1996 urteko errolda. Katalanaren ezagutza. Bilakaera: 1991-1996

katalana ulertzen ez duen populazio zatia % 5era txikitu da 1991eko % 6,2arekin alderatuz gero. 1991 eta 1996 bitartean katalana ezagutzen ez zutela zioten pertsonen proportzioak % 19,4 egin du behera.

5 eta 24 urte bitarteko adin taldeetan katalanaren ulermena % 98tik gora dago, 24 eta 44 urte dituztenen taldeak oso gertutik jarraitzen dio, % 96. Proportzio hau ahuldu egiten da adinean aurrera egin ahala eta 80 urte dituztenetatik aurrera du mailarik baxuena, % 84aren inguruko baloreekin.

katalanez hitz egiteko gai diren pertsonen proportziorik altuena 10 eta 24 urte bitarteko taldean dago (% 90etik gora, % 95ekoa delarik 10 eta 19 urte bitartean dauden gazteena) Proportzio hau % 60tik beherako baloreetara jaisten da 55 eta 59 urte bitartekoen taldean.

Eremu metropolitanoa izan da 1991-1996 epean katalanaren ezagutzari dagokionez eboluziorik positiboena izan duena, eta horrek ulermen, mintzamen, irakurmen eta idazmenean Kataluniako bataz-bestekoaren parean jarri du. Honela, 1996an bertan bizi zirenen % 94a ulertzeko gai zen, 1991ean, berriz, % 92,5a zen.

Katalunian bizi den populazioaren % 95ak katalana ulertzen du, horrek esan nahi du Katalunian bizi diren hogei pertsonetatik batek bakarrik esan duela ez duela ulertzen.

populazioaren % 75ak badaki katalanez mintzatzen. Hamazazpi eskualdek % 90etik gorako baloreak dituzte

populazioaren % 72,4ak badaki katalanez irakurtzen. Berrogei eskualdeetatik hogeita batetan populazioaren % 80 baino gehiago da katalanez irakurtzeko gai.

Orohar, katalana ulertzen ez duen ama izanda katalana ulertzen ez duten-seme alaben multzoa txikitu egin da. Are gehiago, ama hauen seme-alaben artean % 28,1 hazi da irakutzen dakitenen kopurua, % 28,0 mintzatzen dakitenena eta % 9,7 irakurtzeko gai direnena.

Katalana ulertu besterik egiten ez duten amen seme-alaben artean irakurtzen dakitenen kopurua % 27,2 hazi da, mintzatzen dakitenena, berriz, % 20,6 eta irakurtzen dakitenena % 13,7.

Gurasoekin edo amarekin bizi diren lau seme-alabetatik batek (% 25,4 1996an) katalanaren ezagutza maila gorena du, amak bezalaxe. Alegia, bi belaunaldiok mintzatu, irakurri eta idazteko gai dira. Azken bost urteotan multzo hau % 17 hazi da.

Gai zerrenda

  1. Egoera
  2. Katalanaren ezagutzaren bilakaera
  3. Adin taldeen bilakaera
  4. Lurralde eremuak
  5. Eskualdeak

1. Egoera

1996an egindako populazioaren estatistikaren bidez populazioaren ezaugarri nagusiei buruzko datuak berritu ahal izan ditugu. Institut d’Estadística de Catalunya-k katalanaren ezagutzaren arabera populazioaren banaketa aztertzen du. Estatistika hau funtsezko tresna da azken bost urte hauetan Kataluniako berezko hizkuntzaren ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmenak izandako bilakaera aztertzeko eta, halaber, 1981ean hasitako estatistika sailari jarraipena emateko.

1996ko populazioari buruzko inkestaren oinarrizko datuak aztertuta, 1999ko maiatza hasieran genituenak, katalanaren ezagutzak lurralde eremu osoan orohar nahiz eskualde eta herri guzietan handitzen jarraitzen duela esan daiteke.

2. Katalanaren ezagutzaren bilakaera

Populazioaren % 95ak katalana ulertzen duela esan du, alegia, Kataluniako biztanleen artean hogeitik hemeretzik ulertzen dutela esan dute. Beraz, katalana ulertzen ez duen populazio zatia % 5era txikitu da 1991eko % 6,2arekin alderatuz gero. 1991 eta 1996 bitartean katalana ezagutzen ez zutela zioten pertsonen proportzioak % 19,4 egin du behera.

Bestalde, populazioaren % 75,3ak badaki katalanez hitz egiten, eta azken bost urteotan ibilbide positiboa egin du multzo honek. Ehunekotan sei puntuko hobekuntza egin du, izan ere, 1991ean multzo honi zegokion proportzioa % 68,3koa zen. Horrek Katalunian bizi diren pertsonen artean katalanez hitz egiteko gaitasuna dutenen proportzioa % 10,2 handitu dela esan nahi du.

Populazioaren alfabetatzearekin loturiko trebetasunek handitzea izan dute azken bost urteotan. Honela, 1991ko % 67.6aren aldean, 1996an % 72,4ak badaki katalanez irakurtzen eta beraz, % 7,1eko igoera gertatu da. Katalanez irakurtzen dakien populazioari dagokionez, orain dela bost urte % 39,9a zena, 1996an % 45.8a izatera heldu da, % 14,8ko igoera. Azken hau da katalanaren ezagutzari dagozkion igoera erlatiborik handiena.

Laburbilduz, 1996an Katalunian bizi zirenen artean lautik hiruk bazekiten katalanez hitz egiten, irakurtzen zekitenen ia pareko proportzioa. Idazmenari dagokionez, Kataluniako biztanleen artean bitik batek bazekien katalanez idazten.

3. Adin-taldeen bilakaera

Katalanaren ezagutzak izan duen bilakaera bereziki nabarmena gertatzen da adin-taldearen arabera aztertzen baldin badugu. Eremu honetan azpimarratu beharrekoa da talde guziek ezagutza maila altuagoa dutela 1991an zuten egoerarekin alderatzen baldin baditugu. Halaber, esan beharrekoa da Katalunian bizi diren pertsonen belaunaldi guziek hobetu dituztela katalanaren ezagutza datuak azken bost urteotan. Igoera hau bereziki indartsua izan da eskolaurre eta eskola adinetan.

5 eta 24 urte bitarteko adin taldeetan katalanaren ulermena % 98tik gora dago, 24 eta 44 urte dituztenen taldeak oso gertutik jarraitzen dio, % 96. Proportzio hau ahuldu egiten da adinean aurrera egin ahala eta 80 urte dituztenetatik aurrera du mailarik baxuena, % 84aren inguruko baloreekin.

Era berean, katalanez hitz egiteko gai diren pertsonen proportziorik altuena 10 eta 24 urte bitarteko taldean dago (% 90etik gora, % 95ekoa delarik 10 eta 19 urte bitartean dauden gazteena) Proportzio hau % 60tik beherako baloreetara jaisten da 55 eta 59 urte bitartekoen taldean. Izan ere, talde hau da hirurogeiko hamarkadan gertaturiko migrazio handiek gehien eragindakoa, 70 urtetik gorakoen artean balore horrek % 65etik gora egiten du.

Antzeko zerbait gertatzen da irakurmena eta idazmenarekin (idazmenaren kasuan nabarmenagoa bada ere),. Irakurtzeko gaitasuna gorena da 10 eta 24 urte bitartean (% 90etik gora), gaitasun honek behera egiten du 55 eta 64 urteko taldean behea jo arte (% 57) eta atzera berriro indartu egiten da 70-74 urteko taldean ondorengoan berriro jaisteko.

Idazmenaren kasuan balore gorenak 10 eta 19 (% 87) eta 20tik 24rako multzoan daude (% 81) . Horren ondoren beherakada nabarmena da 55 eta 64 urteko multzoraino (% 20). Zaharrenekin, berriz, indartu egiten da, 70 eta 74 urtetako multzoan, Errepublika garaiko Generalitatearekin eskolatutako multzoa da.

Laburbilduz, katalanaren ezagutza populazioaren adinaren arabera asko aldatzen da. Ezagutza gorena da katalanez eskolatutako belaunaldi berrietan. Ezagutzak behera egiten du adinean aurrera egin ahala 55 eta 64 urte bitarteko helduengana iritsi arte. Izan ere, belaunaldi honi bi gertaerek eragin zioten: 60ko hamarkadako inmigrazioaren eragina bete-betean bizi izan zuten eta gerraondoan izan ziren eskolatuak. Azkenik, hogeitamarreko hamarkadako Generalitatearekin eskolatutakoen artean emaitzak hobetu egiten dira.

4. Lurralde eremuak

Eremu metropolitanoa izan da 1991-1996 epean katalanaren ezagutzari dagokionez eboluziorik positiboena izan duena, eta horrek ulermen, mintzamen, irakurmen eta idazmenean Kataluniako bataz-bestekoaren parean jarri du. Honela, 1996an bertan bizi zirenen % 94a ulertzeko gai zen, 1991ean, berriz, % 92,5a zen. Honek esan nahi du orduan katalana ez zutela ulertzen adierazi zuten bostetik batek jada ulertzen duela. Horrezaz gain, hobekuntza nabarmena gertatu da mintzatu, irakurri eta idazteko gaitasunean eta horrek Kataluniako bataz bestekora hurbiltzen du eremu hau.

Beste bost eremuek katalanaren ezagutzaren hazkundean Kataluniako bataz-bestekoaren behetik ibili dira, egoera guztiz logikoa eremu metropolitanoaren aldean abiapuntua hobea baitzuten. Bost lurralde eremu hauen artean ez dago bat nabarmentzerik, Terres de l´Ebrek du ezagutza mailarik altuena (% 99) eta bere atzetik Ekialdeko eremuak (98,3)

Terres de l’Ebre da mintzamenean egoerarik onena duena (90,6), igoerarik garrantzitsuena, berriz, Tarragonakoak egin du (5,3 puntu). Katalanez irakurtzen dakiela diotenen artean Ekialdeko eremua nabarmentzen da (% 82), eta bera da, halaber, hazkunderik nabarmenena izan duena (4,8 puntu). Erdialdeko Eskualdeak dira katalanez idazten dakien populazio multzorik handiena dutenak (% 56,8), Ekialdeko Eremua da, ordea, hobekuntzarik nabarmenena egin duena (8,4 puntu).

5. Eskualdeak

Katalanaren ezagutzan, azken bost urteotan, mailarik baxuena zutenak dira igoera nabarmenena egin dutenak, Baix Llobregat eta Vallés Occidentaleko populazioak hobekuntza nabarmena egin dute ulermen, mintzamen, irakurmen eta idazmenean.

Halaber, azpimarratu beharrekoa da migrazioaren eraginez 1991 eta 1996 bitartean migrazio bidez populazio igoera handiena izan duten eskualdeak (baita %98tik gorako ezagutza duten populazio txikietan ere) direla katalanaren ezagutzan eskualde arteko bataz bestekoan atzera egin dutenak. Honela, Baix Penedès, % 23,8ko migrazio hazkundea duenak, orain bost urte zuen katalanaren ezagutza maila bera gordetzen du. Atzerriko populazioaren migrazio garrantzitsua duten beste eskualdeetan, Osona esaterako, katalanaren ezagutzan atzerakada txiki bat gertatu da.

Katalana ulertzen duen populazioa

-Katalunian bizi den populazioaren % 95ak katalana ulertzen du, horrek esan nahi du Katalunian bizi diren hogei pertsonetatik batek bakarrik esan duela ez duela ulertzen. Azpimarratzekoa da Kataluniak dituen berrogeita bat eskualdeetatik hogeita hamaseik % 95etik gorako ezagutza maila dutela eta zazpi eskualde % 99tik gora daudela, eskualde hauek Conca de Barberà , Garrigues, Pallars Sobirà , Priorat, Ribera d’Ebre, Ripollès eta Terra Alta dira. Kataluniako bataz-bestekoaren atzetik bost eskualde daude: Baix Llobregat (91,5%), Vallès Occidental (93,6%), Bartzelonakoa (94,5%), Tarragonakoa (94,7%) eta Vallès Oriental (94,7%). Esan beharrekoa da, ordea, Baix Llobregat eskualdeak ezagutzan, 2,7 puntuko hazkundea izan duela azken bost urteotan.

Katalanez mintzatzen dakien populazioa

Kataluniako populazioaren % 75ak badaki katalanez mintzatzen. Hamazazpi eskualdek % 90etik gorako baloreak dituzte. Mailarik altuena Terra Alta (% 96,4), Pallars Sobirà (% 95,7), Garrigues (% 95,1) eta Prioratek (% 95,0) dute. Sei eskualde, berriz, Kataluniako bataz bestekoaren atzetik daude: Baix Llobregat (63,2%), Vallès Occidental (69,8%), Bartzelonakoa (72,0%), Tarragonakoa (73,7%), Garraf (74,0%) eta Vallès Oriental (74,7%). Hala ere, azpimarratzekoa da Baix Llobregatek eta Vallès Occidentalek mintzamenean izan duen hobekuntza 1991 eta 1996 bitartean (9,8 eta 8,8 puntu hurrenez hurren)

Katalanez irakurtzen dakien populazioa

1996ko hizkuntza erroldaren datuek adierazten dutenez Kataluniako populazioaren % 72,4ak badaki katalanez irakurtzen. Berrogei eskualdeetatik hogeita batetan populazioaren % 80 baino gehiago da katalanez irakurtzeko gai. Maila gorenekoak Garrigues (90,3%), Conca de Barberà (89,1%), Priorat (89,0%) eta Urgell (88,8%) dira. Aldiz, bada hogei eskualde kataluniako bataz bestekoaren atzetik. Maila baxuenekoak Baix Llobregat (62,4%), Vallès Occidental (67,7%), Val d'Aran (70,2%), eta Bartzelonakoa (70,4%) dira. 1991 eta 1996 bitarteko igoerarik nabarmenenak Baix Llobregat (6,3 punts), Val d’Aran (6,3) eta Vallès Occidental eskualdeetan (5,9) izan dira.

Katalanez irakurtzen dakien populazioa

1996an Kataluniako biztanleen ia erdiak bazekien katalanez idazten. Hogeita hiru eskualdeetan erdia baino gehiago ziren idazteko gai. Mailarik altuena Urgell (64,8%), Conca de Barberà (63,3%), Osona (62,4%), Pla de l’Estany (62,0%) eta Berguedà k (60,2%) zuten. Aldiz, proportziorik baxuenak Val d'Aran (35,0%), Terra Alta (37,3%) eta Baix Llobregaten (38,6%) zeuden.

Ulermenaren bilakaera 1981-1996

Ama eta seme-alaben katalanaren ezagutza. Katalunia 1991-1996

(1998ko urria)

  1996 1991
Katalana ulertzen ez duten amen seme-alabak % 6,7 8,5
Katalana ulertzen duten amen seme-alabak % 93,3 91,5
Katalanez irakurtzen dakiten amen seme-alabak % 61,7 56,7
Katalanez hitz egiten dakiten amen seme-alabak % 61,9 54,7
Katalanez idazten dakiten amen seme-alabak % 26,3 22,5
Orotara 10 urtetik gorako seme-alabak dituzten amak 1.190.000 1.181.000
Orotara 10 urte edo gehiago dituzten seme-alabak 1.544.000 1.585.000

Katalana ulertzen ez duten amak. Seme-alaben katalanaren ezagutza Katalunian

  1996 1991
Ulertzen ez duten seme-alabak % 11,7 14,0
Ulertzen duten seme-alabak 88,3 86,0
Irakurtzen dakiten seme-alabak % 62,8 56,7
Mintzatzen dakiten seme-alabak % 61,7 48,2
Idazten dakiten seme-alabak 45,6 35,6
Orotara ulertzen ez duten amak 70.000 88.000
Orotara ulertzen ez duten amen seme-alabak 104.000 134.000

Katalana ulertu bakarrik egiten duten amak.(Ez dira gai hitz egiteko, ez idazteko, ez irakurtzeko) Seme-alaben katalanaren ezagutza Katalunian

  1996 1991
Ulertzen e zduten seme-alabak % 0,9 1,2
Ulertzen duten seme-alabak % 99,1 98,8
Irakurtzen dakiten seme-alabak % 85,6 75,3
Mintzatzen dakiten seme-alabak % 86,5 71,7
Idazten dakiten seme-alabak % 70,1 55,1
Orotara ulertu besterik egiten ez duten amak 268.000 304.000
Ulertzea besterik egiten ez duten amen seme-alabak orotara 403.000 457.000

Amaren eta seme-alaben ezagutza mailaren arteko erlazioa Katalunian

  1996 1991
Amak nahiz seme-alabek katalanaren ezagutza maila gorena dute. %(Mintzatu, irakurri eta idazteko gai dira) 25,4 21,7
Semen-alabek amak baino maila hobea dute. % 64,8 63,3
Seme-alabek amak duen maila bera izan arren oraindik hobetu dezakete % 7,6 12,5
Seme-alabek amak duen maila baino baxuagoa izan arren oraindik hobetu dezakete % 2,2 2,5
Orotara hamar urtetik gorako seme-alabak dituzten amak 1.190.000 1.181.000
Hamar urte edo gehiago dituzten seme-alabak 1.544.000 1.585.000

Orohar, katalana ulertzen ez duen ama izanda katalana ulertzen ez duten-seme alaben multzoa txikitu egin da. Are gehiago, ama hauen seme-alaben artean % 28,1 hazi da irakutzen dakitenen kopurua, % 28,0 mintzatzen dakitenena eta % 9,7 irakurtzeko gai direnena.

Katalana ulertu besterik egiten ez duten amen seme-alaben artean irakurtzen dakitenen kopurua % 27,2 hazi da, mintzatzen dakitenena, berriz, % 20,6 eta irakurtzen dakitenena % 13,7.

Gurasoekin edo amarekin bizi diren lau seme-alabetatik batek (% 25,4 1996an) katalanaren ezagutza maila gorena du, amak bezalaxe. Alegia, bi belaunaldiok mintzatu, irakurri eta idazteko gai dira. Azken bost urteotan multzo hau % 17 hazi da. Honezaz gain, gurasoek baino maila hobea duten seme-alabak ia-ia hirutik bi dira (% 64,8a 1996an). Multzo honetan 1991 eta 1996a bitartean % 2,4ko hazkundea izan da. Aldiz, aurreko taldeen pisu erlatiboa handitu denez, txikitu egin da (% 39,2) amaren maila bera duen seme-alaben kopurua. Ohar gaitezen multzo honek etorkizunean hobetu egin dezakeela duen ezagutza maila.

Oharra: 1996ko erroldaren gaineko datuok oinarrizkoak dira. Datozen hilabeteetan era zehatzagoan ezagutzeko aukera izango dugu aldizkari honetan bertan. Dena den, interesgarri iritzi diogu lehen aurrerapen hau eskaintzeari. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Kataluniako Estatistika Institutuari eta berezik Teresa Junquerasi emandako laguntzarengatik.

 

BAT aldizkaria: 
30. 1999ko ekaina. Suomieraren normalkuntzaz
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Institut d´Estadística Catalana
Urtea: 
1999