Administrazio juridiko eleanitzak. Suitzaren eta bere kantonamendu eleanitzen kasua

Geografiari dagokionez, hizkuntza komunitateak ez daude lurralde federal osoan zehar sakabanatuta, baizik eta kantonamendu auzokideetan biltzen dira. Hizkuntza lurraldeak homogeneo samarrak dira. Erromantxea hego-ekialdean hitz egiten da, italiera hegoaldean, frantsesa mendebaldean eta alemaniera, gehiengoaren hizkuntza, Suitzaren iparraldean, ekialdean eta erdialdean.

Suitza guztiz deserdiratua dagoen demokrazia erdizuzena da. Eredu politiko horri esker, hizkuntza gutxiengoek ordezkaritza bidezkoa dute politikaren esparruan. Banaketa subsidiarietate printzipioaren arabera arautzen da: hizkuntza, kultura eta hezkuntza kantonamenduen erantzukizunak dira (hizkuntza subiranotasuna) eta, neurri batean, 3.000 udalerriena ere bai (autonomi komunala). Kantonamendu bakoitzak bere kantonamendu auzitegiak eta barruti auzitegiak ditu (auzitegi apalagoak), kantomamenduak burujabeak baitira eta beren sistema judizial independentea baitute.

Alemaniera aipatzean («alemaniera arautua edo normalizatua») errealitatearen erdiaz -edo baita laurdenaz ere- ari gara. Alemaniera Suitzan sarritan aipatzen den diglosia kasu bat da, hau da, alemaniera hiztunek, oro har, suitzar alemaniera hitz egiten dute eta -gehienbat- alemaniera arautua idazten dute. Aurrez aurreko komunikazio informalerako eta telefonoz hitz egiteko suitzar alemaniera erabiltzen da. Maila formalean (adib. auzitegia) jendaurrean komunikatzeko, alemaniera arautua erabiltzen da. Ez dira ganorazko ahaleginak egin suitzar alemaniera hizkuntza ofizial gisa sustatzeko, eztabaidak egon badira ere gaiaren inguruan. Suitzar alemaniera dialektoa sarritan erabiltzen da batzorde federaletan, administrazioan ahozko zereginetarako eta Berna Kantonamenduko parlamentuan.

Administrazio federalaren langileria kuotek arautzen dute, biztanleriaren ordezkaritza demografikoaren arabera. Helburu hori lortzeko, hizkuntza perfilak zehaztu dira lanpostuetarako. Zerbitzu guztietako enplegatuen %76 alemaniera hiztunak dira, %85 Bernan, hiriburuan kokatuta dauden zerbitzuetarako (Weil 1997:63). Hizkuntza berdintasuna lortzeko neurrietako bat zerbitzu jakin batzuk hiriburutik kanpo deszentralizazioa da. Hizkuntza ikastaldiak eta Tandem ikastaldiak eskaintzen zaizkie enplegatu federalei hizkuntza gaitasunak beren 1.2 edo 1.3an hobe ditzaten.

Auzitegiak bere epaia auzitegi apalenaren hizkuntzan eman behar du normalean. Eztabaidetan eta idatzizko aldarrikapenetan, Auzitegiko kide bakoitzak bere ama hizkuntza erabiltzen du. Ondorioz, epaileek eta idazkariek Suitzako hiru hizkuntza ofizialak irakurri eta ulertu behar dituzte; ez dago itzulpenetarako instalaziorik. Ezin zaionez beti kasu bat dagokion hizkuntza dakien epaile bati esleitu, eta desadostasuna dagoen kasuetan gehiengoaren artean ez denez beti dagokion hizkuntza dakien epaile bat egoten, hizkuntza eragozpenak saihets daitezke epaia idazteko eginkizuna dagokion hizkuntza dakien idazkari bati ematen bazaio. Helburu horretarako Auzitegiak alemaniera hiztunak diren 26 idazkari ditu, 13 idazkari frantses hiztun, eta 7 idazkari italiera hiztun.

1921 urtea arte, administrazio zentralaren lan hizkuntza frantsesa izan zen. Ondoren, itzultzaile-kantzilariordearen postua sortu zen. Administrazioan hiz­kuntza biek eskubide berdinak dituzte, baina barneko jardunean, frantsesa da nagusi. Itzulpenei dagokienez, frantsesa izan ohi da jatorrizko hizkuntza eta alemaniera xede hizkuntza, batzordeek frantsesez lan egiten baitute gehienbat. Alemaniera hiztunek ordezkaritza txikia zuten soldatapeko klase garaienetan, baina gaur egun egoera alderantzizkoa da; zerbitzu elebidunak izateko premiak administrazioa behartu zuen alemaniar aldetik zetozen pertsona elebidunak enplegatzera.

Kantonamenduko Auzitegiko kide eta ordezko gehienek frantsesa eta alemaniera jakin behar dute. Zazpi epaileetatik bik alemaniera izan behar dute ama hizkuntza. 1998ko urrian, alemaniera hiztuna zen epaileetako bat Lausanako Auzitegi Federalerako hautatu zuten. Azpimarratu behar da, erabat elebiduna zen epailea Auzitegi Federaleko epaile frankofono bat ordezteko aukeratu zela. Horrek txiste bat sortu du Friburgeko abokatu eta hiritarren artean, alegia, auzitegira alemaniera hiztun gisa sartu eta frantses hiztun gisa atera zaitezkeela. Pasadizo horrek ezin hobeki argitzen du nortasun bikoitza duen jendearekin tratatzeko dagoen ezintasuna (gogora dezagun Suitzan, ofizialki, inor ez dela elebiduna!)

Kantonamenduko auzitegietan, erromantxea eta italiera dira hizkuntza ofizialak alemanierarekin batera, baina, praktikan, alemaniera da nagusi. Ondorioz, erromantxea ez da askotan jatorrizko hizkuntza izaten, baizik eta itzulpenetarako xede hizkuntza. Bost erromantxe dialektoetatik, Survilvana eta Ladinoa, garrantzitsuenak, Kantonamenduko agiri ofizialetarako eta erabaki garrantzitsuetarako erabili ziren. 1996an Kantonamenduak agiri ofizialak Grischun erromantxeez argitaratzea erabaki zuen, eta horrek argitalpen eta itzulpen prozesuak erraztu zituen. Eskualdeko auzitegietan (Kreisgerichte) eta barruti auzitegietan hizkuntza alderdiek hitz egiten duten hizkuntzaren mende dago.

SARRERA

Mendebaldeko beste herrialde eleanitz ofizial batzuekin alderaturik (Belgika, Kanada), Suitzak ez ditu lege gehiegi egin hizkuntza gaietan, ez konstituzioari, ez legegintzari, ez zuzenbideari dagokienez. Badira idatzi gabeko legeak, esate baterako, lurraldetasun printzipioa eta bere kontrapartida, nortasun printzipioa (cf. Auer 1992), edo zerbitzuetako lanpostu jakin batzuetarako hizkuntza osagarritasuna (adib. ama hizkuntza bakoitzaren zuzendari eta zuzendariordea). Kuotek bermatu egiten dute lau hizkuntza taldeen gutxi gorabeherako ordezkaritza administrazio federalean.

Suitzako hizkuntza taldeen bilakaera demografikoa (biztanleria guztira, %)

Urteak Alemaniera Frantsesa Italiera Erromantxea Beste hizkuntzak
1910 69,1 21,1 8,1 1,1 0,6
1950 72,1 20,3 5,9 1,0 0,7
1970 64,9 18,1 11,9 0,8 4,3
1980 65,0 18,4 9,8 0,8 6,0
1990 63,6 19,2 7,6 0,6 8,9

Datuen iturria errolda federala da, hamarkada bakoitzero antolatu eta Sui­tzako Urtekari Estatistikoan argitaratzen dena. 1910 urteaz geroztik, datuak eskura daude biztanleria osoarentzat eta suitzar biztanleentzat. Soilik suitzar biztanleria kontuan hartzen bada, portzentaia garaienak alemanierak, frantsesak eta errromantxeak dituzte; italierak, berriz, apalagoak, italiar «langile migratzaileak» direla eta. Ama hizkuntzaren edo lehen hizkuntzaren definizioa aldatu egin da urteen poderioz. Ikusmolde berri bat sortu zen 90ean: lehen hizkuntza bakarraren printzipioa mantentzen bada ere (ama hizkuntza bat), gaur egun etxe eta lan esparruan hainbat hizkuntza erabiltzen dela adieraz daiteke.

Geografiari dagokionez, hizkuntza komunitateak ez daude lurralde federal osoan zehar sakabanatuta, baizik eta kantonamendu auzokideetan biltzen dira. Hizkuntza lurraldeak homogeneo samarrak dira. Erromantxea hego-ekialdean hitz egiten da, italiera hegoaldean, frantsesa mendebaldean eta alemaniera, gehiengoaren hizkuntza, Suitzaren iparraldean, ekialdean eta erdialdean.

20 kantonamendu eta 6 kantonamendu-erdietako hizkuntza nortasunari dagokionez, Zurich, Luzerna, Uri, Schwyz, Unterwald (NW/OW), Glarus, Zug, Solothurn, Basilea (BS/BL), Schaffhausen, Appenzell (IR/AR), St. Gall, Aargau eta Thurgau ofizialki alemaniera hiztunak dira; Vaud, Neuchatel, Geneba eta Jura frantses hiztunak dira; Tesino italiera hiztuna; Berna (gehiengo alemaniarra), Friburg (gehiengo frantsesa), eta Valais (gehiengo frantsesa) elebidunak dira (frantsesa/alemaniera) eta Grisons kantonamendu hirueleduna da (alemaniera/erromantxea/italiera). Aurrekoak esan nahi du kantonamendu gehienek hizkuntza bakarrean jarduten dutela, alemanieraz, frantsesez edo italieraz politikan, administrazioan, hezkuntzan eta zuzenbidean, eta Suitzako Konfederazioak eta kantonamendu eleanitzek hizkuntza bitarteko eta zerbitzu eleanitz/elebidunak eskaintzen ditu.

Suitza guztiz deserdiratua dagoen demokrazia erdizuzena da. Eredu politiko horri esker, hizkuntza gutxiengoek ordezkaritza bidezkoa dute politikaren esparruan. Banaketa subsidiarietate printzipioaren arabera arautzen da: hizkuntza, kultura eta hezkuntza kantonamenduen erantzukizunak dira (hizkuntza subiranotasuna) eta, neurri batean, 3.000 udalerriena ere bai (autonomi komunala). Kantonamendu bakoitzak bere kantonamendu auzitegiak eta barruti auzitegiak ditu (auzitegi apalagoak), kantomamenduak burujabeak baitira eta beren sistema judizial independentea baitute.

Alemaniera aipatzean («alemaniera arautua edo normalizatua») errealitatearen erdiaz -edo baita laurdenaz ere- ari gara. Alemaniera Suitzan sarritan aipatzen den diglosia kasu bat da, hau da, alemaniera hiztunek, oro har, suitzar alemaniera hitz egiten dute eta -gehienbat- alemaniera arautua idazten dute. Aurrez aurreko komunikazio informalerako eta telefonoz hitz egiteko suitzar alemaniera erabiltzen da. Maila formalean (adib. auzitegia) jendaurrean komunikatzeko, alemaniera arautua erabiltzen da. Ez dira ganorazko ahaleginak egin suitzar alemaniera hizkuntza ofizial gisa sustatzeko, eztabaidak egon badira ere gaiaren inguruan. Suitzar alemaniera dialektoa sarritan erabiltzen da batzorde federaletan, administrazioan ahozko zereginetarako eta Berna Kantonamenduko parlamentuan.

Konstituzio Federalak dio:

116 Art (1874-1996) 116 Art (1996ko martxoaz geroztik)

  1. Alemaniera, frantsesa, italiera eta erromantxea Suitzako hizkuntza nazionalak dira.
  2. Alemaniera, frantsesa eta italiarra Suitzako Konfederazioaren hizkuntza ofizialak dira. Alemaniera, frantsesa, italiera eta erromantxea Suitzako hizkuntza nazionalak dira.
  3. Konfederazioak eta Kantonamenduek elkar ulertzea eta trukeak bultzatuko dituzte hizkuntza komunitateen artean.
  4. Konfederazioak babestuko ditu Grisons eta Tesino Kantonamenduek erromantxea eta italiera iraunarazi eta sustatzeko hartzen dituzten neurriak.
  5. Alemaniera, frantsesa eta italiera Konfederazioaren hizkuntza ofizialak izango dira. Erromantxea hizkuntza ofizial gisa erabiliko da Konfederazioaren eta erromantxe hiztunak diren hiritarren arteko harremanetarako. Xehetasunak lege federalak ezarriko ditu.

1848ko Konstituzioak «hizkuntza artikulua» sarrarazi zuen 109 artikulu gisa eta 1874ko Konstituzioak 116 artikulu gisa sartu zuen berriz ere. Erromantxea 1938an soilik onartu zen hizkuntza nazional gisa, Italia faxistan artean zegoen higikunde irredentistari erantzuteko asmotan. Higikunde hark italieraren dialektotzat hartzen zuen erromantxea eta italiar estatuan sartzeko asmoa zuen. 116 artikuluaren aldaketa 1985an hasi zen, erromantxea babesteko helburuarekin; prestaketa lanek bederatzi urte iraun zuten eta ping-pong joko bat izan zen bi Parlamentu Etxeen artean. Auzi nagusia lurraldetasun printzipioa eta nortasun printzipioa (edo hizkuntza askatasuna) esplizitu egitea edo ez egitea zen. Horrek eztabaida luzeak piztu zituen parlamentuan.

Xedapen bereziak daude bi hizkuntza komunitate txikienentzat, italiera eta erromantxea, alegia. Xedapen horiek kultur dirulaguntzekin eta komunikabideekin dute zerikusia.

Eleaniztasun ofizialak sarri askotan babesten du elebakartasun indibiduala eleaniztasun indibidualaren bidetik elkar ulertzea sustatu ordez.

Ekonomiak ez du hizkuntza araudirik, baina Auzitegi Federalak erregistro hizkuntza dela eta (Tesinon eta Grisonsen) epaiak eman behar izan ditu.

Administrazio federalaren langileria kuotek arautzen dute, biztanleriaren ordezkaritza demografikoaren arabera. Helburu hori lortzeko, hizkuntza perfilak zehaztu dira lanpostuetarako. Zerbitzu guztietako enplegatuen %76 alemaniera hiztunak dira, %85 Bernan, hiriburuan kokatuta dauden zerbitzuetarako (Weil 1997:63). Hizkuntza berdintasuna lortzeko neurrietako bat zerbitzu jakin batzuk hiriburutik kanpo deszentralizazioa da. Hizkuntza ikastaldiak eta Tandem ikastaldiak eskaintzen zaizkie enplegatu federalei hizkuntza gaitasunak beren 1.2 edo 1.3an hobe ditzaten.

Askoz ere testu gehiago sortzen dira alemanieraz, frantsesez edo italieraz baino. Frantses eta italiera hiztun ugarik, izan ere, alemanieraz lan egiten dute. Baina frantses hiztunak diren erromantxeek, bigarren hizkuntza komunitate handienak, jarrera ezkorrak izan dituzte sarritan bizikidetzaren kalitateari begira. 1980an Helvetia Latina izeneko elkartea sortu zen hizkuntza erromantzeak administraziorako lan hizkuntza gisa sustatzeko. Elkarteak gutxiengoen aldeko neurriak bultzatu zituen, hala nola «administrazioan» eleaniztasunaren behatoki» baten sorkuntza 1997an, eta frantses eta italiera hiztunak diren funtzionarioen aurrean suitzar-alemaniera ez erabiltzeko gomendioa egin zuen.

AUZITEGI FEDERALAK

Lausanako Auzitegi Goren Federala

Auzitegi Federalaren hautagarritasunari eta bere hizkuntza ordezkaritzari dagokienez, Konstituzio Federalaren 107 artikuluak dio:

107 Art (1874 urteaz geroztik) 1 Auzitegi Federaleko kideak eta honen ordezkoek Biltzar Federalak hautatuko ditu, zeinak Konfederazioaren hiru hizkuntza ofizialek ordezkaritza dutela ziurtatzen duen.

«Règlement du Tribunal fédéral, 14 déc. 1978: Art. 16 Langue des décisions» delakoak ondorengoa dio:

  1. 1.- Erabakiak auzia instruitu den hizkuntza ofizialean idatziko dira, eta instrukziorik egon ezean, erabakia hartzen den hizkuntzan.
  2. 2.- Salbuespenez, aurreko araua indargabetuta gera daiteke alderdien hizkuntza dela eta.

Auzitegi Federalak hizkuntza auziei buruzko epaiak eman behar izan ditu zenbaitetan. Aipaturiko erregistro hizkuntzaren kasuez gainera, eskualde elebidunetan eskolako hizkuntzaren (Friburg, Berna, Grisons) eta auzitegi hizkuntzaren (Friburg) aukerari buruzkoak izan dira batik bat. 1996an erabaki bat eman zen erromantxeez lehen aldiz.

Ondorengo internet mezuak auzitegi federala deskribatzen du «erakunde poliglota gisa».

Auzitegiak bere epaia auzitegi apalenaren hizkuntzan eman behar du normalean. Eztabaidetan eta idatzizko aldarrikapenetan, Auzitegiko kide bakoitzak bere ama hizkuntza erabiltzen du. Ondorioz, epaileek eta idazkariek Suitzako hiru hizkuntza ofizialak irakurri eta ulertu behar dituzte; ez dago itzulpenetarako instalaziorik. Ezin zaionez beti kasu bat dagokion hizkuntza dakien epaile bati esleitu, eta desadostasuna dagoen kasuetan gehiengoaren artean ez denez beti dagokion hizkuntza dakien epaile bat egoten, hizkuntza eragozpenak saihets daitezke epaia idazteko eginkizuna dagokion hizkuntza dakien idazkari bati ematen bazaio. Helburu horretarako Auzitegiak alemaniera hiztunak diren 26 idazkari ditu, 13 idazkari frantses hiztun, eta 7 idazkari italiera hiztun. 1994 urtean idatzi ziren 5.500 epaien artean, %57,8 alemanieraz, %32,8 frantsesez eta %9,4 italieraz idatzi ziren.

Aseguru Auzitegi Federala Luzernan

9 epaileetatik, 6 alemaniera hiztun, 2 frantses hiztun eta bat italiera hiztunak dira. Idazkarietako bat erromantxe hiztuna da. 1997an, kasuen %64 alemanieraz, %26 frantsesez eta %10 italieraz bideratu ziren.

KANTONAMENDU ELEBIDUNAK/ELEANITZAK

Berna

Ezaugarriak

Gutxiengo frankofonoa hizkuntza egoera desberdinetan bizi da: iparreko hiru barrutietan (Hego-Jura izenekoa, kantonamendu zaharrean gelditu zen alderdi jurasikoa) gehienbat frankofonoa, alemaniera hiztun batzuekin, barruti elebidun ofizialean eta Biel/Bienne hirian 1/3 gutxiengoa osatzen dute. Gutxiengo frankofono bat Bernan eta inguruetan bizi da, Suitzako hiriburuan, eta administrazio federaleko eta enbaxadako langileria gisa edo ekonomia pribatuan lan egiten du.

Bernatar hiritarrak historikoki oso frantsesaren zaleak dira.

Konstituzio berriak (1993 urteaz geroztik) ondorengoa dio:

6 Art.:

  1. Frantsesa eta alemaniera Berna Kantonamenduko hizkuntza nazionalak eta ofizialak dira.
  2. Hizkuntza ofizialak dira:
    1. Frantsesa eta bernatar jura
    2. Frantsesa eta alemaniera Bienne Barrutian
    3. Alemaniera beste barruti guztietan.
  3. Kantomenduak eta udalerriek Kantonamenduko nortasun elebidunaren emaitzak diren egoera bereziak hartuko dituzte kontuan.
  4. Denek aukera dezakete hizkuntza ofizialen artean Kantonamendu osoko agintariengana zuzentzeko.

Beste artikulu batzuek ondorengoak aipatzen dituzte, besteak beste: gutxiengo-gehiengoaren jarduera (4 art); estatus plangintza eta elkar ulertzearen aldeko neurriak (5 art); ordezkaritza politikoa (84 art); hauteskundeetarako prozedurak (85 art) eta kantonamenduko administrazioa (92 art: Kantonamenduko administrazio langileriaren proportzio egoki batek frantsesa izan behar du ama hizkuntza).

Ez dago Suitzan Berna Kantonamenduak bezain zabal legeak egin dituen beste erakunde politikorik, kontuan hartuz bi hizkuntza komunitateak ez daudela berdin banatuta (%92 alemaniera hiztunak, %8 frantses hiztunak).

KANTONAMENDUKO ADMINISTRAZIOA ETA AUZITEGIAK.

1988an, arauak egin ziren itzulpenetarako eta frankofonoek ordezkaritza izan zezaten. Ofizialki frankofonoak diren hiru barrutiek frantses auzitegi apalak dituzte; Biel/Bienne hiri eta barrutia da guztiz eta simetrikoki elebiduna den bakarra. Beste barruti guztiek alemanieraz jarduten dute. Kantonamenduko auzitegiek alemanieraz jarduten dute batez ere, baina frantsesa egoeraren arabera erabiltzen da.

Friburg

Ezaugarriak

Friburg Kantonamendua ofizialki elebiduna da. Zazpi barrutitan dago zatituta: bat ofizialki alemaniera hiztuna da, beste bat elebiduna eta gainerako bostak frantses hiztunak; bost horien artetik batek (Gruyère, Greyerz) ofizialki alemaniera hiztuna den udalerri bat du, Jaun. Frantses hiztunak diren udalerri batzuek, bereziki hizkuntza mugatik hurbil daudenek, %20 inguruko alemaniera hiztuna den gutxiengo bat dute, estatus elebidun ofizialik gabe. Alemaniera hiztunek eskualde elebidun bat izan nahi dute hizkuntza mugan zehar; frantses hiztunek, berriz, estatus elebiduna duten bi udalerri bakarrik onartu nahi dituzte: Fribourg/Freiburg eta Murten/Morat. Friburgek Europako unibertsitate elebidun bakarretako bat du.

Komunitate batek %30eko gutxiengoa behar du elebiduntzat hartua izateko (Lausanako Auzitegi Federalaren erabakia), baina berez onartu egiten da %30eko muga zertxobai arbitrarioa dela.

Hizkuntza taldeen banaketa demografikoa (biztanleria guztira, %)

Urteak Alemaniera Frantsesa Italiera Erromantxea Beste hizkuntzak
1910 67,7 30,6 1,3 0 0,4
1950 65,7 32,9 0,9 0,1 0,4
1970 60,3 32,4 4,0 0 3,3
1980 61,4 32,3 2,6 0,1 3,6
1990 61,0 29,7 1,8 0 7,5

1990. urtea baino lehen, Kantonamenduaren Konstituzioak Suitzako hizkuntza lege diskriminatzaileena zuen. Hori gertatzen zen Friburgeko frantses hiztunek gehiengo baten antzera jokatzen zutelako baina gutxiengo baten antzera sentitzen zirelako. Zortzi urteko eztabaida sakonen ondoren, 21. art. berria onartu zen azkenean.

21 Art (zaharra, 1857-1990) 21 Art (berria, 1990eko irailaz geroztik) Legeak, dekretuak eta erabakiak frantsesez eta alemanieraz argitaratu behar dira. Frantses testua da jatorrizko testua.

1.- Frantsesa eta alemaniera hizkuntza ofizialak dira. Beren erabilera lurraldetasun printzipioaren arabera arautzen da.

2.- Estatuak hizkuntza komunitateen arteko elkar ulertzea bultzatzen du.

Friburg Kantonamendua lurraldetasun printzipioa esplizituki aipatu zuen lehen erakunde politikoa izan zen Suitzan. Maila federalean, kontzeptu inplizitua du.

1921 urtea arte, administrazio zentralaren lan hizkuntza frantsesa izan zen. Ondoren, itzultzaile-kantzilariordearen postua sortu zen. Administrazioan hiz­kuntza biek eskubide berdinak dituzte, baina barneko jardunean, frantsesa da nagusi. Itzulpenei dagokienez, frantsesa izan ohi da jatorrizko hizkuntza eta alemaniera xede hizkuntza, batzordeek frantsesez lan egiten baitute gehienbat. Alemaniera hiztunek ordezkaritza txikia zuten soldatapeko klase garaienetan, baina gaur egun egoera alderantzizkoa da; zerbitzu elebidunak izateko premiak administrazioa behartu zuen alemaniar aldetik zetozen pertsona elebidunak enplegatzera.

AUZITEGIAK

Kantonamenduko Auzitegiak

Kantonamenduko Konstituzioaren 61 artikuluak ondorengoa dio: Kantonamenduko Auzitegiko kide eta ordezko gehienek frantsesa eta alemaniera jakin behar dute. Zazpi epaileetatik bik alemaniera izan behar dute ama hizkuntza. 1998ko urrian, alemaniera hiztuna zen epaileetako bat Lausanako Auzitegi Federalerako hautatu zuten. Azpimarratu behar da, erabat elebiduna zen epailea Auzitegi Federaleko epaile frankofono bat ordezteko aukeratu zela. Horrek txiste bat sortu du Friburgeko abokatu eta hiritarren artean, alegia, auzitegira alemaniera hiztun gisa sartu eta frantses hiztun gisa atera zaitezkeela. Pasadizo horrek ezin hobeki argitzen du nortasun bikoitza duen jendearekin tratatzeko dagoen ezintasuna (gogora dezagun Suitzan, ofizialki, inor ez dela elebiduna!).

Auzitegi administratiboari dagokionez, hartan ere 7 epaile daude (5 frankofonoak, 2 alemaniera hiztunak). Kasuen %25 alemanieraz eta %75 frantsesez bideratzen dira. Epaia auzitegi apalenaren hizkuntzan ematen du (barruti auzitegia). Auzitegi Administratiboak Fribourg/Freiburg hiria elebiduna zela baieztatu zuen (1993ko uztailaren 8ko epaia).

Barruti Auzitegiak

Seebezirk/District du Lac-eko Barruti Auzitegia ofizialki elebiduna da. Sarine/Saancbezirk barrutiko Barruti Auzitegia, berriz, hiriburu elebiduna barne hartzen duena, ofizialki frantsesa da, neurri batzuk hartu badira ere alemaniera hiztun gutxiengoarentzat. Lausanako Auzitegi Federalak baztertu egin zuen barruti auzitegian elebitasuna ofizial bihurtzeko eskaera, alemaniera hiztunen kopurua %24 izateagatik, eskaturiko %30 izan ordez. Auzitegiak, hala ere, zalantzazko kasu bat zela onartu zuen. Lurraldez kanpoko hizkuntzentzat, itzulpenak eskaintzen dira.

Sense Barruti Auzitegia ofizialki alemaniera hiztuna da. Frantsesez eginiko eskaerak eskatzaileari itzultzen zaizkio mezua itzultzeko eskakizunarekin. Epaiketa bitartean, frantsesa onartzen da salbuespenezko kasuetan (lekukoa, auzi jartzailea, auzipetua). Protokoloa alemanieraz egiten da.

Valais

Ezaugarriak

Valais Kantonamenduan, frantses hiztun gehiengo bat (2/3) eta alemaniera hiztun gutxiengo bat (1/3) daude. Kantonamenduko Konstituzioak (1907) honela dio:

12 Art:

  1. Frantsesa eta alemaniera hizkuntza nazionalak dira.
  2. Trataera berdina izan behar dute legegintzan eta administrazioan.

Auzitegia

Kantonamenduko auzitegiak kantonamenduko bi hizkuntzak erabiltzen ditu eta auzitegi apalenek hizkuntza ofiziala erabiltzen dute lurraldetasun printzipioaren arabera.

Grisons

Ezaugarriak

Grisons Kantonamendua, Suitzako handiena, Alpeetako arkuan dago kokatuta eta hizkuntza, kultur politika eta erlijio mosaiko baten jabe da. Erromantxe komunitateak, bost hizkuntzatan banatua eta hizkuntza uhartetan sakabanatua, ez du barrualde elebakarrik atzerrian, Suitzako beste hizkuntza komunitateek bezala eta ez du erdigunerik. Ipar Italiako komunitate ladino eta friuliarrak, hizkuntzaren aldetik loturik badaude ere, urrunegi daude (topografikoki, alegia) eta ez dute talde sentipena sortzen laguntzen. Bost aldaerak (Sursilvana, Sutsilvana, Surmirana, Puntérra, Valladerra) kalean eta eskolan erabiltzen dira. Kantonamendua eta Lia Rumantscha, erromantxearen erabilera bultzatzen duen elkartea, Grischun erromantxearen garrantzia sustatu nahi du, kantonamenduan eta idatzizko eginkizunetan gutxienez (legea, arauak eta araudiak, administrazioa, auzitegia). Erromantxea (tokiko aldaerak) eskolan erabiltzen da, haurtzaindegian eta lehen hezkuntzan, baina pixkana garrantzia galduz doa bigarren hezkuntzan. Hiztunen kopurua jaitsiz doa hamarkadaz hamarkada. 1919an, Lia Rumantscha sortu zen, hizkuntza eta kultur elkarte guztiak bateratzen zituen elkarte orokor bat. Haren helburua erromantxearen erabilera bultzatzea zen administrazioan, legean, justizian, kulturan, ekonomian eta hezkuntzan. Aktiboa da korpusaren eta estatusaren plangintzan eta terminologiaren esparruan.

  Guztira Alemaniera Erromantxea Italiera Beste hizkuntza batzuk
1900 182.000 %65 %17 %11 % 7

Kantonamenduko Konstituzioak (1892) dio:

46 Art: Kantonamenduko hiru hizkuntzak hizkuntza nazional gisa bermatzen dira.

Auzitegiak

Kantonamenduko auzitegietan, erromantxea eta italiera dira hizkuntza ofizialak alemanierarekin batera, baina, praktikan, alemaniera da nagusi. Ondorioz, erromantxea ez da askotan jatorrizko hizkuntza izaten, baizik eta itzulpenetarako xede hizkuntza. Bost erromantxe dialektoetatik, Survilvana eta Ladinoa, garrantzitsuenak, Kantonamenduko agiri ofizialetarako eta erabaki garrantzitsuetarako erabili ziren. 1996an Kantonamenduak agiri ofizialak Grischun erromantxeez argitaratzea erabaki zuen, eta horrek argitalpen eta itzulpen prozesuak erraztu zituen. Eskualdeko auzitegietan (Kreisgerichte) eta barruti auzitegietan hizkuntza alderdiek hitz egiten duten hizkuntzaren mende dago. Eskualde erromantxean, halere, alemaniera da nagusi. Neurri handi batean, kultur eta hizkuntza elkarteek erromantxearen eta italieraren erabilera sustatu nahi dute maila honetan ere.

BIBLIOGRAFIA

1965an Lausanako Auzitegi Goren Federalak adierazi zuen hizkuntza askatasuna eskubide konstituzional idatzi gabe bat zela herrialde demokratikoetan, oinarrizko giza eskubide bat, intimitatea, familia, adiskidetasuna eta sare sozialetan eragin zuzena duena.

Eztabaiden historiaren berri izateko, cf. Flügel, 1995.

Administrazio federaletako hizkuntza egoeraren ikuspegi bat izateko, cf. Hauck 1993, Weil 1995, 1997.

Gaur egun 30 epaile daude (18 alemaniera hiztun, 9 frantses hiztun, 2 italiera hiztun eta 1 erromantxe hiztun), 76 auzitegi idazkari eta 89 enplegatu administratibo eta tekniko.

http://www.parlament.ch/bger/e/BGER/institution.HTM

Bernatar Konstituzioak barrutietako hizkuntza ofizialak aipatzen ditu, lurraldetasun printzipioa esplizituki aipatu gabe.

Alemaniera, erromantxea eta italiera.

BAT aldizkaria: 
29. 1998ko abendua. hizkuntza gutxiagotuak justizia administ...
Kokapen geografikoa: 
Europa
Egilea(k): 
Claudine Brohy
Urtea: 
1998