Eskoziako gaelera

Hizkuntzaren goren aldia - Hizkuntza jaso, gizartearen gorako mailak ere beraien hartuta, gae- lerak 15. mendera arte iraun zuen sendo eta indartsu Eskozian, urrezko garaia 10. mendetik 13. bitartean ezagutu zuelarik.

1872. urtean akabatzeko kolpea etorri zitzaion gaelerari. Urte horretan Bretainia Handi osoan zehar ingelera hizkuntza bakartzat eta bere ezaguera derrigorrezkotzat jotzen zuen hezkuntz legea onartu zen. Eskoletan, geroztik, ingelera ez zen beste hizkuntzarik ez zegoen.

Eskozian lehenengo gelatxoak larogeiko hamarkadan osatzen hasi zirenean guraso aitzindariek abentura nola suertatuko ote zen ez zekitela sartu zituzten seme-alabak gaelerazko bidean, gaelerazko ikasketen jarraipena, bereziki bigarren zikloari zegokiona, ezezagun huts baizik ez zutelarik.

Irakaskuntza-eremutik kanpo, komunikabide arloan egin du gaele- rak bide luzea denbora gutxitan. Une honetan, Eskoziako BBC-k eta Grampian Telebistak gaelerazko saio bat edo beste ia egunero pantailaratzen dute, eta irratian BBC-ko Radio nan Gaidheal-ek -Gaeldun Irratia- oso zerbitzu mesedegarriaz gaelerazko uhin basamortua egunez egun eta ordu askotxoz arintzen du.

Lehorreko Eskozian azken berrogeita hamar urteetan geratzen ziren gaeldunza-harrak desagertuz joan dira arinago edo astiroago, zein lurraldez ari garen arabera, eta lurraldeotan inoiz gaelerazko elkarrizketa kalean entzuteko parada badugu, berbetan dihardutenak ia kasuetatik ehuneko ehunean uhartetatiko etorkinak ditugula dema egin dezakegu.

Urteotan gaeleraren aldeko ekintzen pisu handiena daraman Comunn na Gàidhlig elkarteak gaelerako Segurtasun Estatusa delakoa lortzea ezinbestekotzat jotzen du. Gogoratu behar dugu gaelera legez babesten duen neurri edo politikarik ez dagoela, eta administrazioarengandik jasotzen duen dirulaguntza dohain modukoa, graziosoa dela

Beste hizkuntza zeltikoek ere ezagutzen duten ezaugarri honi biguntzea deitzen zaio, eta hainbat baldintza gramatikalen arabera hitz baten lehenengo soinua "bigunduz" aldatzean datza, aldaketa hatxe batez adierazita. Arin uler dezazuen

Oro har, gramatika ingelera, gaztelaniarena bezalakoa da, baita esaldiaren ordena ere, erraz gogoratzekoak diren bi berezitasun salbu

 

Latinarekiko harremanak - Hiztegiari dagokionez, latinetiko hizkuntza bat edo beste ezagutzen dugunoi ustekabe atsegina gordetzen digu gaelerak, espero litekeenbaino maizago latinarekiko harremanen lekukoak diren hitzak han-hemenka agertzen baitira

Eduki

ezarena bezain bitxia: Gaeleraz ez dago BAI esateko hitzik! Izan ere, gaeleraz berbetan dihardugunean, ez daukagu BAI edo EZ besterik gabe erantzuterik, EZ parekoa egon arren, beti aditzak lagunduta agertu behar baitu. Eta aditza da, hain zuzen, BAI edo EZ eskatzen duten galderei erantzuteko gaelera baliatzen denaz

1-HISTORIA APUR BAT

Hizkuntza zeltikoa - Gaelera indoeuropar hizkuntz multzoaren adar zeltikoan sartzen da. Adar honetan familia bi bereizten dira: Alde batetik talde gaelikoa, Irlanda, Eskozia eta berauen artean kokatzen den Man uharteko gaelerak hartzen dituena, eta beste aldetik korniko edo kornualleserak, galeserak eta bretoiak osatzen duten talde britoikoa, bien arteko ezberdintasunak baita bietako bakoitzari dagozkion hiru hizkuntzen arteko antzekotasunak ere nabarmenak izanik. Britoiak Bretainia Handiko zeltek jasotzen zuten izena dugu, Irlandan ezarrita zeudenei gaelak deitzen zitzaielarik.

Gaeleraren hastapena - Nahiz eta lehendabiziko tribu zeltak Bretainia Handira K.a. 700 urtean inguru heltzen ari ziren jada, gai hartu dugun hizkuntzaz hitz egiterakoan ez da inolaz ere hain urrutira joan behar, eskoziar gaeleraren historia aro honetako 5. Mendera iritsi arte ez baitzen hasiko. Aipatu mendean hizkuntza britoiko bat bide zuten piktoak Eskozian nagusi zirrela, gaeldun ziren gero eta kolono gehiago ezarriz joan ziren herri honetako mendebaldeko itsasertzeetan, auzoko irlatik ailegatuta. Pixkanaka-pixkanaka berauen hizkuntza hedatuz eta nagusituz joan zen eta Kenneth MacAlpin erregeak 843. urtean pikto eta Eskozian ezarritako gaelak batzea lortu zuenerako, erresumaren hizkuntza etorkinek ekarritakoa zen. Badago, haatik, prozesua azaltzen duen beste teoria bat. Zenbait adituren aburuz, bada, piktoen hizkuntza ere bazen gaeliko motakoa, eta horrexegatik suertatu zen hain erraz eta erabateko bi herrien eta euren mintzairen fusioa. Edozein modutan ere, Eskozian garatu zen gaelikoa Irlandan hitz egiten zenetik aldenduko zen mendeetan zehar eta, denboraren poderioz, jatorrizko enbor bakarra ondo bereizitako bi hizkuntza ezberdin nilakatuko zen. Jakin bedi idazki honetan gaelera hutsean, jatorria adierazi barik, esaten dudanetan, Eskoziakoaz ari naizela.

Hizkuntzaren goren aldia - Hizkuntza jaso, gizartearen gorako mailak ere beraien hartuta, gae- lerak 15. mendera arte iraun zuen sendo eta indartsu Eskozian, urrezko garaia 10. mendetik 13. bitartean ezagutu zuelarik. MacBeth ospetsuaren erregealdian, adibidez (1040-1055), gorteak, eliz eta legegizonek, ezkribek, historialari eta olerkariek erabili ohi zuten gaelera. Frantsesa edo ingelera erabiltzeko joera Ingalaterran hazitako Mlcolm bere ondorengoaren erregealdian hasi bazen ere, mendebaldeko lurraldeetan zabaltzen zen Uharteetako Jaurerri independienteak tinko gorde zuen gaeleraren goren erabilera. Honetaz gain, Eskoziako erregeen gorte eremuan berean gaelerarekiko begirunea oraindik luze mantenduko zen ingeleraren hedapena gora-behera. Gaeleraz zekien Eskoziako azken erregea Jaime IV.a izan zen (1488-1513).

Gainbehera - Beherako bidea ez zegoen urrun, ordea, ingeleraren ahizpa dugun eskoziera hiz- kuntza saxoia herriko hego eta ekialdeko eskualdeetatik kementsu hedateaz gain, botere handiko erresuma bihurtuz joana zen Ingalaterrak berak bere iparraldeko auzokoarengan eragin politiko eta kultural indartsua zeukan jada, eta hurrengo mendeetan, eragin hau gaelerarekiko hilgarri bihurtuko zen zeharo. Ahultze joera honetan garrantzizko suertatu zen oso 1603. urtean Eskozia eta In-galaterrako erresumak batzea, ulertzekoa denez, oreka gutxiko bikote honen partaide indartsuenaren zein interes politiko eta ekonomikoak zein kultura, ohiturak eta, nola ez, hizkuntza, nagusitu baitziren erraz. Edonola ere, botere egoitzetatik urrun geratzen ziren ipar-mendebaldeko lurraldeetan, 18. mendera arte tinko eutsi zitzaion mintzaira zaharrari.

Galtzeko bidean - Behin sendoa izan zen gaelera gugaino hil zorian egon den -ote dagoen?- hizkuntza ailegatzearen zergatia ulertuko bada, data bi kontutan eduki be-harko da bereziki: 1746 eta 1872. 1746. urtean Eskoziako Estuardo dinastiaren eskubideak aldarrikatzen zituen jakobinoek Culloden porrot suntsigarria pairatutakoan, Ingalaterrako erregearen aurka erregegai altxaturiko Karlos printzearen sostengua izan ziren ipar-mendebaldeko jaunen eta euren klan osoen kontrako zigor basatia hasi zen. Lurralde horietako onibar guztiak jaun Ingalaterrazaleen eskuetara pasatu ziren bertoko biztanlego xumea, gaelduna zena oro, erbeste mingarriaz inolako kupida barik zigortu zen bitartean. 19. mendean zehar, hainbat uzta eskasa eta industrializazioak urrutiko soroetan eragindako pobrezia, errepresalia politiko-kulturalari gehitu zitzaizkion Eskoziako iparmendebaldea jendez -eta jendearekin batera, noski, bere hizkuntzaz, gaeleraz, alegia- garbitzeko. Garbiketak, hain zuzen -clearances ingeleraz- deitzen zaie puntu handi bateraino behartua izan zen emigrazio-segida horri eta, hedaduraz, dagozkion urteei. Hebrida uharteak alde batera utzita, garai beltz hau pasatu zenerako, etengabeko erbestearen ondorioz gaeldun gehiago zegoen Kanadako Eskozia Berria oso izen esanguratsua hartu zuen lurraldean Eskozian berean baino.

Hil zorian - 1872. urtean akabatzeko kolpea etorri zitzaion gaelerari. Urte horretan Bretainia Handi osoan zehar ingelera hizkuntza bakartzat eta bere ezaguera derrigorrezkotzat jotzen zuen hezkuntz legea onartu zen. Eskoletan, geroztik, ingelera ez zen beste hizkuntzarik ez zegoen. Londresen Eskoziako Highlandsetako azken puntako eskolatxoan bezala. 1918an gaeleraren irakaskuntza hiztunak artean geratzen ziren barrutietan onartzen zuen hezkuntz lege berria iritsi zenerako, kaltea eginda zegoen. Ordurako, gainera, gaeleraren aurkako errepresio joera arras errotuta zegoen. Gaur egun ere ez dira gutxi txikitan eskolan gaeleraz mitzatzearren maisuak edo maistrak zigortuak izan zirela gogoratzen dutenak. Hebrida irletan salbu, 20. mendean oraino gaelerari eusten zioten belaunaldi zaha-rretako hiztunek "baliagarriago" edo "probetxu handiagokotzat" hartu ohi zen ingelera baino ez zieten pasatzen seme-alabei. Gaelera, zoritxarrez, beraiekin eramaten zuten hilerrira.

 

2-GAELERA GAUR EGUN

 

Baikortasuna nagusi - 230.000 gaeldun geratzen zen oraindik 1901. urtean Eskozian. Egun, bost milioi biztanle duen herri batean, 66.000 inguru besterik ez dago, hauetariko gehiengo zabala, gainera, herriaren kanpoaldean kokatzen diren Hebrida irlen esparruan bilduta, Eskoziako hiri eta populazio handiko eskualdeetatik aldenduta. Eta, hala ere, dudarik gabe hil zorian egon den hizkuntza hau gero eta aditu gehiagok salbatutzat jotzen du. Zertan datza baikortasun hau? Benetako kemenak baino gehiago, ilusio eta esperantza handiek ikutua orain dela ez hain luze eskoletan jaio den gaelerazko haur-hezkuntzan, batik bat; honekin batera, hainbat lekutan -Glasgow eta Edinburgon ere bai- helduentzako mota ugariko ikastaroak sortarazi dituen azken hamabost urteotan herri osoan zehar hedatuz joan den hizkuntza zaharraren aldeko giroan; azkenik, komunikabide eta hezkuntza-sare publikoan gaeleraren presentzia bermatzerakoan oro har agintariek azaltzen duten joera lagungarrian.

Berpiztearen eragileak - Dena den, telebistako saioak, helduentzako ikastaro trinkoak edota

eskoletako ikasgela gaeldunak ez dira aldeko giro huts batetik besterik gabe sortzen, administrazioaren dirulaguntza inolako presio barik isurtzen ez den bezala. Ez litzateke bidezkoa izango, beraz, fruituez hitz egitea euren ahaleginez eta urtez-urteko tinkotasunaz posible egin dituenak aipatu gabe. Meritu zerrenda osatuko balitz, Euskal Herrian orain dela hogeita hamar urte ger-tatu zen era berberean, goiko mailan euren ametsari eusteko beste indarra eduki zuten guraso urri bezain ausarti batzuk jarri beharko litzateke. Eskozian lehenengo gelatxoak larogeiko hamarkadan osatzen hasi zirenean guraso aitzindariek abentura nola suertatuko ote zen ez zekitela sartu zituzten seme-alabak gaelerazko bidean, gaelerazko ikasketen jarraipena, bereziki bigarren zikloari zegokiona, ezezagun huts baizik ez zutelarik.

Gaelerazko irakaskuntza - Estatistikek esanda, 1985. urtean 24 haur besterik ez zuten gaeleraz ikasten Eskozia osoan. Hamar urte geroago, kopurua 1.500 umetakoa zen. Gaelerazko gelaren bat duten ikastetxeek antzeko hazkundea erakusten dute: Bi baino ez zegoen 1985ean; 1995ean, berriz, 50 inguru. Joera sendo honi jarraituta, 1998-99 ikasturtean 2.200 baino gehiago ziren hezkuntza gaeleraz jasotzen ari ziren haurrak. Ezin da ukatu kopuruok maila apalekoak ditugunik oso, baina ez litzaiguke bidezkoa izango Eskozian, kasu gehienetan, inongo gaelerarik gabeko edota gaelera urri-urriko herri eta eskualdeetan lan egiten ari dela ahaztea. Eskaria gutxienena eta, batez ere, barreiatuta izanda, gelak moldatzeko baldintzak arras malguak dira. Horrela, bost umetako kopurua nahikotzat hartzen da talde bat antolatzeko, normalean maila ezberdinetako ikasleek gela bakar bat osatzen dutela. Gertutik ezagutzeko parada gertatu zitzaidan Fort William-go barrutiaren kasua ekaini nahi nuke aipatu hazkundearen adibide gisa. Kalean lantzean behin irletako etorkinen agurraren bat baino gaelera gehiagorik entzuten ez den 9.000 biztanledun inguru batean, 1993an ez zegoen inolako gaelerazko haur-hezkuntza; 1994an sei haurrek izotza apurtu zuten; 1997an, herria utzi nuenean, 21 zegoen jadanik, eta eskualdeko institutuan ikasgairen bat gaeleraz eskaintzeko aukera hausnartzen hasia zen. Gaelera bertoko biztanlegoarengan apur bat sendoago mantentzen den lurraldeetan, Skye uhartea kasu, eskoletan gaeleraz ikasten duten haurren proportzioa igotzen da nabarmenki, eta Portree-n dagoen barrutiko bigarren mailñako hezkuntzako ikastetxean hiru ikasgai eskaintzen dira gaeleraz, hots, Matematika, Geografia eta Historia.

Goi mailako irakaskuntzari dagokionez, nahiz eta gaeleraren egungo tamaina apalera moldaturik ailegatu, berriak ez dira bat ere txarrak eta baikortasuna unibertsitatera iritsita ere ez da moteltzen, Skye uhartean gaelerazko ikasketak prest dauzkan unibertsitate mailako ikastetxerik baitugu, Sabhal Mòr Ostaig alegia. Eskaintzak hizkuntzari loturiko hainbat ikasketaz gain, Highlandsetako historia eta kultura jorratzen dituzten eta telebista ikasketak hartzen ditu, guztiak gaelera hutsez.

Gaelera komunikabideetan - Irakaskuntza-eremutik kanpo, komunikabide arloan egin du gaele- rak bide luzea denbora gutxitan. Une honetan, Eskoziako BBC-k eta Grampian Telebistak gaelerazko saio bat edo beste ia egunero pantailaratzen dute, eta irratian BBC-ko Radio nan Gaidheal-ek -Gaeldun Irratia- oso zerbitzu mesedegarriaz gaelerazko uhin basamortua egunez egun eta ordu askotxoz arintzen du.

Hain ondo ez dagoen prentsa arloan, 1999an hasita dugu West Highland Free

Press egunkariak plazaratutako An Gaidheal Ùr -Gael Berria-, hamasei orri duen hileko gehigarri berezia. Honez gain, bere eguneroko alean ere kolaborazioren bat gaeleraz eskaintzen du. Maila askoz zikoitzagoan, Eskozia osotik banatzen den The Scotsman egunkariak asteroko orri bat gordetzen dio gaelerari.

Hainbat bultzatzaile - Aipatzekoak dira, merituen zerrenda osatzeari jarraituta, gaelerazaleen ahaleginak bultzatu eta bideratu egin dituzten elkarteak, hala nola An Comunn Gaidhealach, Comunn na Gàidhlig edo CLI -Comunn an Luchd-Ionnsachaidh-, Elkarte Gaelikoa, Gaeleraren Elkartea eta Ikasleen Elkartea hurrenez hurren. Lehenengoak olerki, musika eta abesbatzen jai eta lehiaketen bitartez hizkuntzaren hausberoa bizirik gorde izan du hogeigarren mende osoaren zehar; bigarrenari, berriz, gaeleraren egungo berpiztean protagonismo itzela dagokio, hizkuntza zaharrari gaurkotasuna itzuli nahi zioten zale askoren ahaleginak 1984an jaio zenetik eraginkor bihurtu dituelarik; CLI delakoak, plazaratzen duen Cothrom aldizkariaren bidez, gaeleraren munduan dabilenari buruzko argibide eta garaizko segimendua eskaintzen du.

3-GAELERA BIZIRIK NON

Irakaskuntzan, komunikabideetan aurki daitekeen gaeleraren berri eman dut ho-naino. Gaelera "erreala", ordea, non ote? Kaleko gaelera, gaeldunzaharrek erabilitako eguneroko hizkuntza, hizkuntza bizirik, ba al dago inon aurkitzerik?

Ez bada irletan, zail daukagu. Eta kontuz, "irletan" diodanean, Outer Hebridees, hau da, Kanpoko Hebridez ari naiz, ezen ez guztiez, Barra, Uist eta, bereziki, Lewis-en baizik ezin baitugu gaelera bizi-bizirik dagoen hizkuntza gisa entzuterik. Barruko Hebrida dugun Skye uhartean, adibidez, kostata entzungo dugu hizkuntza zeltikoa kalean ipar-iparraldean ez bada.

Lehorreko Eskozian azken berrogeita hamar urteetan geratzen ziren gaeldunza-harrak desagertuz joan dira arinago edo astiroago, zein lurraldez ari garen arabera, eta lurraldeotan inoiz gaelerazko elkarrizketa kalean entzuteko parada badugu, berbetan dihardutenak ia kasuetatik ehuneko ehunean uhartetatiko etorkinak ditugula dema egin dezakegu.

Honako datu hauek uharteen esparrutik kanpoko gaelera galduta zein puntutarai-no dagoen ulertzen lagunduko digute. 1981. urtean Highlandsetan geratzen ziren hiztunen ehunekoak hauexek ziren eskualdez eskualde:

Lochaber 15' 6 Badenoch-Strathspey 3' 3
Sutherland 11' 1 Nairn 1' 7
Ross-Cromarty 7' 3 Caithness 1' 3
Inverness 6' 6    

*ondoko orrian mapa bat eskaintzen da

Hartaz, Hebridetatik kanpo gaelera apur bat dastatu gura badugu, Lochaber es-kualdera abiatu beharko dugu, Bertan 60ko hamarkadara arte nahiko helezin mantendu zen Ardnamurchan penintsulan %61ek zekien gaelera 1961. urtean eta, errolden arabera, badirudi %20k badakiela oraino gaur egun. Izan ere, hau idazten duenak Fort William-dik Kilchoan-era daraman autobusean Kilchoan eta Arisaig-eko bi lagunen arteko gaelerazko solasaldi ederraz gozatzeko abagunea eduki zuen.

Highlandsetatik at egoera, ulertzekoa denez, are makalagoa da, batik bat eskoziera -Eskoziako ingeleraren ahizpa, gogora dezagun- ondo erroturik dagoen esparruetan, Aberdeendik Glasgowera, Dundee eta Edinburgotik pasata, baita, jakina, gaelerak inoiz heldu ez zuen herriko hegoekialdean ere.

4-BIHARKO GAELERA

Goruntzako bidean - Bai gauza bitxia Eskozian gertatzen ari dena. Gaeleraren eremu natura- lletan estatistikek hiztunen ohiko beherako joerari oraindik eusten dio-ten bitartean, Hebridetatik kanpo gero eta zenbaki pottoloagoak isladatu behar dituzte. Gakoa, asmatzekoa denez, irakaskuntzan datza. Gaelerazko gelak -dagoeneko eskola oso bat ere bai, Glasgow hirian ezarri berria- herriko txoko guztietatik loratuz doaz poliki-poliki, gaelerazko tradizio moteleko hainbat toki barne, Stirling kasu.

Hauxe, hain zuzen, hiztunen beherako kurba laster goruntzako bilakatuko den adituen iragarpen pozgarriaren zioa. Etorkizunaren bermea irakaskuntzak biltzen bide duenez, ondo ulertuko da arlo hau sendotzea gaelzaleen egungo helbururik garrantzitsuena izatea.

Segurtasun Estatusa -Urteotan gaeleraren aldeko ekintzen pisu handiena daraman Comunn na Gàidhlig elkarteak gaelerako Segurtasun Estatusa delakoa lortzea ezinbestekotzat jotzen du. Gogoratu behar dugu gaelera legez babesten duen neurri edo politikarik ez dagoela, eta administrazioarengandik jasotzen duen dirulaguntza dohain modukoa, graziosoa dela, telebistako gaelerazko saioak edota haur-hezkuntza sarea finantzatzen laguntzeko aurrekontu-sailak, gobernu ezberdinen borondate aldakorraren menpe daudelarik. Era berean, Eskozian ez dago gaeldunari gaelerazko zerbitzurik bermatzen dion inolako legezko xedapenik, administrazio bulegoetan ere ez, edozein izapide bai Edinburgon bai guztiz gaelduna den Lewis uhartean ingeleraz derrigorrez egin behar delarik.

Eskatzen den Segurtasun Estatusa onartzearen bitartez egoera hau konponduz, Comunn na Gàidhlig-ek irakaskuntzak sortzen dituen gaeldunberrien hizkuntza babesten duen gaelerazko ingurua eraikitzeko xedea lortu nahi du, bide batez, jakina, guztiz bidegabea den egungo egoera legala aldatzen duela. Hasiera batean, behinik behin Parlamentu berrirako hauteskundeak egin aurretik gaiari buruz alderdiei entzundako adierazpenen arabera, itxaropentsu egon beharko litzateke, kontserbadoreak izan ezik, beste alderdi guztiak Segurtasun Estatus mota bat edo bestera heltzeko neurriak onartzearekin bat zetozen eta. Denborak esango digu.

5-GAELERA BERA

Zer nolako hizkuntza dugu gaelera? Bota iezaiozue begiradatxo bat jarraian da-torkizuenari ea zer deritzozuen:

  • -A' bheil thu ag iarraidh a' Ghàidhlig ionnsachadh?
  • -Tha gu dearbh, tòisichidh mi a dh' aithghearr.
  • Tha mi air leabhar a cheanach fhathast agus
  • gheibh mi na teipichean a cheanglas ris
  • a-màireach... ach bu chòir dhomh cuideigin a
  • chuidicheas mi fhaifhinn airson an gnothach
  • a dhèanamh nas fhasa
  • -Gaelera ikasi nahi duzu?
  • -Noski baietz, laster hasiko naiz.
  • Liburu bat erosi dut jada eta
  • dagozkion zintak bihar eskuratu
  • ko ditut... baina laguntzen didan
  • nor edo nor aurkitu beharko
  • nuke kontua errazteko.

Zurekin bat nator: Baina zertan ibiliko ote den esaldiak franko luzatzen dituen hainbeste hatxe -38 guztira!- toki guztietatik barreiatuta?

Biguntzea delako fenomenoa - Galdera ona, alde batetik hatxeak zeregin berezirik badu eta; beste aldetik, gaeleraren ezaugarririk bitxienetakoan begiak jarri duzula adierazten duelako. Beste hizkuntza zeltikoek ere ezagutzen duten ezaugarri honi biguntzea deitzen zaio, eta hainbat baldintza gramatikalen arabera hitz baten lehenengo soinua "bigunduz" aldatzean datza, aldaketa hatxe batez adierazita. Arin uler dezazuen:

Cù  zakur da, baina CHù bihurtzen da /xu:/ ahozkera dagokiola hitz jakin batzuk, hala nola bi , nire, zure... bere aurrean jartzen baditugu:

an Cù seo - zakur hau, BAINA dà CHù - bi zakur

b >mo CHù - nire zakur

Ahozkera aldaratzen duten inguru gramatikalak ez dira gutxi, horregatik ahozko hizkuntza entzutean ikasleak esna-esna ibili behar du "mozorrotutako" hitzen beste gisa -jatorrizkoa, esan dezagun- ezagutzeko. Kontutan behar da B,C,D,F,G,M,P,S eta T-k guzti guztiek dagokien beste ahozkera bat daukatela, baita kasu batzuetan soinu-aldaketa hain erabatekoa da, ezen hitza desitxuratuta samar agertzen baitzaigula ere:

S > h bihurtzen da: ona /' sona/  zoriontsu da, baina

glè SHona oso zoriontsua, /gle: ' hona/ ahozkatuta.
F desagertzen da: Fuar /' fuar/ hotz dugu, baina
ro FHuar hotzegia, /ro 'uar/ ahozkatzen dela.

Hatxearen beste zeregin batzuk - Hatxeak, gainera, letra egokirik ez duten soinuak adierazten laguntzen du -frantsesez edo gaztelaniaz ch-ren kasuan bezalaxe- eta, hori gutxi izango balitz, idazketan mantentzen diren baina hizketan dagoeneko ahozkatzen ez diren kontsonanteak erakuste zereginean ere badago hatxeren bat beti nahasita:

GàiDHlig (gaelera) idazten da /' ga:lik/ esaten dena. Aztarna etimologiko baino  

ez dugun DH horrek "gaeliko" baino lehenago "gadeliko" egon zela diosku. Era berean,

Di-DòMHnaich (igandea) hitzaren bigarren zatia /' do:nix/ ahozkatzen da. Idazten den MH horrek hitza antzinako "dia dominicum" batetik datorrela erakusten du.

Arintzea eta bustidura - Gàidhlig hitzera itzuli eta /' ga:lik/ dagokion ahozkera berriz ere azter- tzen badugu, beste gogoeta hau burura etor lekiguke: ondo, dh idazte- aren zergatia zertan datzan badakigu orain, baina ba al dago ahozkatzen ez den i hori idazteko ziorik? Badago, eta euskaraz i letrak ere ezagutzen duen zeregin bati lotuta. Zer adieraz- ten du, bada, euskaraz, n baten aurrean jartzen dugun ahozkatzen ez den i horrek honako kasu bezalakoetan? : laino, gainean, bainu

 Berdin-berdin gertatzen da gaeleraz, baina askoz maizago eta kontsonante gehiago eraginda. Gàidhlig hitza aztertzeari jarraituz, azpimarratu i hori agertuko ez balitz, l katalan moduan ahozkatuko litzateke, belar, alegia; i bat jarrita, ordea, l geure moduan, hau da, "arinduta", ahozkatzen da.

Aipatu kontsonanteez gain, arintzeak R eta bustidurak C,D,G,S eta T kontsonanteen ahozkeran badute eraginik. Arintze edota bustidura ohartarazteko funtzioa i bokalak ezezik, e-ak ere hartzen du. Honexengatik hain zuzen aurkitzen dugu i edo e batek osatzen duen hainbeste bokal-multzo gaelerazko edozein idazkitan, atal honen hasieran eskainita adibide.

Esaldiaren ordena - Arnasa har dezakegu orain, gaeleraren zailtasun eta oztopo nagusienak iku- sita daukagun idazkerak biltzen baititu. Oro har, gramatika ingelera, gaztelaniarena bezalakoa da, baita esaldiaren ordena ere, erraz gogoratzekoak diren bi berezitasun salbu:

1- Gaeleraz esaldiaren lehenengo hitza aditzak izan behar du derrigor, dagokionsubjektua jarraian datorkiola. Beraz:
Dh' ith mi an t-aran a bha air a' bhòrd.
1 2 3 4 5 6 7 8 9
I ate the bread that was on the table
2 1 3 4 5 6 7 8 9
Yo comí el pan que estaba en la mesa

2- Kasu batzuetan, infinitibo eta gerundioaren objektua beren aurrean jarri behar da:

'S fheàrr leam Bascais ionnsachadh

1 2 3

  I' d rather learn Basque

1 3 2

Prefiero  aprender  vascuence

Kasuak - Alemanierak bezala, hitza itxuraldatzen duten kasuak gaelerak ere badauzka,

am balach - a' bhalaich mutila - mutilaren

 a' mhadainn - na maidne goiza - goizaren

 baina, jarraitzen zaizkien arauak direla eta, erraz ikasten dira.

Latinarekiko harremanak - Hiztegiari dagokionez, latinetiko hizkuntza bat edo beste ezagutzen dugunoi ustekabe atsegina gordetzen digu gaelerak, espero litekeenbaino maizago latinarekiko harremanen lekukoak diren hitzak han-hemenka agertzen baitira, zenbakien izenekin hasita:

1- aon 2- dhà 3- trì 4- ceithir 5- còig
6- sia 7- seachd 8- ochd 9- naoi 10- deich

Honako abere hauek dagozkien beren gaztelaniazko kideekin parekatzeko nor za-ra?

coineanach toro
coileach caballo
tarbh gallo
capall conejo

Astearen zein egunez ari gara Diluain, Dimairt diogunean? Beste hitz batzuk:

leabhar, leugh, sgrìobh - libro, leer, escribir
mil, càise, fion - miel, queso, vino
corp, ìne, cac - cuerpo, uña, caca
rìgh, maighstir, caraid - rey, maestro, amigo (querido)
tìr, muir, caladh - tierra, mar, puerto (cala)
sguab, muillean, eaglais - escoba, molino, iglesia

 Bitxikerien atala - Amaitzeko, lagunartean komentatzeko berezitasun interesgarri batzuk:

* Gaeleraz ez dago eduki aditzari egoki dakiokeen pareko aditzik. Sinesgaitz ematen badu ere, posesioa adierazteko aditzik ez dago bederen hizkuntza batez, hauxe gaelera izanik. Gaeleraz seme bat daukat esan beharrean, seme bat nire alboan dago itzul daitekeen esaldi mota bat erabiltzen dute:

tha mac agam tha falt dubh orm

dago seme nire alboan dago ile beltza nire gainean

* Eduki ezarena bezain bitxia: Gaeleraz ez dago BAI esateko hitzik! Izan ere, gaeleraz berbetan dihardugunean, ez daukagu BAI edo EZ besterik gabe erantzuterik, EZ parekoa egon arren, beti aditzak lagunduta agertu behar baitu. Eta aditza da, hain zuzen, BAI edo EZ eskatzen duten galderei erantzuteko gaelera baliatzen denaz:

-An dèan thu e? -Nì An tèid sibh? - Cha tèid
Egingo duzu? Egingo Joango zarete? - ez joango
 
* Ingelerazko clan, whisky eta slogan gaelerazko hitzak dira jatorriz:
CLAN - clann gaeleraz. Testuinguruaren arabera, seme-alabak edo umeak
esan nahi du.
WHISKY - "üxke" edo ahozkatzen den eta ura esan nahi duen uisge hitzetik dator. Gaeleraz whisky adierazteko uisge beatha ( aqua vitae ) esa-ten da.
SLOGAN - sluagh-ghairm gaelerazko hitzetik dator, esanahia herri-deia du- gularik.

* Mac ospetsu hori semea dugu, jakina denez, eta MacnaMara, nahiz eta gure artean maiz erdi-txantxetan erabiltzen den, oso esanahi ederra duen abizen bat da, Itsasoaren semea, hain zuzen.

* Eskoziako mapan erruz agertzen diren ben, glen eta loch gaelerazko mendi, ibar eta laku edo itsasadar dira hurrenez hurren, nahiz eta lehenengo bien gaelerazko idazkera zuzena beinn eta gleann izan.

*Azkenik, gaeleraz hitz batean BOKAL-KONTSONANTE(ak)-BOKAL aurkitzen badugu, ia salbuespenik gabe bokalak a-o-u multzokoak ala e-i izango dira, bi multzo inoiz nahasi gabe. Berrikus ditzagun atal honen erabili ditudan hitz batzuk:

Gàidhlig a' mhadainn coineanach Bascais ceithir

uisge maidne muillean maighstir eaglais

Bestelakorik gertatzen bada, Diluain, Dimairt, Didòmhnaich kasu, bi hitz ezberdi- nen elkarte baten aurrean gaudela aurkituko dugu: Di-Dòmhnaich = Jaun-eguna.

Zergatia? Hurrengorako utziko dugu, sekretuak politak dira eta.

BAT aldizkaria: 
34. 2000ko maiatza. UEMA 1991-2000
Kokapen geografikoa: 
Europa
Egilea(k): 
Federico Jiménez
Urtea: 
2000