Zenbakia

Hizkuntza eskubideak eta lege eremua

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA

Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)


Hizkuntza eta lurraldea

Erramun Baxok
Hau da, hain zuzen, J.A. LAPONCE quebectarrak idatzi zuen liburuaren izenburua (Langue et territoire, Québec 1984). Ez da nire xedea liburu ezagun horren laburpena egitea, baina idea nagusi batzuk hartuko ditut euskararen egoera aztertzeko. Problematika Hizkuntz legeak aztertzen direlarik, bi printzipio erabiltzen dira jurilinguistikan eta ondorioz hizkuntz antolaketan: lurraldetasunaren printzipioa eta nortasunarena. Lurraldea oinarri duen legeak hizkuntzaren eskubideak zaintzen ditu. Besteak, aldiz, hiztunen eskubideak ditu helburutzat. Hizkuntzaren eta lurraldearen lotura esplika daiteke bai politika mailan, bai soziolonguistikaren bidez. Frantziako iraultzaz geroztik nazioaren kontzeptuak juntatzen ditu herria, lurraldea eta hizkuntza bakarra, lehenago erregearen pertsona sakratuak erresumaren batasuna finkatzen zuen bezala. J.A. LAPONCE hizkuntzalariak beste esplikazio bat ematen digu: "Hizkuntzek eremu mugatu batean dagoen hiztunen kontzentrazioari esker diraute, erlijioak eta etniak ez bezala. Egunero badut auzoekin hitzegiteko, elkar ulertzeko beharra, aldiz, ez dut heiekin beti "erlijiotzerik", ez eta "etniatzerik" ere". (Langue et droit 1989).


Katalanera Kataluniako ‘berezko hizkuntza’ izatearena zertan den

Antoni Mirambell i Abancó
SARRERA Katalunian hizkuntzaren erabilpenaren arau multzoan, hizkuntza Zuzenbidea osatzen duen araudia interpretatu eta aplikatzen zalantza gehien sortu duen disposizioetako bat katalanera Kataluniako “berezko hizkuntza�» edo “lengua propiatzat�» jotzen duena da. Urtarrilaren 7ko 1998/1 Legea oinarri hartuta (Hizkuntza Politikari buruzkoa) berezko hizkuntzaren printzipioaren taxukera indartu egin dela ikusten da. Eta ondorioz, baita araudi mailako bere ondorioetan ere. “Berezko hizkuntzari�» buruzko azterketa hau, ikuspegi juridikotik, hiru eremu desberdinetan egituraturik dator2:


Euskararen normalizaziorako legea Nafarroan

Oinarriak
OINARRIZKO PRINTZIPIOAK OINARRIAK. ITURRIAK Bartzelonako deklarazioa (1996.eko ekainaren 6an) Llei de Normalització lingüística a Catalunya (1983.eko apirilaren 18an) Euskal Autonomi Elkarteko legea (1982.eko azaroaren 24an) Vascuenceren legea (1986.eko abenduaren 15ean) PRINTZIPIO OROKORRAK l.- Euskara hizkuntza ofiziala da Nafarroako lurralde osoan. 2.- Hizkuntza eskubide zuzenen definizioa ezin da gelditu status politiko edo administratibo baten menpe edo kodifikazio gradua edo hiztun kopurua bezalako irizpideen menpe. Hizkuntza guztiek eskubide berdinak dituzte eta ez da bereizketarik egin behar. Nafarroa lurralde elebiduna da eta ondorioz, bertako hizkuntza ofizialak erabiltzen dituzten herritarrek eskubide berdinak dituzte.


Andres Urrutiarekin elkarrizketan

Imanol Esnaola
Euskaltzaindiak 1999ko irailaren 25ean Aramaion Jagon sailaren jardunaldiak egin zituen. Jardunaldi hauetan euskararen sustapena eta euskal hiztunon hizkuntza eskubideak izan ziren mintzagai. Juan San Martin, Erramun Baxok, Andres Iñigo eta Andres Urrutia bera izan ziren hizkuntza eskubideen gaiaren jorraketan. Biziki interesgarriak dira bertan azaldutakoak eta irakurleak zuzen zuzenean ezagutu nahi izanez gero jo beza irakurleak Euskera aldizkariaren 1999ko 2. zenbakiaren separatara. Hitzaldi guztien artean, ordea, Jagon sailak bere baitan Sustapen Batzordea sortzeko hartutako erabakia izan zen guretzat azpimarragarriena. Proposamenaren egilea Andres Urrutia euskaltzaina izan zen eta beregana jo dugu proposamenaren nondik norako nagusiak ezagutzeko.


Donostiako bilakaera demolinguistikoa datozen 2000-2021 urteotan

Xabier Isasi Balanzategi
Ez da bat ere erraza gertakari sozialei buruzko pronostikorik egitea. Biztanleriaren bilakaera demografikoan egin ohi dira baina beti izaten da errore maila bat edo beste. Demolinguistikan, berriz, ez da ohikoa proiekziorik egitea. Aurki hogei urte beteko dira (2001) Donostian eta Autonomi Erkidegoan euskaldunen aurreneko zentsua egin zela, harez geroztik bost urtean behin udal erroldaren bitartez zenbatu izan dira euskaldunak. Bestetik, Euskal Kulturaren Batzarreak –EKB zenak–, 1989. urtetik aurrera, lau urtean behin, neurtu izan du euskararen kaleko erabilera. Bildutako datuen boladak edo segidak azterturik izandako joerak antzeman ditzakegu eta gerora begira funtzio bat proposatu. Beharbada ausartegia da funtzio matematiko sinple baten bitartez –hazkuntza geometrikoa–, geroari buruzko pronostikoak egitea. Gizartea, onerako eta txarrerako, matematikak aurresan daitekeena baino aldakorragoa baita.


BEGIRA: Euskararen bilakaeran prospekzioak egiteko tresna

SEI elkartea
Zenbat euskaldun izango da zure herrian hogei urte barru? Eta zenbatean mintzatuko da euskaraz? Zenbat denbora beharko da zure herria euskalduntzeko?... Hori ezagutzea lehen mailako garrantzia duen informazioa da euskalgintzan diharduen ororentzat. Zuen esku jartzen dugu tresna honek prospekzioak egiten lagunduko dizue. Zuen herriaren berreuskalduntze erritmoaren etorkizuna aurrez ikusi ahal izango duzue, eta horren laguntzaz errazagoa izango zaizue plangintzak egitea. Zer den Tresna hau Excel 97 programa informatikoan eratutako kalkulu liburua da. Bertan eskatutako informazioa sartu eta automatikoki zuk hautatutako denbora epeetan euskararen ezagutzak eta erabilerak izango duten bilakaera kalkulatzen du. Bilakaera hori zenbaki bidez nahiz grafikoki adierazten du.


Mayiren ispilua: emakumeak eta komunikazioa

Miren Billelabeitia
Komunikazioa hain da ekintza arrunta eta usu egindakoa ezen guztiok jakindakotzat ematen dogula baitirudi. Baina horrek ez du esan nahi gizatalde osoak geure bizitzan zehar erakutsitako jarrera hau lan konplexu baten ondorio ez denik, eta bat nator Sebastia Serrano hizkuntzalariarekin izadiak eboluzio bidean zehar egin duen inbertsiorik handiena komunikazioan izan dela baieztatzeaz, bizitzaren jarraipenaren giltza izaki bizidun biren arteko loturan baitatza. Bizitzaren iraupenak loturarekin, komunikazioarekin zerikusia du. Gizakion artean komunikaziorako trebetasunak hobetzeko gai gara eta horretan saiatzen gara.


Katalanezko soziolinguistika Alcoi-n

Xabier Erize
Conflicte lingüístic i ideologia [=Hizkuntz gatazka eta ideologia] izenburupean, Alcoi-ko IX. Soziolinguistika jardunaldiak egin ziren 2000ko maiatzaren 19 eta 20an, bertako udalaren hizkuntz normalizaziorako kabineteak antolatuta. 150 bat lagunek parte hartu zuten jardunaldietan, gehienak Valentziatik [País Valencià] eta Kataluniatik etorriak. Tradizio handia dute jardunaldiek eta, katalanezko soziolinguistikan ezezik, euskal soziolinguisten artean ere oso ezagunak dira. Oro har, herri horietako soziolinguistikaren beste aurpegi bat ezagutzeko parada ezinhobea eskaini dute. Aurtengo hizlariek honako gai hauek garatu zituzten:


Euskara Oarsoaldeko Merkataritzara: Bost urteko garapena, bilakaera eta gogoeta

Joxe Luis Agirretxe
Merkataritza alorra egungo gizartearen motore garratzitsuenetako bat dela errealitate ukaezina da. Motore zentzu askotan da gainera, ekonomia ikuspegitik ez ezik, gizarte-harremanen ikuspegitik ere bai, galde bestela denda ttikien itxieraren ondorioz kale giroa arras moteldua duten herriei. Gizartean halako pisua duen alor batean euskarak lekua izatea behar-beharrezkoa da normalizatuko bada behintzat. Beraz, sektorean euskara normalizatzeak kaleko hizkuntza harremanetan, paisaian eta abarretan du eragin zuzena. Kontu hauek guziak aztertuta, orain bost urte ekin zitzaion Oarsoaldea eskualdean (Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria) Euskara Merkataritzara egitasmoari. Txosten honen bidez eskualde honetan lan-ardatz hau jorratzen hasi ginenetik gaur arteko esperientzia eta egitasmoak berak izan duen bilakaera azaldu nahi dizkizuet. Ez beraz analisi sakon eta datu zaparradarik espero, bere xumean esperientzia baten kontaketa baino ez baita.


Euskararen unibertsoa Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan 1999

Paula Kasares, Patri Arburua Etxeberria
SARRERA Nafarroako ipar mendebaldea euskalduna da. Euskarak historikoki jasandako galera prozesuak barrendik higatu badu ere, familiaren bidezko hizkuntzaren transmisio naturalak ez du belaunaldi etenik izan, eten orokorrik ez bederen. Eskualde horietan dago euskara bizien Nafarroan eta 1986az geroztik aitortu zitzaion ofizialtasunarekin batera eskoletan eta tokiko administrazioan sartu zen. Nafarroako iparmendebaldean ditugun eskualdeen artean (Leitzaldea, Larraun, Araitz, Sakana ...), Bidasoa ibaiak zeharkatzen dituen Baztan, Bortziriak eta Malerreka ditugu. Egun, hiru eskualdeok harreman estuak (kulturalak, administratiboak, ekonomikoak,...) dituzte elkarrekin eta osatzen duten eremuak batasun handia lortu du.


Unibertsitatean euskaldunon eskubideak 2. mailan daude

Alaitz Areitio
Euskal Herrian dauden unibertsitate publiko desberdinetan, euskara eta euskaldunon egoera ez da batere ona. Fakultatez fakultate oso egoera desberdinak diren arren, guztiz euskaldunduta dagoen karrera bakarra Ibaetako magisteritza da. Campus berberean, Zuzenbidea da egoera onenean dagoen karrera, irakasgai guztiak euskaraz ematen baitira nahiz eta materiale asko gazteleraz dagoen. Beraz, euskara hutsez ikastea ez da posible. Orokorrean, diagnosia egiten badugu argi ikusten da karrera batzuetan enborrezko guztiak euskaraz izan arren, hautazko ikasgaietan arazoak daudela. Batzuetan, hautazkoen erdia soilik ematen da euskaraz, beste batzuetan, ordea, egoera okerragoa da: pedagogia, gizarte hezkuntza, psikopedagogia eta informatikan adibidez, eskeintzen laurdena inguru bakarrik dago euskaraz. Enpresaritza, mekanika, historia eta ekonomia karreretan, esate baterako, hautazko guztiak gaztelera hutsez dira.


Iñaki Larrañagarekin elkarrizketa

Joxe Manuel Odriozola, Imanol Esnaola
IÑAKI LARRAÑAGA:«Orain Euskal Herri osoan euskaldun elebidunak %22,5a omen gara, eta orain dela hogei urte ere hala ginen. Non dago, beraz. euskaldungoaren gorakada?» Ezaguna du aldizkari honek Iñaki Larrañaga. Bera izan zen elkarrizketatu zuen lehen aditua eta geroztik, bere atzetik beste hemezortzi izan dira. Lehen elkarrizketa hartan euskararen uneko egoera, azken urteetako bilakaera eta etorkizunari buruzko galdera nagusiak erantzun behar izan zituen. Hamarkada osoa joan da eta hemen dugu berriro Iñaki Larrañaga. Soziolinguistika aplikatuaren Euskal Herriko aintzindari eta bilakaeraren lekuko historikoa izan dugu. Erretiroa dela medio, gaur egun SIADECOn zuen eginbehar profesionaletik urrundu bada ere, euskalgintzan bere ekarpenak bizirik dirau. Orain urte bete Zenbat Gara aldizkarian hautsak arrotu zituen artikulua idatzi zuen eta egun Txepetxekin batera Bizi+Hitza Fundazio Hololinguistikoaren erditze lanetan ari da. Soziolinguistika baino haratago, Munduko hizkuntzen arazoari irtenbide berriak aurkitu nahian.


Psicosociolinguistica (Mari Jose Azurmendi). Liburua

Imanol Esnaola