarren, zuzenbide eta epailetzako esparruan faktore desberdinen arteko erlazio bat dago katalana ia zokoratuta uzteko asmoarekin luzetzat susmatzen den epe baterako. Faktore horiek dira jarraian aztertuko ditugunak.

1. Zuzenbide operadoreen nagikerai disglosikoa

Zaila da azaltzen zertan datza nagikeria disglosikoa eta, bestalde, bera da egungo egoera era aipagarri baten zehazten duena. Katalunian, gaztelaniaz bestelako hizkuntza bat duten gainontzeko erkidego autonomoetan bezala, zuzenbide mundua ia mende batez gaztelaniatik [2] edan du ia esklusiboki. Erabilera horrek, nahiz eta hasiera batean ezarria izan, katalana gai juridikoak lantzeko, gaztelaniako terminologia eta fraseologia behar dituelako, aprobosa ez dela konbentzitu ditu profesionalak, eta horri guztiari gehitu behar zaio administrazioko eta judizialeko langileak kanpokoak direla. Gaur egun, oraindik ere, katalan fonetika markatua eta akatsdun mintzamena duten abokatuen ahozko partehartzeak epaile edo tribunal baten aurrean katalanez ez dituzte egiten erosoago sentitzen baitira menperatzen [3] ez duten hizkuntza batean.

Honela, nagikeria disglosikoa norberaren hizkuntz propioa erabilera instituzionalean ere erabiltzeko aldaketari erresistentzia bezala ulertzen da. Zuzenbidearen profesionalen jarrera negatibo bati erantzuten dio. Jarrera hori, beren inguruan, ondorengo paragrafoetan azaltzen diren, eta oraindik ere indarrean dauden egoera segida batek sortua da.

2. Lan materiala gaztelaniaz

Zuzenbideko profesionalek erabiltzen duten materiala nagusiki gazteelaniaz dago. Hiru talde aitzakotzat hartu behar dira:

  1. Zuzenbidearen iturriak, eta hauen barruan sartzen ditugu Auzitegi Konstituzionalaren eta Auzitegi Gorenaren ebazpenak, nagusiki gaztelaniaz dira. Salbuespenak esparru judizialean duten eragina oso gutxi nabaritzen dira. Generalitateko ekoizpen arau-emailea ( bi hizkuntzetan) edo martxan jarri berria den katalanezko BOEren [4] edizioa (lege izaera duten arauentzat bakarrik) ez dute jarduera judizialaren normalkuntza suspertu, estatuko legegintzako [5] hainbat itzulpenek lortu ez duten bezala.
  2. Gaztelaniako ekoizpen arau-emailearekin korrespondentzian, eskuliburuak, monografiak eta araudiak ere gaztelaniaz dira Estatu guztitik banatzen direlako eta estatuko zuzenbideari dagokielako. Are gehiago, Katalunian egiten diren zuzenbideko lanak katalanez askotan gaztelerara itzuliak izaten dira espainiar legelariek ezagutu ditzaten. Generalitateko zenbait instantziek hasitako edizio bidea - bai eta diru publikotik jasotako subentzio garrantzitsuei esker editoril pribatu batzuk- ez dira nahikoa izan joera [6] hori puskatzeko.
  3. Justizia-administrazioan erabiltzen diren imprimakiak, hau da, tramite eta xedapenetarako erabiltzen diren dokumentu guztiak, bai paperean bai baliabide informatikoetan, gaur egun katalanera itzulita daude. Era berean daude itzulita abokatuek eta prokudradoreek [7] normalean erabiltzen dituzten dokumentuak. Klase batean sartzen ez diren dokumentuak direnean, zerbitzu linguistikoek era guztietako aholkuak ematen dituzte bai eta epaileek edo magistratuek egindako testuen zuzenketak egiten ere.

3. Bertakoak ez diren funtzionarioak

Katalunia, administrazio sena gutxi garatutako batengatik, bertako langile gutxirekin egon da. Lehengo eragozpen historikoak oraindik dirau justizi-administrazioan. Hau zenbaterainokoa izango da non Auzitegi Goreneko lehendakariak gertaera horri eragotzi dion esparru horren [8] normalkuntzaren atzerapena. Bertakoa ez den funtzionarioaren presentzia hiru ikuspuntutik landu daiteke.

  1. Funtzionarien estatuko egitura botere judizialaren lege organiko batek disenatua Katalunia kanpoko langileen etorrera masiboa baimentzen du, inongo hizkuntzaren ezaguerarik gabe, eta okerragoa dena, ikasteko batere interesik gabe. Hau okerragoa da goiko mailei dagokionez (epaileak, idazkariak eta fiskalak). Hauetan jatorriz katalanak direnen portzentaia ez da ehuneko hamabostetik pasatzen. Ofizialen, laguntzaileen, agenteen eta auzitegi-medikuen oposizioen lurraldetzeak ( lehenengo lurradutako oposizioa 1988an egin zen ) eta horrekin batera plaza esleitzeko orduan, promozioan eta lekualdaketa lehiaketetan hizkuntzaren ezaguerak merituak emateak kaso hauen uniformetasunaren zorroztasuna lasaitzen hasi da.
  2. Aipatutako egituraren ondorio bat funtzionarioen mugikortasuna da. Erkidego autonomiko batean lanpostua duten funtzionarioetako askok ahal bezain laister alde egin nahi dute ( egokitutako plazan bi urtez egon behar dute) beraien erkidegora gerturatzeko edo joateko. Honek judizialeko bulegoetako langileen gehiegizko behin-behinekotasuna sortzen du . Honek normalkuntzaren edozein saiakera eragozten du. Ez da arraroa epaitegi batean, nahiz eta katalanaren erabilera aipagarri bat erabili, langilegoan aldaketa bategatik (bereziki epaile, magistratu edo idazkariren bat) gaztelania erabiltzera jotzea.
  3. Bertakoa ez den funtzionarioaren etorrera, bertakoen ehuneko bajua, eta gehiegizko mugikortasuna funtzionarioen eskalaren maila guztietan konpetentzia linguistiko eza sortzen duten faktoreak dira, baina faktore bereziki nabarmenak eta bueltarik gabekoak epaile eta magistratuen kasuan bereziki. Estamentu judizial diferenteetan katalanaren erabileraren datu estadistiko fidagarririk ez daude, hala ere funtzionarioen jatorria (asko ez dira katalanak, gehienbat goi mailatan), edadea (gehiengoa, katalanak barne, ez dute eskola katalanez egiteko aukerrarik izan) eta Justizia departamentuak eskeintzen dituen katalaneko ikastaroak egin dituztenak ( funtzionarioen agertze masiboa egon da baina epaile, fiskal eta epailetzako idazkariena eskasa izan da) kontutan hartuta, baieztatu daiteke hizkuntzaren ezagutza irregularra dela; Katalunian ikasitako gazteen ezagutza ona bai eta ikastaro berezien bitartez ikasitako nagusiak; ezagutza eskasa katalanak direnen artean baita katalanez ezin ikasi izan dutenen artean; kanpotik datozen funtzionarioen ezezagutza.

Hala ere, ezagutzaren ordez, bertakoa ez den eta behin-betirakoa ez den funtzionarioen beharrak erabileraren falta larriago bat sortzen du.

4. Epailetzako egitura

Jerarkiaren printzipioaren arabera indarrean dagoen administrazioko antolakuntza ez bezala, potere judiziala, independentzia judizialen eta elegite baten bitartez organo judizial baten erabakia, goragokoa den organo baten aurrean zuzentzeko aukeraren arabera egituratzen da. Hau guztia, normalkuntzari dagokionean, honakoa dakar;

  1. Esparru judizialari arrazionaltasun batekin aplikatu daitekeen hizkuntz normalkuntza plan bat ezartzeko ezintasuna kontutan harturik , honek erakusten du, oinarri konstituzionala duen gutxitutako praktika batekin, epaile edo idazkaria da ofizina judizialean erabiliko den hizkuntza erabakitzen duena. Ideia honek independentzia judizialaren ulerkuntza oker bat erakusten du. Ohikoa da epaitegi batek gaztelaniaz bakarrik lan egitean bertan dauden langileek nahi dutelako eta ez bertara joaten den hiritarrak nahi duelako; askotan katalanaren erabilera epailearen edo funtzionarioaren esanetara makurtzen da. Dinamika horretatik abiatuta normalkuntza askotan plaza judizialaren behin-behineko joanetorrietara egokitu eta berregokitu behar da.
  2. Prozesu batean egindako jarduera guztiak ( bai judizialak, bai alderdienak) Estatuko erakundeen aurrean ( gehien bat Auzitegi Gorena, baina hala ere, Audientzia Nazionala eta Auzitegi Konstituzional) ezarritako errekurtso baten bidez iritsi daitezke behin baino gehiagotan. Horrek suposatzen du jarduera guztiak gaztelaniara itzuli behar direla erkidego autonomoan bertan (Potere Judizialaren Lege Organikoaren 231.4 artikulua). Horrek lan gehiago eta atzerapen gehiago suposatzen du, eta honek guztiak azkenean prozesuaren alderdietako batean eragiten du. Gertaera hori, ondorioz, katalanez prozesua ez egiteko aitzakia bat gehiago da.

5. Kontrako esparru juridikolinguistikoa [9]

Justizia administrazioan hizkuntzaren erabilera arautzen duten arau multzoa erkidego autonomikoen berezko hizkuntzen erabilera sustatzeko eskasa da, ez daba kontrakoa. Horren argigarri Potere Jurudikoaren Lege Organikaoren 231 artikulua, justizian ematen den erabilera lingistikoari buruzkoa: “ Jarduera judizial guztietan, epaileek, magistratuek, fiskalek, idazkariek eta eipategiko eta Auzitegietako langileak gaztelania erabili behar dute, Estatuko hizkuntz ofiziala. Nahiz eta mandatu hau gero lehundu egiten den, printzipio orokorra argi gelditzen da, eta gertatzen dena da, legegilea ez dela konturatzen espainiar estatua estatu eleanitz bat dela, hizkuntz ofizial desberdinekin.

Esparru judizialean katalanaren presentziak izan ditzakeen eskasiak bi alderdietan banatu daiteke.

  1. Erabilera linguistikoei dagokionean, Potere Judizialaren Lege Organikaoren 231 artikuluak argi uzten du katalanaren eta gaztelaniaren [10] arteko desberdintasuna. Lehenengoa aukerako erabilera bat da (zentzu zabalean artuta) eta ez ezagutzeak babes eza sortu diezaioke. Bigarrena, aintzina, “ohikotzat jotzen da eta ez erabitzea bakarrik zuritu daiteke zuzenbide judizialaren tutoretza eraginkorraren oinarrizko eskubidea urratu daitekeenean, eta egoera horretan itzultzaile edo interpretari bat egongo dela suposatzen da prozesuan dagoen alderdiak esaten dena ulertu dezan , beste edozein hizkuntza bezala. Urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeak, hizkuntz politikari buruzkoak, erregimen hontan aldaketa txiki bat sartu du, horren bitartez hiritar batek sententziaren edo elkarrizketaren testigantza bat eskatu dezake nahiago duen hizkuntzan.

    Beste alde batetik, negatiboa da jarduera judizialetan dauden eta erkidego autonomotik kanpo (edo katalanaz beste hizkuntz bat duten erkidegoetan) eragina eduki behar duten katalanez idatzitako dokumentuen (era guztietakoak) lurraldez kanpokotasuna. Guztia gaztelaniara itzuli behar da.

  2. Justizia administrazioko [11] langileen erregimen linguistikoari dagokionean, Potere Judizialaren Lege Organikoak ezartzen du erkidegoko hizkuntza ezaguntzea plazen probisioan meritua dela, baina ez du betekizun [12] bezala jartzen. Sistema honek guri interesatzen zaigunaren arabera hutsune batzuk agertzen ditu. Lehenbizi, duen kategoria duela, ez du funtzionario judiziala katalana ezagutzera behartzen ( Generalitateko eta bertako administrazioan ez bezala) Are gehiago, merituak ez du behar adina garrantzia justizaia administrazioko lasterketara sartzeko ( garrantzi dauka ofizial, laguntzaile eta agenteen kasuan ehuneko minimo bat gehituz), edo bestela plaza zehatzen hornikuntzan, hau da, lehengo lanpostua igortzeko orduan, lekualdatze leiaketan eta behin mailaz igotakoan promozioan. Beraz, ezaguera linguistikoak plaza bat betetzeko meritu bezala jokatzen du, baina ez hautaketa prozesuan.

    Bigarren, hizkuntza meritu bat bezala aintzat hartzea laido bat bezala jokatzen du, gainera epaile, idazkari edo fiskal batek ezaguera estrajudizial bategatik beste bat puntutan gailentzea onartzen du., eta arazoa ez da zer baloratu behar den baizik nola baloratu behar den. Bertako hizkuntza ezagutzea jarduera judiziala ondo egiteko baldintza bat da, zuzenbidean lizentziatua izateak epaile edo idazkari izateko baldintzatzen duen bezala. Merituak emateko sistemaren bidea jarraitzea, sistema beraren aurka joatea dakar, izaera desberdineko [13] bi gertaera batzen direlako.

    Azkenik, ezaguera linguistikoagatik merituak emateko sistemaren ondorio praktiko negatibo bat da katalana ikasteko ikastaroen funzionariek egiten duten demasako eskaria da. Katalanaren ezaguera lortzea beharrezkoa da esparru judiziala normaltzeko, hori bai, ezaguera lortzea plaza hobeago bat lortzeko puntuak irabazteko, horrekin katalanaren erabilera gehitu gabe, hori zuloa duen itsulapiko batean dirua sartzea bezala da. Gertaera hau katalanaren kasuan oraindik ere larriagoa da, plaza bat betetzeko puntuen baremoa honakoa da, 2 puntu oinarrizko ezaguerengatik, 4 erdi mailako ezaguerengatik, eta 6 goi ezaguerengatik, Gertaera ezohikoa da goi ezaguerak ( D maila) baloratzea hau teknikarien titulua baita. Kriterio hobeagoekin, Galiziak, esate baterako, hizkuntz juridikoaren ezaguerak langile judizialen errealitateari atxikiagoa egiten dute normalizazioaren onerako. Beraz, presazkoa da araudiaren berritze bat.

III. ESPARRU JUDIZIALEAN KATALANAREN PRESENTZIAREN DATUAK

Esparru judizialean katalanaren presentziari buruzko datu fidagarririk ez dago, hala ere, arazoari gerturatzeko egokiak izaten dira Generalitateko Justizia Sailak[14] urtero ateratzen dituen adierazleak. Esan beharra dago, datu hauek gehien bat Justizia sailak antolatu diten normalizazio ekintzei begira egiten dituen datuak direla eta ez diotela katalanaren erabilerari erreparatzen.

Hasierako ohar hau egin eta gero, ikusi daiteke katalanaren ezaguera eta erabileraren artean dagoen kalte handia. Honela, 1997. urteari dagokion informea eransten dugu, datuak hauek dira.

Funtzionarioen hizkuntz gaitasuna

  BCN
hiria
BCN
eskualdea
Girona Lleida Tarragona GUZTIRA
Ez du ulertzen 102 41 2 12 0 157
Ulertu bakarrik 867 336 43 62 147 1.455
Ulertzen dute, hitz egiten dute baina ez idatzi 819 533 103 50 56 1.561
Ulertu, hitz egin eta idatzi 983 492 228 75 172 1.950
GUZTIRA 2.771 1.402 376 199 375 5.123

Katalanaren erabilera

Ahozko erabilera

  BCN hiria BCN esku. Girona Lleida Tarragona GUZTIRA
Gaizki 1372 440 104 112 152 2.180
Batzutan 1.058 396 141 44 205 1.844
Beti 341 566 131 43 18 1.099
GUZTIRA 2.771 1.402 376 199 375 5.123

Erabilera idatzia

  BCN hiria BCN esku. Girona Lleida Tarragona GUZTIRA
Gaizki 2.261 1.023 176 149 329 3.938
Batzutan 495 332 157 46 45 1.075
Beti 15 47 43 4/td> 1 110
GUZTIRA 2.771 1.402 376 199 375 5.123

Portzentaiak adierazgarriak dira. Funtzionarioen % 40ak katalana idazten duten arren, %2 batek bakarrik erabiltzen du katalana dokumentuetako hizkuntza bezala. Ahozko erabileran, zenbakiak ez dira ain deigarriak, %70 batek hitz egiten du baina % 20 batek bakarrik erabiltzen du normalean. Kontutan hartu behar da taula honetan agertzen diren datuak erreferentzia egiten diotela agenteei, laguntzileei eta ofizialei non jatorrizko katalan kopurua handiagoa den.

Sententziatan katalanaren erabileraren berri ematen duten datuak oraindik ere etsipengarriagoak dira. Epaileen % 1.6 ak ematen ditu ebazpenak katalanez eta %16.8 bakarrik batzutan ematen dituzte. Orain bai, aipatutako zenbakietan urtean behin edo bitan sententzia katalanez ematen dituzten epaileak ere sartzen dituzte, horrek datuak oraindik ere gehiago erlatibizatzen ditu.

Aipatutako datuak katalan ikastaroetara apuntatutako funtzionario kantitatearekin kontrajartzen da. Guztira 1.000 funtzionario ( bertan epaile gutxi aurkitzen dira) dira ikastaroetara apuntatu direnak, honek titulua eta promozio edo lekualdatzeko balio duten puntuak lortzeko interes handia dagoela adierazten du, lehen aipatu bezala. Gainera, C mailara (hizkuntzaren erdi mailako ezaguerak, Generalitateko edo bertako administrazioan sartzeko eskatzen den minimoa)guztiaren % 67ak izen eman du, honek esan nahi du, funtzionarioen zati handi batek hizkuntzaren ezaguera onargarri bat duela. Honi guztiari gehitu behar zaio norbere kabuz ikasteko ikastaroetara , teorian behintzat, apuntatu diren 2.185 funtzionarioak.

Aipatutako datuekin ez dugu huts egiten honako bi ondorio hauek ateratzen baditugu. Lehenbizi, Funtzionarioen artean katalanaren ezaguera irregularra da (funtzionarioen artean epaileen artean baino ezaguera handiagoa dago; hizkuntzaren ezaguera handia duten funtzionarioen ehuneko handia eta horrekin batera hizkuntza ezagutzen ez duten funtzionarien gutxitzea), orokorrean ofizina judizialaren hizkuntz gaitasuna onargarritzat jo daiteke (hala ere, oztoporik handiena epaileen ez jakintasuna da). Bigarren, bai bertako aldaketa soziolinguistikoen fruituengatik, bai hezkuntza ikastaroengatik lortu den hizkuntz ezaguera ez da ikusi katalanaren erabileraren portzentaietan.

IV. HIZKUNTZ NORMALKUNTZAREN EGITURA ESPARRU JUDIZIALEAN

Justizia esparruan normalizazioaren marko orokorra apirilak 18ko 7/1983 Legetik, hizkuntz normalizazioari buruzkotik, abiatzen da, gaur egun lege hori 1/1998 Legeak indargabetu du. Azken lege honek dioenez edozein hiritarrak justizia administrazioari zuzendu zatzaizkio itzulpen beharrik gabe (9.artikulua). Agindu honen parean, xedapen gehigarriak ezartzen zuen Generalitateak justizia esparruan hizkuntzaren erabileraren normalizazioa sustatu behar zuela eskudun agintariekin batera. Xedapen honi beteaz, 1985eko maiatzaren 29an Justizia Sailak eta Bartzelonako Lurralde Entzutegiak sinatutako akordioak ezartzen ditu printzipio eta neurri zehatz batzuk epaitegiak eta tribunalak katalanizatzeko. Gerora, 1991ean Potere Judizialaren Kontseilu Orokorrak eta Generalitateak Protokolo bat sinatzen dute justiazia administrazioko gaietan elkarlanean aritzeko eta hor sartzen da normalizazioa. Azkenik, 1993ko apirilaren 2an Botere Judizialaren eta Generalitatearen artean hizkuntz normalizazio gaian elkarrekin lan egiteko akordioa sinatzen dute. Akordio hori da gaur egun justizia bulegoetan dagoen zerbitzu linguistikoaren oinarria.

Marko arau-emaile honen arabera, 1992. urtean hasten da estreinakoz Bartzelonako zenbait auzitegi konkretuetara aholkulari linguistikoak egokitzeko esperientzia pilotua. 1994ko urtarrilean esperientzia hori Kataluniako gainontzeko auzitegi eta tribunaletara zabaltzen da , honela bulego judizial guztiek teknikari linguistikoa dute. Teknikariak Justizia administrazioarekin Erlazio Zuzendaritza Orokorraren menpe daude. Normalizazio programa justicia esparruan Justizia Sailaren laguntza gerentzia eta ordezkaritza erara egituratuta dago, jarraian azaltzen den bezala[15].

Bartzelona hiria

Esparru judiziala Dimanizatzaile esparrua Bulego judizialen zenbakia
Justizia Auzitegi Nagusia eta Lurralde Auzitegia 2 25
Instrukzio, Penala, adin txikikoen, presondegizaintza. 4 62
Lehenego instantzia 5 50
Gizarte 3 30
Errolda zibila eta fiskala 1 4
Koordinazioa 1  
GUZTIRA 16 171

Bartzelona eskualdea

Esparru judizialak Dinamizatzaile zenbakia Bulego judizialen zenbakia
Villafranca del Penedes i Villlanova i la Geltrú 1 9
Badalona 1 10
Cerdayola del Válles i Mollet 1 8
Sant Feliu de Llobregat i Martorell 1 10
El Prat i Hospitalet de Llobregat 1 14
Cornellá de Llobregat i Esplugues 1 6
Sant Boi i Gava 1 9
Tarrasa 1 9
Sabadell 1 11
Igualada i Rusi 1 7
Vic i Granollers 1 11
Santa Coloma de Gramanet 1 6
Arenys de Mar i Mataró 1 15
Coordinación 1  
GUZTIRA 15 134

Girona

Esparru juridikoa Dinamizadore zenbakia Bulego judizialen zenbakia
Girona 2 (1 coordinador) 18
Ripoll, Puigcerdá i Olot 1 4
Santa Coloma de Parneta i Blanes 1 7
Sant Feliu de Guixols, la Bisbal d`Empordá i Figeras 1 13
GUZTIRA 5 42

Lleida[16]

Esparru juridikoa Dinamizadore zenbakia Bulego judizialen zenbakia
Lleida 2 (1 coordinador) 15
Cervera 1 2
La Seu d´Urgell, Solsona,Tremp i Balaguer 1 5
GUZTIRA 4 22

Tarragona

Esparru juridikoa Dinamizadore zenbakia Numero de oficinas Judicales
Amposta, Palser,Gandesa, Reus, Tarragona, Tortosa, Valls i el Vendrell 3 (1 coordinador) 41
GUZTIRA 3 41

Dinamizatzaileen talde (hau da planifikatzaile linguistikoen izena) guzti hauek Justizia Sailaren planifikztzaile linguistiko batek uzentzen ditu eta guztira 44 pertsona daude.

Langileen heziketari dagokionean denak linguistak dira eta horregatik beraien lana era desberdinetakoak dira: era guztietako dokumentu judizialen itzulpena eta zuzenketa, eta informatizatutako korpus dokumentalaren eguneratzea eta mantenimendua; funtzionarioei aholku linguistikoak ematea; katalanaren irakaskuntza programatu eta antolatu bai eta irakaskuntza materiala (norberak ikasteko) prestatu; hiztegi eta terminologia bilketak; esparru judizialerako normalkuntza aldizkari bat paratzea; bulego judizialetan katalanaren dinamizazioa; eta hizkuntzak justizia administrazioan duen errejimen juridikoaren alderdi desberdinen informeak egitea, besteak beste.

Hala eta guztiz ere, langile hauen lanak gehiago murriztu behar dira- eta bilatzen[17] diren helburuak ere murriztu egin behar dira-, horretaz gain, ebatzi zaizkien jarduera sorta handi hori murriztu behar da itzultzailetik ahal den urrutien mantentzeko. Itzulpena normalizazioaren antipodetan dago, zeren eta hizkuntzaren ezezagutza betiko egiten baitu.

Azkenik, 1993ko apirilaren 2an sinatutako akordioaren gauzatzea jarraitzeko, komisio bat dago. Komisio hori osatzen dute Potere Judizialaren Kontseilu Orokorraren bokal bat, Justizia sailburua, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren lehendakaria, lau lurralde auzitegien lehendakariak, Justizia administrazioarekin Erlazio Zuzendaritzaren zuzendari nagusia bai eta Politika Linguistikoko burua, Normalizazio Linguistikoaren partzuergoaren ordezkari bat eta Justizia Saileko normalizazio linguistikoaren koordinatzailea.

Esan behar da organo hau bertan dauden instantzien eztabaida forum bat bezala lan egiten duela eta ez normalizazioa bultzatzeko, zein dinamizatzaile linguistikoen gainera baztertua izan den agian gehiegi. Beste alde batetik, administrazio honetako maila desberdinak normalizazioaz arduratzen den eta zuzenbideko langileez osatuta dagoen egitura bat falta da. Egitura hori zenbait unibertsitatek duten politika linguistikoaren estilokoa izan daiteke. Fakultate bakoitzean normalizazio komisio bat dago unibertsitateko maila guztietako ordezkariez osatua. Beste modu batera esateko, Normalizazioak judizial esparruan ondo hornitutako talde tekniko bat dauka baina zuzendu eta suspertuko duten instantzia “politikoenjarraipen bat falta zaio. Ondo egongo litzake Auzitegi Goren, auzitegiak gobernatzen dituzten eta dekanoek osatzen dituzten komisioak eratzea. Komisio horiek, esparru judiziala[18] katalanizatu nahi duten epaile, idazkari eta gainontzeko langileez osatua egon beharko litzateke.

V. ONDORIO GISA

Gertaera eztabaida ezina da erkidego autonomoen berezko hizkuntzen erabilera oztopatuko duten zenbait faktore espainiar administrazioan bat egiten dutela.

Leheno azaldu diren arrazoiak eta zenbakiek ondo bermatzen dute baieztapen hau katalanari dagokionean. Jakitun izan behar gara, ere , egoera hau aldatu daitekeela. Hori bai, gogoan izan behar dugu, ikuspuntu kritiko batetik, zenbait egoera, jarduera eta egin beharrek esparru honetako hizkuntz normalizazioa nahi baino luzeagoa izan ditekeen bide batetik eraman dezaketela. Gabezia hauek ondorio gisa aurkezten dira ondoren.

  1. Eginahalak bikoiztu egin behar dira legelarien lan materiala katalanez egon dadin honela hizkuntz honen inguruan lan ingurune bat sortzeko. Hala ere, faktore hau ezin da erabakitzailea izan normalizazioa aurrera eramateko eta , are gehiago katalanez lortzen diren materialak gaztelaniaz egiten direnak gainditu ezin dituenean. Horregatik, katalanezko testu juridikoen argitaratzearekin batera lortu behar da katalan juridikoaren eta itzulpen juridikoaren irakaskuntza honela katalanez lan egiten duen profesionalak bi hizkuntzatan testuak erabiltzeko gaitasuna izan dezaten.
  2. Katalana da lan egiteko beharrezkoa- agente judizialetatik hasi eta magistratuetaraino. Baina egiaztatuta dago ezaguera onak ez duela zertan erabilera ekarri behar. Horregatik, normalizazioak bide berriak landu behar ditu adibidez, langileak hautatzeko orduan katalanaren ezaguera frogatzea, Generalitateak langileen eta erkidegoak onartutako materialeen eskumenean erabiltzen duen erregimen bera aplikatzen, justiziara doanak aukera izan dezan berak nahi duen hizkuntza erabiltzeko jarduera judizial guztietan- eta hauen barruan erkidegoko administrazioa eta bertakoa sartzen dira-, katalana erabiltzeko diru sustapenak ematea.
  3. Aipatutako ekintzak aurrera eramateko, Generalitatearen aldetik borondate politiko indartsuago bat behar dugu eta honekin batera planifikazio linguistikoaren saiakera handiago bat esparru honetan. Aipatutakoaren adibide gisa, funtzio publiko juridikora sartzerakoan katalanaren ezaguera exijitzen ez bada, birpasatu beharko da katalana jakiteagatik egungo meritoen puntuak emateko baremoa gehien bat 6 punturekin ez baloratzeko hizkuntzaren goi maila ezagutza ( D maila) gaur egiten den bezala lortu nahi den helbururako era guztiz desegoki batean baizik eta hizkuntza juridikoaren ezagutza baloratzeko puntu horiekin.
  4. Generalitatearen eta Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren artean 1993an sinatutako akordioaren, gaur egungo egituraren abiapuntua, ideia da katalanaren erabilera ahalbidetzea justizia administrazioan baina ez administrazioa katalanizatzea. Horregatik akordio berri bat egin beharko litzateke normalizazioarentzako egokiagoa den ingurune bat konpromezu zehatzekin.
  5. Beharrezkoa da justizia administrazioako estamentu guztien inplikazioa normalizazioan. Horretarako aproposa izango litzateke barruti judizial desberdinen gobernu organoen ordezkariek osatutako komisioak eratzea, honela gai honi buruz arduratu zitezen eta interesa duten pertsonak bildu ditezen. Horrela, ona litzateke magistratu eta idazkari interesatuek parte hartu dezatela komisioetan eta katalanezko hizkuntz juridikoaren formulazio eta depurazioan.
  6. Azkenik, aurreko bi puntuetan aipatutako ideia osatu egin behar da egitura organiko efizienteago batekin eta mundu juridikoaren esparru desberdinen normalizazioarekin erlazionatuta dagoen egitura batekin. Zuzenbide fakultateak, Justizia administrazioa, profesionalen elkargoak, abokatuen bulegoak, gizarte graduatuak eta kudeatzaileak, notarioen bulegoak eta erroldak, eta administrazio publikoaren zenbait mailek orain hastapenetan dagoen trataera orokor bat behar dute.

 


 

[1] Katalanak esparru judizialean duen presentzia txiikiak sortu duen interes doktrinal eta politikoarekin kontrajartzen da. Honela, jardunaldi desberdinal antolatu dira gai hau lantzeko: lehenengo jardunaldiak kataluniako justizia administrazioari buruzkoa, 1983ko ekainaren 14tik 16, espainiako hizkuntzei buruzko ausnarketa jardunaldiak, 1987ko azaroaren 14 eta 15; Esparru juridiko eta hizkuntz normalizazioari buruzko jardunaldial 1991ko ekainaren 27 eta 28; Katalana justizia administrazioan, 1992ko azaroa; “Hizkuntz normalkuntza jarduera judizialetan jarduerak 1993ko azaroa; Estatu eleanitzetako justizia administrazioari buruzko ikasketa jardunaliak 1997ko apirila, eta Katalan hizkuntz juridikoaren jardunaldietako zati bat. 1998ko urriak 23an. Esan beharko litzateke normalizazioa eta hizkuntzaren erreginen jurudikoa beti egon dira hizkuntz normalkuntzari buruz egin diren jardunaldi eta mintegietan. Jardunaldi hauetatik dagozkien argitalpenak agertu dira eta horietan aipagarrienak: Ámbit jurídic y normalicació lingüistica.Barcelona: Centre d´Estudis Juridics y Formació Especializada, 1993; L´Administració de justicia als estats plurilingües. Barcelona: Centre d´Estudis Juridics y Formació Especializada,1997; eta Justforum aldizkariaren 9. alea, 1998ko ekaina.

[2] Planta berrien Dekretuak, elizako errolden gaztelaniaratzea. Gaztelaniaz beste hizkuntza bat tribunalean erabiltzea debekatzen duen lege eta xedapena, errolda zibilzren Legea eta abar, hauek dira erregimen francistaren xedapenak. Katalanaren debekuaren kronika ikusteko ikus PERER I GIRONÉS ,Francesc,La persecució politica de la llengua catalana. Barcelon: Ediciones 62, 1985

[3] Egoera hau ez da esparru honetakoa eskluiboki, Nagikeriak suposatzen du norberaren hizkuntza etxeko kontuetarako uztea esparru goragokotik, hau da, irakaskuntzatik, literaturatik , instituzioetatik kanpo uztea. Honen adibide ona da, mantentzen zituzten eztabaida amaigabe horiek bai lizeo ateneo eta tertulia literarioetan lehengo mendeko bigarren erdian jakiteko ea gaztelania erabili behar zuten maila sozial altu batean zeudenean edo aldiz, katalanez hitz egin behar zuten. Guztia bilduta dator Pere ANGUERAren lan batean: El catalán al segle XIX. De llengua del poble a llengua nacional. Barcelona: Editorial Emouies,1997

[4] Iniciativa honek apirilaren 14ko 489/1997 Erret Dekretuare, erkidego autonomoen hizkuntzatan legeak argitaratzeri buruzkoaren, aplikazioa da

[5] legen itzulpenari dagokionez, badaude zenbait ekimen Generalitatearen Quaderns de legislaciò; Bosch argitaletxearen lege testue kolekzioa, Kode Penalaren itzulpen bat, eta abar.. Itzulpena ez da simetrikoa. Badaude ere tepaitegi katalanak katalanez mandako epaiak, adibidez, l`Anuari de la Sala Civil y Penal del Tribunal Superior de Justicia de Catalunya, la Jurisprudencia Contenciosa Administrativa edo Luris Catalunya aldizkariaren kolekzioa.

[6] Lan juridikoen kolekzio bat baino gehiago argitaratu dira katalanez. Aipagarria da, adibidez, orain dela gutxi, Hizkuntz Normalizazio Zuzendaritza Nagusiak 1998ko urriak 23an egindako Jornada de Llenguage Juriic catalá jardunalditan aurkeztutakoa

[7] Formulari juridic del Consell dels il.lustres Cil.legis dÁdvocats de Catalunya, dels any 1994,1995,1996,1997 y el Formulari del Consell dels Il.lustres Col.legis de Prosuradors de Ctalunya, del 1997

[8] “La normalizació lingüisticaa lÁdministració de justicia hitzaldiko testua, 11.orria

[9] Espainiar estatukojustizia administrazioko marko juridikolinguistikoari buruz Estatu eleanitzetako justizia administrazioari buruzko ikasketa jardunaliak 1997ko apirilean emadako a Recull de normativa, jurisprudéncia y bibliografia sobre lús de les lengues oficials a l´Administració de justicia de lÉstat espanyol liburuan aurkitu daiteke bai eta 1997ko irailaren 18 eta 19 an Euskara justizia administrazioan jardunaldietako Txostena/Ponencias liburuan.

[10] Lan hori kontsultatu daiteke “Un aproximació al régimen de l´Administració de justicia a Catalunya Juriforum, 1998,9.alea,36-43 orriak

[11] Vergeu CAPALLERAS GONZALES; Albert “ La valoració com a mérit d el´especializació en dret estatá y del coneixement de la llengua catalana en la provisió de placas de jutges y magistrats y de personal al servei de l`Administració de justicia Juriforum, 1998, mayo 9, 79-85 orriak

[12] PJLOaren 110.2b, 216 bis 3.2.d,313.2g,341,431.2.f,471 artikuluak. Aipatu behar da hizkuntza ebaluatzeko orduan ez datozela denak bat, badago puntu hori knkentzeko intentziotan dabilena (STS 1995ko apiriaren 29koa, epaile eta magistratuei buruzkoa, 1995ko azaroaren 7a, idazkari judizialei buruzkoa, 1998ko maiatzaren 4koa, ofizial, laguntzaile, eta agente judizialei buruzkoa). Hala ere Potere Judizialaren kKontseju Orokorraren 1998ko otsailaren 25eko akordioa, zein ezartzen zuen erkidegoko hizkuntza ezagutzeagatik karrera judizialean merituak emango zirelaren kontra egin Magistratutako profesionales elkartean Auzitegi Gorenean

[13] Auzitegi Gorenak emandako hizkuntzameritu bezla baloratzea esparru judizialean (epaile, magistratu eta idazkari), hiru epaiei buruz esan behar da kontra egin dutenei desegokia gertatu zaie

[14] Lan hau egiteko erabili dira,1996ko Informes sobre la normalizació linguistica en l`ambit de l`Administración de justicia eta Anna PAYOS i MOLET “Dossier sobre normslizació linguistica en l`ambit justicia Juriforum 1998, 9.alea, 47-66.orriak

[15] 1997ko Informe sobre la nosmalizació linguistica en l`ambit de l`Administració de justiciatik ateratako datuak

[16] Vielha Vall d`Aran eko hiriburuak ez du teknikaririk, normalizazioa lÓficina de foment y Ensenyamens de `Arands-i dagokio.

[17] 1995. urte hasieran esparru judizialaren normalizazio linguistikoaz arduratzen zirenteknikoak Hizkuntz normalizazioplan bat egin behar zuten,non 1995ko urteko hizkuntz normalkuntza plan orokorra zehazten zen, beraz institucioen laguntza jaso zuten. Baina gai honi buruzko mozio paralmetarioak,bai eta justizia sailburua sei hilabetero parlamentuan agertu beharra badirudi oztopatzen ditela justizia administrazioako normalizazioa.

[18] Esparru honetan normalizazioak egin zuen zabalpenaren laburpen kritikobat BRANCHABELL GALLO; Albert “La normalitat imperdible Barcelona: Editorial Empuries, 1996, 138-147.

BAT aldizkaria: 
29. 1998ko abendua. hizkuntza gutxiagotuak justizia administ...
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Agustí Pou i Pujolrás
Urtea: 
1998