Europar Batasunean desabantailan dauden hizkuntza komunitateak. Hurbilpen kuantitatiboa

EBean oinarrizko 40 hizkuntza daude gaur egun, hau da, ezagutzen dugun estatu modernoaren eredua sortu aurretik bertan zeudenak. Egituraketa honetan hizkuntza bat estatu batean lehenetsia izan daiteke (dimentsio juridikoa) eta ondorioz nagusi (kultura mailan) eta gehiengo izan (demografikoki). Hizkuntza hori bera, aldiz, une berean kontrako egoeran egon daiteke; baztertua eta gutxiengo izaera duena

alegia, desabantailan dagoen hizkuntz komunitatea izan daitekeela EBean bertan. Honekin esan nahi duguna da bigarren kasu honetan hizkuntza horren hiztun multzo bat orohar beste hizkuntza bat ikasi eta erabiltzera beharturik dagoela, alegia, elebidun izatera beharturik

Komunitateen arteko aldea izugarria da. Alemaniera hiztunak ia laurdena dira, bost hizkuntza nagusiek % 81 berea dute; lehen hamarrek % 95a; hurrengo 30ek %8a (erne: baturak % 100a gainditzen du populazio elebidunaren eraginez). Demografikoki komunitate handiena eta txikienaren arteko proportzioa 1:90.000koa da. Hizkuntza ofizialen artean dagoen aldea handia da, 1:230 (Luxemburgera : Alemaniera).

Komunitateen arteko desproportzioa izugarria da. Katalanerak % 34a hartzen du, lehen bost hizkuntzek % 75a, lehen hamarrek % 92a eta gainerako 26ek % 8a. Demografiak alderatuz komunitate handiena eta txikienaren arteko proportzioa 1:6.600ekoa da.

hiru estatutan banaturiko kodeak ez dira % 10a izatera iristen, bere hiztun kopuruak, ordea, unibertso osoaren erdia osatzen du.

DHKen populazioa EBren populazioaren % 5 da.

estatu bakoitzak duen DHKetako hiztun kopuruaren arabera antolatu ditut. Espainiak Europako % 48a biltzen du. Estatu honek eta Frantziak batera, berriz, % 71a. Bi hauek Italiarekin batera jarriz gero, % 82a. Katalana hiru estatu hauen artean banaturik dago

DHKeen % 80 baino gehiago estaturik gabekoak dira.

Espainiak estaturik gabeko komunitateen % 58 a biltzen du; Frantziak EB barneko gutxiengoen % 70

Gure egoera gaur egun berezia da eta arduraz beterik dago: izan ere, asko dugu egiteko eta asko erakusteko. Kontsigna moduan laburtuz: Europan Kataluina bat, bi, hiru... sor daitezke.

OHAR METODOLOGIKOAK

Lan hau egiteko, datuei dagokionez, Euromosaic-en oinarritu gara. Euromosaic baita Europako Batasunean desabantailan dauden hizkuntzei buruz dagoen nazioarteko ikerketarik nabarmenena, aurrekontua, parte hartu duen pertsonala nahiz onarpen ofizialaren aldetik (Azaldu beharrekoa da onarpen hori erlatiboa dela, izan ere, azken dokumentoak berak dioen bezala “This document has been prepared for use within the Commission. It does not necessarily represent the Commission´s official position). Ikerketa burutzen ari da oraindik, badugu, ordea, aurrerapen bat, Euromosaic: The Reproduction and Reproduction of the Minority Language Groups of the EU. Luxemburg: Office for Official Publications of the European Communities, 1996 (gainerako hizkuntza ofizialetan ere bada bertsiorik). Argitaragabe dagoen gainerako materiala ikerlariek Centre de Documentació en Sociolingüística-n kontsulta dezakete (Institut de Sociolingüística Catalana, c/Mallorca 272, Ia pl. 08037 B). Beljikako flandriar komunitatearen kasuan, Euromosaic-en irizpideetatik urruntzen gara, izan ere, normaltasuna erabatekoa da (Ikus 14. Taula).

Europako Batasunera bildu diren azken herrientzat, berriz, (Austria, Finlandia eta Suezia), Euromosaic-en emaitzak oraindik kaleratu gabe daudenez, honako iturri hauek erabili ditugu: Kontaklinguistic = Contact Linguistics = Linguistique de contact. Ein internationales Handbuch zeitgenössisher Forschung = An International Handbook of Contemporary Research = Manuel international des recherches contemporaines, Berlin-New York: Walter de Gruyter, 1997, 2. Liburukia.

Datuak protokolizatzeko, abiapuntua Jordi Bañeresen honako artikulu honetan dago: “El bilingüismo en Europa, (1986) Repercusiones de la entrada en la C.E.E. Perspectivas desde Euskadi. La Europa política militar y social. Bilbao, IPES (Bada katalaneraz argitaraturiko bertsio bat, akatsez betea eta Elies A. Massud izengoitiaz argitaratua). Datuek interbalo bat adierazten dutenean balorerik baxuena hautatu da beti. Zehaztasun itxura faltsua saihestu nahian kopuru guziak borobildu egin dira: absolutuak milakoetara eta portzentaiak unitateetara.

EUROPAKO BATASUNEKO HIZKUNTZAK

Kualitatiboki hizkuntza guziak berdinak dira edozertan eta edozertarako; kuantitatiboki, berriz, ez. Oraingo honetan bigarren ikuspegi honetatik aztertuko ditugu.

EBean oinarrizko 40 hizkuntza daude gaur egun, hau da, ezagutzen dugun estatu modernoaren eredua sortu aurretik bertan zeudenak. Egituraketa honetan hizkuntza bat estatu batean lehenetsia izan daiteke (dimentsio juridikoa) eta ondorioz nagusi (kultura mailan) eta gehiengo izan (demografikoki). Hizkuntza hori bera, aldiz, une berean kontrako egoeran egon daiteke; baztertua eta gutxiengo izaera duena; alegia, desabantailan dagoen hizkuntz komunitatea izan daitekeela EBean bertan. Honekin esan nahi duguna da bigarren kasu honetan hizkuntza horren hiztun multzo bat orohar beste hizkuntza bat ikasi eta erabiltzera beharturik dagoela, alegia, elebidun izatera beharturik. 1. Taulak hizkuntza bakoitzean elebidunduak bataz beste zenbat diren azaltzen digu jatorrizko hizkuntza, berezkoa, zein den kontuan izan gabe.

 

1- Taula. EB-ko hizkuntzen demografia (milakotan)

 

Beheranzko hurrenkeran emana

Etena somatzen da: %100 elebidunduriko hizkuntzak vs. elebakarturikoak (% 0-24). Zubi-lana egiten duen elementu bakarra gaztelera da: honen indizeak (% 24) arras bikoizten bere hurrengoa, frantsesa (% 8).

Hizkuntza bakoitzak duen hiztun kopuruaren arabera antolatuz lehenengo taula egin dugu. Komunitateen arteko aldea izugarria da. Alemaniera hiztunak ia laurdena dira, bost hizkuntza nagusiek % 81 berea dute; lehen hamarrek % 95a; hurrengo 30ek %8a (erne: baturak % 100a gainditzen du populazio elebidunaren eraginez). Demografikoki komunitate handiena eta txikienaren arteko proportzioa 1:90.000koa da. Hizkuntza ofizialen artean dagoen aldea handia da, 1:230 (Luxemburgera : Alemaniera).

Ikusten dugunez, demografiarik txikiena duten 24 hizkuntzak desabantaila egoeran daude; eta handiena duten bederatziak, berriz, abantailan: erdigunean dauden komunitateetan soilik nahasten dira bi egoerak. Polarizazio hau itzela dela ikusiko dugu (mutur batean desabantailan dauden hizkuntzak eta bestean abantailan daudenak) irlandera eta katalanerarekin abstrakzioa eginez gero, izan ere, berrogeiko serie horretan erregulartasuna apurtzen dute. Irlandera “estatudun hizkuntza izan arren desabantailan dagoen hizkuntzaren paradigma da, aldiz, katalanera EBean desabantailan dauden hizkuntzetan populutsuena da.

Luxenburgera hizkuntza sezesionismo kasu nabarmena dugu. II Mundu Gerraren ondoren, garaituriko III Reich-etik bereiztearren, Dukatu Handiak bertako hizkuntza ofizialdu zuen. Ohikoa da bertako biztanleek, luxenburgeraz gain, alemanieraz eta frantsesez mintzatzen jakitea. Hori dela eta, aurrerantzean ez dugu aintzat hartuko herri hau eta bere hizkuntza. Bruselako populazioa ere ez dugu kontuan hartuko hiru faktore oker gurutzatzen direlako: nederlanderaren lurralde eremuan kokaturik egotea; galifikazio prozesu historikoa erroturik izatea eta instituzioen elebiduntzea.

DESABANTAILAN DAUDEN HIZKUNTZ KOMUNITATEAK

Desabantailan dauden hizkuntz komunitateetan bete-betean sartzearren (DHK aurrerantzean), lehen lehenik hiztun kopurua hartuko dugu aintzat (1. Taula). Horietatik seik bakarrik gainditzen dute milioia. Komunitateen arteko desproportzioa izugarria da. Katalanerak % 34a hartzen du, lehen bost hizkuntzek % 75a, lehen hamarrek % 92a eta gainerako 26ek % 8a. Demografiak alderatuz komunitate handiena eta txikienaren arteko proportzioa 1:6.600ekoa da.

Hizkuntz familien arabera taldekatuz (2. taula) DHK-en % 95a hizkuntza indoeuropeoek osatzen dute. Erromanikoaren azpifamiliak bakarrik % 68a du berea, ondoren familia germanikoa dator (% 15) eta atzetik zelta (% 10), azken multzo honen hizkuntza guziak desabantaila egoeran daude.

2. taula. Desabantailan dauden hizkuntzen populazioaren banaketa EBn.

Familia Azpifamilia EB %
Indoeuropeoa Romanikoa
Germanikoa
Zelta
Eslaboa
Albaniera
Grekoa
68
15
10
1
1
*
Euskara   4
Turkoa turkoa *
Uraliarra   *
Semita   *

Beheranzko hurrenkeran antolatua hizkuntz familien arabera eta, familien barruan hizkuntzen arabera

DHK-ak estatu asko edo gutxitan sakabanaturik dauden galdetuz gero, gaia aztertzeko ikuspegiaren arabera dagoela erantzun beharko dugu. Estatu bakar batean dauden hizkuntzak soilik hartzen baditugu kontuan (hiztun kopurua gora-behera) kopuru osoaren % 75a direla ikusiko dugu. Hiztun kopuruaren arabera aztertuta, berriz, multzo osoaren % 30a dira. Bestela esanda, hiru estatutan banaturiko kodeak ez dira % 10a izatera iristen, bere hiztun kopuruak, ordea, unibertso osoaren erdia osatzen du.

Kodez kode begiratzen badugu (5. taula) hogeita zazpik bere populazio osoa estatu bakar baten barruan dute. Gainerako bederatzietatik zortzik populazioaren % 80 baino gehiago estatu bakar batean dute.

Simetriaz, estatuek DHK ugari duten galdetzean, bestelako nabardurak egin behar dira. Kopuru osoak hartuz 6. taula osatu dugu.

DHK-en banaketa geografikoa estatu bakoitzeko dagoen DHK kopuruarekin alderatuz 9. taula lortzen dugu. Bertan ageri denez, bost estatutan DHK bakarra dago. Gainerako bederatzi estatuetatik seitan komunitate nagusiak populazio multzo osoaren erdia gainditzen du.

Estatu batean zenbat eta DHK gehiago izateak sakabanaketa demografiko handiagoa al dakar berarekin? Ez ezinbestean. 10. taulak, hori adierazten digu.

Zein dira DHKeen populazio gehien duten estatuak Europako Batasunean? Has gaitezen ikusten zein proportzio duten estatu bakoitzeko populazio globalaren baitan (11. taula). DHKen populazioa EBren populazioaren % 5 da.

Ondoren azter dezagun EBko estatuetan nola banatzen den DHKren populazioa. Horretarako estatu bakoitzak duen DHKetako hiztun kopuruaren arabera antolatu ditut. Espainiak Europako % 48a biltzen du. Estatu honek eta Frantziak batera, berriz, % 71a. Bi hauek Italiarekin batera jarriz gero, % 82a. Katalana hiru estatu hauen artean banaturik dago.

Arazoak desberdinak dira DHK bat estaturik gabekoa izan edo mugakoa izan. Itxuraz badirudi mugakoa izatea dela egoerarik erosoena. Ez da hala gertatzen ordea, bi estatuen arteko harremana txarra denean: Mazedonia eta Greziaren artean dagoen harremanak, esaterako, eragin kaltegarria du Atenasek gobernatzen dituen eslavomazedoniarrengan. Alta, ondorengo taxonomia hau ezar dezakegu:

  • *EB barneko DHK: muga inguruetan bizi diren gutxiengoak eta EBko kide den estatu baten barnean daudenak.
  • *EB kanpoko DHK: gutxiengoak, gobernatzen dituen estatua ez da EBko kide.
  • *Estaturik gabeko DHK (= hizkuntza gutxiagotuak).

Sailkapen honen zama demografikoa 13. taulan agertzen da. Ikusten dugunez, DHKeen % 80 baino gehiago estaturik gabekoak dira.

Hizkuntzaren ikuspegitik begiratuz 14. taula dugu. Katalanek estaturik gabeko komunitateen % 41a betetzen dute. Alemanek EB barneko mugako gutxiengoen % 83a biltzen dute. EB kanpoko gutxiengoak, berriz, sakabanaturik daude.

Estatuen ikuspegitik 15. taula dugu. Espainiak estaturik gabeko komunitateen % 58 a biltzen du; Frantziak EB barneko gutxiengoen % 70 eta Greziak EB kanpokoen % 57 a.

Azkenik, DHK bakoitzaren kalitate idiomatiko soziala jorratzea gelditzen zaigu: ez da gauza bera katalana Printzipadoan eta Carxen. Euromosaic ikerketa EBk 12 kide zituenean egin zen (eta beraz, Austria, Finlandia eta Suezia falta ziren). Hiru kide berriei dagozkien datuez osatzeko aukerarik gabe, 14. taula eskaintzen dizuegu –erne goiburuari- komunitate bakoitzaren dimentsio demografiko borobildu batez osatua.

3. taula. EBko DHKen dispertsioa (hizkuntza kopuruaren arabera)

Zenbat estatutan dauden banaturik Komunitate kopurua EB %
1
2
3
4
27
6
2
1
75
16
5
2

 

4. taula. EB-ko komunitateen dispertsio linguistikoa (demografiaren arabera)

 

Zenbat estatutan dauden banaturik Hiztun kopurua (milakotan) EB %
1
2
3
4
6.199
2.222
8.753
2.147
32
11
45
11

 

5. taula. EB-ko DHK-en dispertsioa (hizkuntzen arabera)

 

Beheranzko hurrenkeran emana, populazioaren zatirik handiena duten estatuko portzentaiaren arabera eta, berdintasun kasuetan, glotonimoz.

Hizkuntza Estatua (ehunekoa)
Erretorromanikoa
Berberera
Bretoiera
Bulgariera
Kornuallesera
Korsikera
Daniera
Eslavomazedoniera
Suomiera
Frantsesa
Frisiera
Ekialdeko frisiera
Mendebaldeko frisiera
Friulera
Eskoziako gaelikera
Galiziera
Galesera
Grekoa
Nederlandera
Hungariera
Ladinoa
Mirandera
Portugesa
Sardiniera
Sorab
Suediera
Turkiera
Okzitaniera
Katalana
Kroaziera
Irlandera
Laponiera
Euskara
Alemaniera
Esloveniera
Albaniera
Grezia (100)
Espainia (100)
Frantzia (100)
Grezia (100)
Bretainia Handia (100)
Frantzia (100)
Alemania (100)
Grezia (100)
Suedia (100)
Italia (100)
Herbehereak (100)
Alemania (100)
Alemania (100)
Italia (100)
Bretainia Handia (100)
Espainia (100)
Bretainia Handia (100)
Italia (100)
Frantzia (100)
Austria (100)
Italia (100)
Portugal (100)
Espainia (100)
Italia (100)
Alemania (100)
Finlandia (100)
Grezia (100)
Frantzia (98), Italia (1), Espainia (*)
Espainia (98), Frantzia (1), Italia (*)
Austria (90), Italia (10)
Irlanda (89), Bretainia Handia (11)
Suezia (88), Finlandia (12)
Espainia (87), Frantzia (13)
Frantzia (83), Italia (13), Belgika (2) Danimarka (1)
Italia (81), Austria (19)
Grezia (50), Italia (50)

ONDORIOZ:

Gaur egun, Katalunian katalanak Europan duen egoerari buruzko eztabaida indarrean dago. Batzuek diote hizkuntza gutxiagotuaren jokaera utzi eta erdi mailako demografia duten hizkuntzen moduan jokatzen hasi behar dugula. Euren ustez aurrera egiteko modu bakarra antzinera begiratzea da. Bestetzuek diote DHKen aintzindari izan behar dugula. Ikuspegi ekolinguistiko batetik begiratuz, uste dute katalanaren salbazioa baldintzatzen gaituen oreka sistemiko baten baitan dagoela eta gaur egun guk ere baldintzatzen duguna. Artikulu honek bi aldeentzako argudioak ematen ditu. Gure egoera gaur egun berezia da eta arduraz beterik dago: izan ere, asko dugu egiteko eta asko erakusteko. Kontsigna moduan laburtuz: Europan Kataluina bat, bi, hiru... sor daitezke.

ERANSKINAK

9.Taula.EBko estatu bakoitzean desabantailan dauden hizkuntza komunitateen demografia (ehunekotan).Beheranzko hurrenkeran antolatua dauden komunitateetatik populazio handiena duen komunitatetik hasita.

 

10.Taula. Desabantailan dauden hizkuntza komunitateen sakabanaketa demografikoa EBren estatu bakoitzean. Irizpide teorikoa honakoa izan da, 100/k, alegia k=desabantailan dauden hizkuntza konunitateen kopurua.

 

 

11.Taula.Desabantailan dauden hizkuntza komunitateen demografia EBko estatu bakoitzaren demografiaren arabera (ehunekotan). Goranzko hurrenkeran.

 

 

12.Taula.EB osorik hartuta, desabantailan dauden hizkuntza komunitateen banaketa. Beheranzko hurrenkeran antolatua estatuka, eta bakoitzean komunitaterik handienaren arabera.

 

 

13.Taula.Tipologia estatalistaren araberako GHK-en proportzio demografikoak.

 

 

14.Taula.Desabantailan dauden EBko hizkuntza komunitateen demografia tipologia estatalistaren arabera (tipologia bakoitzaren araberako batezbestekotan).

 

 

15.Taula.Desabantailan dauden EBko komunitateen demografia tipologia estatalistaren arabera estatuka eta tipologia bakoitzaren ehunekotan bildurik. A=Austria; E=Esapainia; F=Frantzia; GR=Grezia; I=Italia; IRL=Irlanda; SF=Finlandia.

 

 

16.Taula.Desabantailan dauden EBko hizkuntza komunitateen hizkuntza eta gizarte kualitatearen puntuazioa, Euromosaic ikerketaren arabera(1996).(Gizarte zibila diogunean familia, erreprodukzio kulturala, komunitatea eta prestigioaren arteko batuaz ari gara. Estatu diogunean, berriz, erakundetzea, legitimazioa eta hezkuntzaren artekoaz. Gorengo egoera gure mailaketan 4koa da, behenekoa, berriz, 0.0).

 

BAT aldizkaria: 
30. 1999ko ekaina. Suomieraren normalkuntzaz
Kokapen geografikoa: 
Europa
Egilea(k): 
Jordi Bañeres
Urtea: 
1999