El bilingüismo en el Estado Español (Maitena Etxebarria Arostegui Ed.). Liburua

Liburu mardula hau, mardulik baldin bada. Egia esan, liburu bakar baten barruan bi liburu daudela esan beharko genuke. Lehenengo erdiak elebitasunaren gora-beherak jorratzen ditu, eta bigarrenak Espainiako komunitate elebidunen egoera azaldu nahi luke. Etxekoa dugu, gainera, egilea: Maitena Etxebarria, profesora de la UPV/EHU y una de nuestras primeras especialistas en Socilingüística. Etxeko izate hori, hala ere, ez dirudi euskararen arauetara iri­tsi denik, deiturak berak salatzen duen bezala: Arostegui. Izenak ba ote du oraingo honetan izanarekin zerikusirik?

Goazen bada, bestetara baino lehen, liburuaren barne-egitura aurkeztera. Esan berri dugunez, liburuak izari bikoitza du bere garapenean. Eta lehen parteko idazpuruak, dauden daudenean emanda, honako hauek dira: Bilingüismo individual; Tipos de bilingüismo; Medidas de bilingüismo; Formación y desarrollo del individuo bilingüe; Bilingüismo social; Comunidades bilingües; La educación bilingüe. Bigarren partearen idazpuru nagusiak zera dio: Las comunidades bilingües de España. Eta oihal nagusi honen azpian estaltzen ditu beste aztergaiok: La configuración de las comunidades autónomas con lengua propia en España; Cataluña/Catalunya; Islas Baleares/Illes Balears; Valencia/País Valencia; Galicia/Galicia; Comunidad Autónoma del País Vasco/Euskal Herriko Autonomi Elkartea; Comunidad Foral de Navarra/Nafarroako Foru Komunitatea; Otras comunidades en situación de diversidad lingüística.

Nik ez dut hemen lehen zatiaren berri laburra baizik emango. Hobeto esan, zati horretan begiz jo ditudan zenbait ideia eta adigai ukituko ditut, adierazgarriak izan litezkeelakoan. Bigarrengo zatiaren berri jakin nahi duenak, hots, hor ageri diren hizkuntza-komunitate horien zer-nolakoak nola azalduta dauden jakin nahi duenak, liburura bertara jo beharko du zuzen-zuzenean. Bego, beraz, honetan, atariko argibidea.

Goazen, orduan, elebitasun indibidualaren xehetasun bila. Besteak beste, gizabanakoaren elebitasuna bi hizkuntzen estatus sozio-kulturalaren eskutik ehotuko omen da: «En ocasiones, el tipo de bilingüismo es tributario del entorno socio-cultural y, de modo especial, del «status» relativo que poseen ambas lenguas en la comunidad. Según que las dos lenguas esten valoradas o no en el entorno del niño, éste, desarrollará dos formas diferenciadas de bilingüismo: si las dos están suficientemente valoradas, el niño podrá beneficiarse al máximo, en el plano de su desarrollo cognitivo y aprovecharse de una estimulación enriquecedora que le permitirá desarrollar una mayor flexibilidad cognitiva que el niño monolingüe, que no posee, ni conoce esta experiencia; por el contrario, si el contexto socio-cultural es tal que la lengua materna está desvalorizada en el entorno del niño, su desarrollo cognitivo podrá ser frenado y, en casos extremos, acusará un retraso en relación al desarrollo propio del niño monolingüe».

Behin eta berriz nabarmendu nahi izan du euskaltzaleak elebitasunaren alderdi hau: hizkuntzen oinarrizko baldintzen simetriak edo asimetriak markatuko duela, ondorioz, hiztunaren elebitasun izaera. Elebitasunaren joan-etorrian, gainera, alderdi hauxe baita faktorerik erabakigarriena: elebitasun sozialaren izaerak determinatuko duela, alegia, ondoriozko elebitasun indibidualaren zer-nolakoa. Alferrik gabiltza euskaldunok, irakaskuntzaz eta dihardugunean, hiztun elebidunen ugaltze-kontuak nabarmentzen, aldi berean elebidun berrion oinarrizko elebitasun sozialaren izaera zertan den gogoan hartzen ez bada.Eta, jakina, inork ez luke uste izan beharko halamoduzko euskal hiztunak ugaritze­ak elebitasun sozialaren sistema halabeharrez orekatzen eta «normalizatzen» duenik. Izan ere, gizarte-elebitasunaren sistemari dagokion izaera ez baita hiztunen kopuru kontua, hizkuntza jakin batek gizarte-harremanen egituran bereganatzen duen hegemoniaren eta boterearen araberako egoera baizik.

Etxebarriaren lanaren hariari jarraituz, integrazio sozialaren auziak duen itzala aipatzen digu halako batean. Gizarteratze-indarrik ez duen hizkuntzaren patu beltza ondo ezagutzen dugu euskaldunok; orobat, egiteko horretan euskal eskolaren ezina ere gauza jakina da gure artean. Bata eta besteaz ari zaigu hemen: «Este proceso de integración social representa y produce una motivación psicológica muy importante en el aprendizaje lingüístico. El bilingüe que aprende en este entorno la lengua dispone, además de un grupo receptor, del sentimiento de que, progresivamente, va siendo aceptado por el grupo. Este hecho le permite identificarse como miembro del grupo y así se integra mucho más rápidamente en la comunidad lingüística. Sin embargo el medio escolar jamás podrá producir una integración de ese tipo». Azkeneko esaldiaren borobiltasuna nik era honetara ñabartuko nuke: hezkuntza-sistema ez da gauza izango gizarte-integraziorik erakartzeko, baldin eta hau-gaztetxoaren bigarren hizkuntza sistema sozialaren arautze-bideetarik kanpo baldin badago. Hizkuntzaren hegemonia sozialak integratzen du hiztuna hizkuntza-nazio batean edo bestean, eta hegemoniaren adierazpenik adierazagarrienetakoa, berriz, kultura-sitema dugu Gramsci-k adigai honen azalpen-indar paregabea zirriborratu zigunetik. Irizpide honen ildoan ulertu behar dira, beraz, ondoko hitzok ere: «Por último, diremos que en tanto en cuanto se es miembro de una comunidad lingüística, el bilingüe aprende a estructurar su pensamiento, su sistema de valores, sus experiencias y sus actitudes para conformar el sistema cultural del grupo en el que quiere integrarse».

Kultura normalizaziorik gabeko hizkuntza normalizaziorik ezin baldin bada, larru gorritan gaude euskaldunok gure euskalduntze prozesuarekin. Larru gorritan jarraitzen baitugu alde horretatik: kosta ahala kosta euskara sartu nahi dugu han eta hemen, eta ez gara ohartzen ahaleginaren hutsalaz. Hizkuntza-ordezkapenaren historiari so egingo bagenio, ez litzaiguke honelakorik jazoko. Agudo ohartuko baikinateke, ohartu ere, ordezkapen horren izari anitzaz: hiz­kuntzaren oinarrian zegoen sistema sozial eta kulturalaren ordezkapenaz, besteak beste. Zergatik ote gaude hain itsu hain oinarrizkoa dirudien auzian? Ez da izango bada Etxebarriak ondorengo lerroondoan aipatzen digun una percepción negativa de sí mismos delakoagatik? Euskaldunok ezin dugu geure identitatearen izaera erabaki, eta hortxe dago koxka: «Un grupo "minoritario" (o minorizado) es definido como tal por el grupo mayoritario (o dominante, o hegemónico) y se caracteriza por una falta de poder de decisión sobre su propia suerte: esta impotencia se extiende al uso de su lengua, restringido a ciertos dominios y excluido de otros importantes, como la economía, la administración y la educación. No teniendo el poder de determinar la naturaleza de sus relaciones con el grupo dominante, la minoría no puede, por supuesto, determinar la naturaleza de su propia identidad: por ello, con mucha frecuencia, los miembros de la comunidad tienen una percepción negativa de sí mismos y esta percepción se extiende a la lengua. El mantenimiento o abandono de la lengua minoritaria, en muchas ocasiones, va a depender de los intereses del grupo dominante».

Zenbat aldiz entzun behar izaten dugun honako lelo gogaikarri hau? Euskararen etorkizuna euskaldunon eskuetan dago. Guk nahi duguna izango da bere geroa. Ikuspegi hauen axalkeriak barrenak iharrostekoak dira zinez: nonbait, hizkuntzaren gizarteratzea ez da gizarte-indarren sarean erabakitzen den zer edo zer, baizik komunitate jakin bateko hiztun-talde baten gogo-nahimenak dira delako hizkuntzaren patuaren giltza dutenak. Aurreko pasartearen azken esaldia, horregatik, halako ikuspegiaren mendeko diren garun-muinetan txertatuko nukeen mezuetarikoa da. Are gehiago: euskararen etorkizuna, edozein hizkuntzarena bezalatsu, indar soziolinguistiko hegemonikoen eskutik igaro da orain arte, eta halaxe izango da hemendik aurrera ere. Ez gaitezen tolesgabeak izan, otoi! Mendeko hizkuntza-komunitatea bere eskuko ez baldin bada, nola arraio egongo da bere esku bere hizkuntzaren nondik norakoa? Hain ulergaitza ote da hain oinarrizko gauza?

Indar harremanen araberakoa izan ohi da, gizarteko beste gai gehientsuenetan bezala, mendeko hizkuntzen bilakaera. Eta indar harreman horiek eskolan bertan hezur-mamituko ditu haur euskaldunak: gizarteratu orduko, alegia. Haurra etorkiz erdalduna baldin bada, aldiz, jaio orduko. Etxebarriak dioen legez, talde gailenduen legepean bizi baita talde azpiratua, eta pedagogiaren esku egokiak ez du arazoaren muina funtsez aldatuko: «Pero si la intervención pedagógica es una condición necesaria para el desarrollo lingüístico, académico y cultural del niño de un grupo minoritario (oker ez banago, minoriztua terminoa egokiagoa litzateke hemen), no es una condición suficiente para que el niño desarrolle un bilingüismo equilibrado y aditivo y una identidad que le sea propia y específica. En el caso de los niños de los grupos minoritarios, todo depende de los fines del grupo dominante, de los objetivos asignados al grupo minoritario, de la manera en que estos grupos reaccionen, y, en último término, de la correlación de fuerzas entre los grupos en una sociedad dada, así como de su ideología y coexistencia». Azken-azkenean dator ideologiaren aipamena. Ez da, horratik, gure egoeran egonda, azken baliabidetzat hartzekoa. Egingo nuke, gainera, euskalgintzaren alorrean gaur egun dagoen gabeziarik gorrienetakoa dugula gaitasun ideologikoaren kontu hau. Euskalduna bere euskalduntasun-izaeraren arabera bizitzeko une eta gune oro bere jokamoldearen zergatikoa justifikatu beharrean baldin badabil, nola ez da ideologiaren baliabidea hil ala biziko gil­tzarria izango? Ideologia-gaitasunak bakarrik lagun diezaguke, inondik ere, baldintza objektibo aldrebestu hauetan duintasun apur batez ibiltzeko eta bizitzeko egokiera subjektiboa eskuratzen.

BAT aldizkaria: 
29. 1998ko abendua. hizkuntza gutxiagotuak justizia administ...
Kokapen geografikoa: 
Europa
Egilea(k): 
Joxe Manuel Odriozola
Urtea: 
1998