Kronika: Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Konkresua

Hiru dira korronte politiko nagusiak: bat, EEBB-etako 51. estatu gisa integratzearen aldekoa; bi, EEBB-etan estatus berezi batekin mantentzearen aldekoak; eta hiru, independentziaren (deskolonizazioaren) aldekoak. Hiru korronte horiek hizkuntz planteamentu desberdinak dituzte. Hots, ingeleraren elebakartasuna ezarri; elebitasun instituzional formala baina erabilera sozialeko hizkuntza gaztelera izan dadila defendatu; eta gazteleraren elebakartasuna,

Brussel eskualdea elebiduna bada ere, eta hizkuntza frantsesaren gorakada nabarmentzen ari den arren (Europar Batasuneko Administrazioko funtzionarien ugaltzea dela bide), Brussel-ko hizkuntz sistemak talde bien eskubideak bermatu nahi ditu banaketa sistema aplikatuz.

Finlandiatik KJELL HERBERTS-ek hizkuntz zuzenbidearen oinarrizko kategoriak aztertu zituen; bereziki, pertsonaltasun printzipioa eta lurraldetasunaren printzipioa. Finlandiako sistemak agertzen dituen berezitasunetan oinarrituz, hirugarren sistema baten ezaugarriak aipatu zituen: "eskubide kolektiboen" sistemarenak, hain zuzen ere. Sistema hori pertsonaltasun eta lurraldetasunezko sistemen artekoa da.

Euskal Herritik bost komunikazio aurkeztu ziren, bi administrazioari loturik (I. AGIRREAZKUENAGA eta I. URRUTIA), bi justizia administrazioari buruzkoak (I. URRUTIA eta X. IRIONDO), eta bat irakaskuntzari lotua (L. OHIARTZABAL). Esan behar da parte hartzaileek interes handiz jarraitu zituztela aportazio horiek.

2000.eko udan Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Akademiak (IALL-AIDL), bere VII. Kongresua burutu du. Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Akademia disziplinarteko erakundea da, 1984. urtean sortua, eta bertan integratzen dira hizkuntza eta zuzenbidea ardatz dituzten profesional eta ikerlariak. Hots, juristak, hizkuntzalariak eta soziolinguistak batez ere. Akademiak Montrealen (Quebec-en) du bere egoitza; eta bere jardute-eremu zientifikoa "hizkuntz zuzenbide konparatua"-rena da. Alegia, hiru dira ikerketa-esparru orokorrak: hizkuntzari buruzko zuzenbidea, zuzenbidearen hizkera, eta hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubide gisa aztertzea.

Hizkuntz zuzenbideari buruzko Nazioarteko Akademiak bi urtean behin (urte bikotietan) Nazioarteko Kongresua antolatzen du (Montreal, 1988; Hong Kong, 1990; Pretoria, 1992; Fribourge -Suiza-, 1994; Havana, 1996; Vaasa –Vasa-, 1998). 2000 urteari dagokiona San Juan de Puerto Rico-n egin da "Ateneo Puertorriqueño" erakundearekin batera antolatuz.

Kronika labur honetan Kongresuaz jardungo dut, azpimarratuz zein izan daitezkeen Kongresuko ekarpenik aipagarrienak Euskal Herriko kontextu txiki honi begira.

Aldez-aurreko ohar gisa, bi hitz parte hartzeaz. Esan beharrekoa da parte hartzea beste Kongresuetan baino parte hartze eskaxagoa izan zuela Puerto Rico-koak. Ikerlari oso interesgarriek parte hartu bazuten ere, egun puntakoak diren guztiak ez ziren bertaratu. Halere, izandakoak bikain aritu ziren. Kongresu honek beste herrialdeetako adituekin harreman formal zein informalak izan eta sendotzeko parada eskaini zigun.

Bestalde, bazen ordezkari berezirik ere, "only english" taldekoak kasu. Hizkuntza kolonialak (ingelera Puerto Rico-n, adibidez) izan ziren Kongresuaren leloa eta ardatzetariko bat. Talde horretako ordezkariak bertaratzeak Kongresuaren ardatza, eta leloaren egokitasuna sendotu besterik ez zuten egin. Ordezkari horien aportazioek bizitasuna eman zioten plenario eta debateei, hainbat hasarre eta liskar eragin zituztelarik (bereziki Estatu Batuetatik etorritako ordezkari hispanoen aldetik, eta baita puertorrikoarren aldetik ere). Harrigarria bada ere, "only english"ko ordezkari batek arbaso euskaldunak zituela azaldu zidan, Gernika aldekoak hain zuzen ere. Jatorria izan genuen, gu bion artean amankomuneko gauza bakarra.

Kongresuaren antolakuntzari dagokionez, goizero plenarioak izan ziren, eta ondoren, partehartzaileak sailetan banatu (Administrazioa, Irakaskuntza eta Justizia) eta ponentziak gela desberdinetan aurkeztu ziren. Kongresua San Juan-go Jesusen Bihotzaren Unibertsitatean egin zen. Unibertsitate benetan xarmangarria.

Mamiari dagokionez, has gaitezen Puertorrikoarren aportazioetatik. Puertorrikon dagoen hizkuntz gatazka, bere egoera politikoari erabat loturik dago. Hiru dira korronte politiko nagusiak: bat, EEBB-etako 51. estatu gisa integratzearen aldekoa; bi, EEBB-etan estatus berezi batekin mantentzearen aldekoak; eta hiru, independentziaren (deskolonizazioaren) aldekoak. Hiru korronte horiek hizkuntz planteamentu desberdinak dituzte. Hots, ingeleraren elebakartasuna ezarri; elebitasun instituzional formala baina erabilera sozialeko hizkuntza gaztelera izan dadila defendatu; eta gazteleraren elebakartasuna, hurrenez-hurren. Une honetan lehenbizikoa da korronte politiko garailea. J.J. ALVAREZ-ek agertu zuenez, Puerto Ricoko gizartea, gizarte elebakarra izanik, gaztelerari (herriaren hizkuntzari) lehentasunezko estatus juridikoa zor zaio. Bere ponentziak nazioarteko zuzenbideak bermatzen duen herrien autodeterminazio eskubideari irakurketa juridikoa eman, eta autodeterminazio eskubidearen edukin (edo eragin) linguistikoa zein den mahaigaineratu zuen. J. BERKAN-ek Puerto Rico-ko justizia administrazioko Korte Federalean ingeleraren erabilerak sortzen dituen arazoak deskribatu eta, aurrera begirako proposamenak egin zituen. E. MORALES COL-ek, aldiz, irlaren hezkuntza sisteman izandako hizkuntz politikak deskribatu ondoren (gazteleraren debekua eta errepresioa, e.a.), egun dauden planteamendu politikoek hezkuntza sisteman izan ditzaketen islak agertu zituen. Korronte integrazionistak Puerto Rico-n hizkuntz transformazioaren aldekoak badira ere, bere ustez irlako gizartearen berezko hizkuntzak hezkuntza sistemako oinarria behar luke izan, eta ingelera bigarren hizkuntza gisa hartu beharko litzateke.

Kanadar eta Quebec-tarrek, beti bezala, aportazio interesgarriak egin zituzten. Bereziki interesgarria iruditu zitzaidan ANDRÈ BRA=CBN-ren komunikazioa. Ottawa-ko unibertsitateko jurista frankofono honek Kanadako Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia aztertu eta sistematizatu zuen. Aztertutakoaren arabera, hizkuntz eskubideei buruzkoan, Auzitegiak bi motatako ildo interpretatzaile erabili ditu: bata liberala, eta bestea zurruna. Irakaslearen ustez, Auzitegiak hizkuntzaren arloa konpromezu politiko baten emaitzatzat hartu du, elementu politikoa bere ildo interpretatzailearen ardatza izan delarik. Azken aldiko epaiak aztertu ondoren, norabide aldaketa bat identifikatzen dela azaldu zuen. Bestalde GERARD FINN-ek, Administrazio Federalak Kanadako Probintzia bakoitzean bere zerbitzuak bi hizkuntzetan eskaintzeko asmatu duen sistema deskribatu zuen. Sistema federalak zenbait elementu hartu ditu ardatz modura, bereziki talde gutxituko "hizlarien kopurua" eta "zerbitzuaren garrantzia". Bi elementu horiek objektibatzeko klabe juridikoak aztertu zituen.

Belgiarrek ere gauza interesgarriak aipatu zituzten. Azpimarratu nahi nituzke Brussel Hiriburu Eskualdearen hizkuntz sistemari buruzko komunikazioak ANJA DETANT-ena batetik, eta RUDI JANSSENS-ena bestetik. Bi irakasle horiek aipatu zutenez Brussel eskualdea elebiduna bada ere, eta hizkuntza frantsesaren gorakada nabarmentzen ari den arren (Europar Batasuneko Administrazioko funtzionarien ugaltzea dela bide), Brussel-ko hizkuntz sistemak talde bien eskubideak bermatu nahi ditu banaketa sistema aplikatuz. Hots, elebitasun sistemaren bariante horrek hizkuntz banaketari bide ematen dionez, hizkuntz taldeen arteko egoerak ez dira desorekatzen. Nahiz eta soziologikoki bi hizkuntzetako hizlarien kopuruetan aldaketak gertatu, araubideak bi hizkuntz taldeen arteko oreka manten dadin baliogarria da.

ROLAND BRETON-ek eta YVO PEETERS-ek Estatu post-kolonialetako hizkuntz zuzenbidearen ikerketa konparatuak egin zituzten. Hizkuntza kolonialen eta nazio hizkuntzen arteko harremanak eta bakoitzari egokitutako funtzioak aztertu zituzten, bereziki komunikazio-hizkuntza, identifikazio-hizkuntza eta dominazio-hizkuntzaren rolak.

Estatu post-komunisten hizkuntz politikei buruzko analisia ere bikaina izan zen. INA DRUVIETE irakasle Latviarrak, analisi partikularretatik abiatu, eta ondorio orokor batzuetara eraman gintuen. Azaldutakoaren arabera, Estatu horietan nazio hizkuntzei buruzko estatus juridiko berriak eta egoera soziolinguistikoak ez datoz bat. Hori horrela, Estatu komunista ohietan, hizkuntza politika ezinbesteko tresna bihurtu da nazio hizkuntzen lehentasuna bermatzeko, eta baita beste hizkuntzetako hizlariei gutxienezko eskubideak bermatzeko ere. Hizkuntza planifikazioaren rol-az jabetzeko analisi-kontestu egokia da Estatu horiena. Latviako hizkuntz politikaren ezaugarriak J. VALDAMIS-ek jorratu zituen. J. UNTESU-k eta G. VRABIE-ek Rumaniako talde gutxituen hizkuntza eskubideez aritu ziren.

Finlandiatik KJELL HERBERTS-ek hizkuntz zuzenbidearen oinarrizko kategoriak aztertu zituen; bereziki, pertsonaltasun printzipioa eta lurraldetasunaren printzipioa. Finlandiako sistemak agertzen dituen berezitasunetan oinarrituz, hirugarren sistema baten ezaugarriak aipatu zituen: "eskubide kolektiboen" sistemarenak, hain zuzen ere. Sistema hori pertsonaltasun eta lurraldetasunezko sistemen artekoa da.

Batasun europarraren hizkuntz politikari buruzko aportazioek ere bere txokoa izan zuten. Azpimarragarrienak, ene ustez, HERBERT GASSNER epaile austriarrenak, Estatu egiturak hizkuntza gutxituen dominaziorako egitura bezala aztertuz. Eta bereziki ANDRÉ MOTEYNE-rena, Batasun europarreko lan hizkuntzekin gertatzen diren arazoak deskribatuz eta batasun europarraren eredu zentralizatutik eredu deszentralizatu batera pasatu behar dela proposatuz. Honen aburuz hizkuntz gutxituek toki propioa izan beharko lukete Europako Batasuneko barne egituretan (Suizako egitura-ereduaren antzera).

SARA VOLTERRA irakasle italiarrak zenbait herrialdetako Konstituzioak konparatu zituen, hizkuntzei eskainitako tratamentua ardatz hartuz. Kanadakoa batetik, eta Frantzia, Italia eta Espainiako Konstituzioak bestetik, izan ziren konparaketaren oinarriak. Azterketak berdintasun sustantziala eta berdintasun formalaren arteko desberdintasunak agertu zituen. Irakaslearen aburuz, Europako Konstituzioei irakurketa berria eman beharko zaie, hizkuntz eskubideak ez baitira soilik eskubide indibidualak. Bere ustez hizkuntz eskubideak Konstituzio europarrek aitortzen dituzten "eskubide sozialen" eremura ekarri behar dira, eta eskubide sozial gisa interpretatu beharko lirateke.

Interesgarria izan zen, bestalde, Hego Afrikako hizkuntz egoerari buruzko berri izatea (C. FRITZE eta H.L. ESTERHUIZER). Bake-prozesua eta Estatu egituraketa berriaren ondoren, nazio hizkuntzen rolak erabat aldatu dira (multiofizialtasun formala ezarria izan baita). Baina, halere, aurreko erregimen politikoan indarrean zeuden dominazio estruktura politikoek bide eman diote gaur egungo hizkuntz dominazioei. Hots, hiritarrei udal eta administrazio zerbitzuak jasotzeko eskubidea aitortu bazaie ere, oraindik ere hainbat arazo dira, izan ere, Administrazioarekin harremanak izaterakoan hizkuntza gaindiezineko muga izaten jarraitzen baitu hiritar askorentzat.

Estatu Batuetako hizkuntz egoerari dagokionez L. RIVERO-k eta A. GARCIA-k justizia administrazio amerikarrak hispanoen hizkuntza eskubideak ez dituela bermatzen azaldu zuten. Estatu Batuetako Estatu batzuetan (Georgian, kasu) hispano elebakarren kopurua nabarmen igotzen ari dela azaldu zuten, nahiz eta datu ofizialetan agerpenik izan ez. Hispano elebakarrek Justizia administrazioarekin harremanak izaterakoan hainbat arazo sortzen dira, justiziak ez baitu ezarri baliapide eraginkorrik epaitu beharrekoak justizia-hizkuntza uler dezaten. Bereziki, itzultzaile-interpretarien formakuntza juridiko eskaxa nabarmendu zuten, eta horrek prozesu egokia izateko eskubidea erabat urratzen duela adierazi zuten, zenbait epaiei erreferentzia eginez.

Euskal Herritik bost komunikazio aurkeztu ziren, bi administrazioari loturik (I. AGIRREAZKUENAGA eta I. URRUTIA), bi justizia administrazioari buruzkoak (I. URRUTIA eta X. IRIONDO), eta bat irakaskuntzari lotua (L. OHIARTZABAL). Esan behar da parte hartzaileek interes handiz jarraitu zituztela aportazio horiek.

Ikuspegi orokorrez Kongresuko aportaziorik nagusienak labur identifikatzerakoan, honakoak aipatuko nituzke: - Herriaren hizkuntza eta hizkuntzaren estatus juridikoaren arteko harremanak objektibatzeko oinarri juridikoak; - Herri hizkuntza eta autodeterminazio eskubidearen arteko harreman juridikoak; - Pertsonaltasun eta Lurraldetasun printzipioen artean legokeen "eskubide kolektiboen" sistemari buruzko aportazioak; - Hizkuntz taldeen sendoketa hizkuntz politikaren helburua bihurtzea; - Konstituzioek aitortzen dituzten hizkuntz eskubideak "eskubide sozial" gisa aztertzea; -Hizkuntz politika eta hizkuntz araubidearen arteko harremanak; - Europar batasuneko antolakuntza eredu desberdinek (zentralizatua edo deszentralizatua) proiekta dezaketen eraginak hizkuntza gutxituetan.

BAT aldizkaria: 
36. 2000ko iraila. Hizkuntza gutxitua, bizi iraupena eta...
Egilea(k): 
Iñigo Urrutia Libarona
Urtea: 
2000