Soziolinguistika aplikatua

1960-75:Euskara urbanizatzen hasi: ikastolak, gaueskolak, euskara batua, euskaldunberriak, galdutako lurraldeen “berkonkista»

Bikoizketa euskalgintzan: AEKorrika-HABE, komunikabideak, irakaskuntza, unibertsitatea…

EAE / Nafarroa / Iparraldea vs lurraldetasuna: zer ahal?, zer behar?

Euskarak ez dauka oraindik ahots bateraturik:

-Erantzun bateratuak emateko ezintasunak: nori zer esatea komeni uneoro?

-Gidaritza falta: lehentasunak markatzeko, sinergiak biltzeko,…

-Nork bere “enpresa-zerbitzua» aurrera ateratzen nahikoa lan: filiak eta fobiak.

Euskal Herriaren osotasuna aintzat hartuta, bilgune berriak: EIRE, SEI

Zenbait eskualdetan euskarak aurrera egin du nabarmen: UEMAk osatu behar dira ahalik eta tokirik gehientsuenetan. Egin eta eragin!

Herriko harremanak, norberaren gertuko harreman-sareak, horiek euskalduntzen joatea da gakoa:

Euskararekiko atxikimendua sakontzeko bideetan bada zer hobetu!

Familian, hezkuntza formal eta informalean, autoirudia lantzen...

Sinposiumak oso harrera ona izan du: ea aurrerantzean!

Era askotako lankidetzen bilgune izan behar du: unibertsitateak, erakundeen zerbitzuak.

Adituak elkarlanean euskalgintzaren mesedetan: interes kolektiboak ipar!

Arituen eta adituen arteko topagune: ikerketen aplikazioa.

 

1.-Sarrera

Zer ez dudan egingo:

  • Soziolinguistika aplikatuaren izenburupean sar daitezkeen zientzia-alor guztietan eginikoen bilduma osatzen saiatu.
  • Gizarte-eremuetan eragiteko egindako ahalegin guztien inbentarioa egin.
  • Antolatzaileen araberako sailkapena osotzen ahalegindu.

Zer egiten saiatuko naizen:

  • Atzera begiratuta garrantzitsuenak gogorarazi. Aurrera begira, dauzkagun ahuleziei eta indarguneei gainbegiratua egin.
  • Nire izenean bakarrik, nire ibilbidea lagun, eta euskalduna naizen aldetik: “onak» eta “txarrak» dinamikatik aldenduta.

2.-Atzera begira: 1975-2000

1975era bitarteko batzuk:

  • Gerra zibilaren aurrekoak: Ikastolak, Donostiako Kongresua (1936). Aitzol, Lizardi, Ibar, Sebero Altube,...
  • Gerra ostean: I. Mundu Biltzarra Parisen (1957), Euzko Gogoa,…
  • 1960-75:Euskara urbanizatzen hasi: ikastolak, gaueskolak, euskara batua, euskaldunberriak, galdutako lurraldeen “berkonkista» ,…
    • Siadeco / Euskaltzaindia / Jakin / Anaitasuna, Ez dok amairu!,...
    • Euskararen liburu zuria (1975)

1975-2000 bitarteko beste batzuk:

  • Hazkunde funtzionala: zer egin ahal den vs zer egin behar den:
    – Premia asko eta handiak, denak aldi berean: corpus eta status
  • Kongresuak, jardunaldiak, liburuak:
    • • 1977:
      – Hizkuntz borroka Euskal Herrian liburua.
    • • 1983:
      – Ikastaroa Bergarako UNEDen.
      – Euskara gizarte bizitzan jardunaldiak Tolosan.
    • • 1985:
      – “Hizkuntza minorizatuen soziologia» kongresua: Iruñean Sortua.
    • • 1987:
      – II. Euskal mundu biltzarra. Donostia.
      – Un futuro para nuestro pasado liburua.
    • • Beste batzuk:
      – Formazioa: UEU, Adorez eta Atseginez mintegia, EHU-UPV, herri elkarte eta komunikabideek, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, euskara-zerbitzuak…
      – Argitalpenak: BAT, Jazten, Eusko Jaurlaritzaren kultura saila, UEUren soziolinguistika saila, EHEren eztabaidarako materialak.
      – Alderdi ludikoa: Bai euskarari (1978 eta 1998), Ikastolen aldeko jaiak, bertsolaritza , Durangoko azoka, Pastoralak, Baztandarren biltzarra...
  • Euskaldunak sakabanatuta eta batu beharrean: • Erreforma politikoak banatu: herri erakundeak vs herri mugimendua.
    • – Bikoizketa euskalgintzan: AEKorrika-HABE, komunikabideak, irakaskuntza, unibertsitatea…
    • – EAE / Nafarroa / Iparraldea vs lurraldetasuna: zer ahal?, zer behar?
    • – Harremanak gaiztotzen: 1980-199?
      • » Ertzainak eta AEKko “itxialdiak» HABEren egoitzetan.
      • » Eusko Jaurlaritza eta EKB: Bateginik kanpaina (1985), kasu.
      • » Euskaldunon Egunkaria sortu aurretiko saltsamaltsa.
      • » Irakaskuntza: sare publikoa ala pribatua?
      • » EHUko euskaltzain errektorea eta ikasle euskaltzaleak.
    • – Harremanak “goxatzen» apurka-apurka: 199?-2000
      • » Herri elkarte eta komunikabideen eragina: Topagunea.
      • » Hitzarmen-aroa: kantitatea vs kalitatea.
      • » Euskararen Aholku Batzordea vs Euskararen Kontseilua: filiak eta fobiak.
      • » Euskalgintzaren eskaintza ugaritu: zer eskaini ahal ? zer behar sektore bakoitzak? Euskararen lehentasunak vs interes anitzak.

3.1.- Lurraldea: ahuleziak

Datu demolinguistikoak vs datuen interpretazio anitza.

  • l Non eta zertan egin dugu aurrera? Eta atzera?

Zatiketa administratiboaren eragina euskaldunongan.

  • l Euskararen herriaren kontzientzia indartu ala moteldu egin da?

Koiuntura politikoa vs euskararen beharretatik erantzuteko gaitasuna.

  • Erasoalditik erasoaldira espainolak: asentir vs consentir.
    • -Nazionalismo etnikoa vs abertzaletasun zibikoa espainolen diskurtsoan.
    • -Nazionalismo etnikoa vs abertzaletasun zibikoa euskal herritarren artean.
  • Euskarak ez dauka oraindik ahots bateraturik:
    • -Erantzun bateratuak emateko ezintasunak: nori zer esatea komeni uneoro?
    • -Gidaritza falta: lehentasunak markatzeko, sinergiak biltzeko,…
    • -Nork bere “enpresa-zerbitzua» aurrera ateratzen nahikoa lan: filiak eta fobiak.

Lurraldea: indarguneak

Historian zehar erdaldundutako zonetan irla euskaldunak sortu dira. Euskara batua, mugak muga, gero eta eredu sinesgarriagoa da.

Prozesuaren norabidea ebaluatzeko gero eta tresna gehiago:

  • Demolinguistikazko ikerketen maiztasuna eta doitasuna.
  • Tresna kuantitatiboak diagnosiak bideratu eta lehentasunak adosteko: Indexpla egokitua, “Neur kareletik…» hezkuntzan,...
  • Eredu teorikoen aplikazioak ugaritzen ari: psikologia soziala, diskurtso azterketa, soziolinguistika aplikatua,…

Euskal Herriaren osotasuna aintzat hartuta, bilgune berriak: EIRE, SEI

Zenbait eskualdetan euskarak aurrera egin du nabarmen: UEMAk osatu behar dira ahalik eta tokirik gehientsuenetan. Egin eta eragin!

Aukera politikoen gainetik, elkarren beharra izaten jarraitzen dugu.

3.2.- Hizkuntz komunitatea: ahuleziak

Tokian-tokian, irla solteak eratzen ari gara, baina artxipielagorik osatu ezin? Ahaleginen batuketak efektu biderkatzailerik ba ote?

  • Legeriak ezarritako mugak: atzeranzko asmoak, gainera, azken aldian.
  • Jendea / taldeak, hartzeko gertuago emateko baino: ohituren zama!

Hizkuntza normalizazioaren asmoak (administrazioko plangintzak, hitzarmenak…)behin-behineko euskara-maila egiaztatzera mugatu.

  • Sinesgarritasuna: derrigortasuna vs benetakotasuna egunerokotasunean.
  • Lan hizkuntza vs zerbitzu hizkuntza: ahal dutenetatik zenbat ari?

Euskararen biziberritzea bideratzeko hizkuntza normalizatzaile, teknikari, liberatu eta enpresa-zerbitzuen ugaritzea: pagotxa ote?

  • publikoak vs pribatuak: funtzionaritza vs zerbitzu-eskaintza vs laguntzak.
  • aukerak vs mehatxuak: ETT “jatorrak» osatu? Parakaidismoa?
  • Antso indartsua vs Antso jakintsua vs Sancho Panza: nor norekiko?

Hizkuntz komunitatea: indarguneak

Zabalkunde funtzional garrantzitsua: zer ahal da?, zer behar da?

  • Pertsona gaituak izatetik talde sozial gaituak izatera pasatu.
  • Ikuspegi funtzionalista eta gatazkan oinarritua osagarriak praktikan.
  • Erronkei erantzuteko azpiegitura osatzen ari da:
    • -autodidaktismoa vs ikasketa unibertsitarioak.
    • -amateurismoa vs profesionalizazioa: euskararen abentura!

Presaka egindakoak optimizatzeko sasoia datorkigu: corpus vs status.

  • Ezagutzaren eta erabileraren arteko desorekak orekatu.
    • -haur-gazteak euskaltzaletzeko, helduagoak gara eredu-emale!
    • -ahal + egin + eragin: norberaren baitatik kanporantz.

Herriko harremanak, norberaren gertuko harreman-sareak, horiek euskalduntzen joatea da gakoa:

  • Pertsonen eta nazio linguistikoaren arteko osagarritasuna herri-auzoko hartu-emanetan gauzatzen da: etnolinguistikazko bizitasuna, trinkotasuna,,,
  • Oinarriak jarriz gero (militantzia + dirua) proiektu biderkatzaileak osatu ahal!

3.3.- Hiztunak: ahuleziak

Bilakaera paradoxikoa: hiztun gehiago baina bizitasun motelagokoak?

  • Datuen bilakaera interpretatzeko zailtasunak.
    • - Zer ote elebidun hartzailea?
    • -Hezkuntzaren benetako eragina ikuskizun: zenbatek transmitituko du ikasi omen dutenetatik?
  • Kantitatean irabazi ahala kalitatean galduz gero, gureak egin du!
    • -Bizirauteko derrigorrez behar dugu berezko hiztun-multzo kunplitua.
    • -Eleaniztasun asimetrikoaren arriskua ere bizi-bizirik: euskararen erregistro dialektalak barne.
  • Hizkuntza erabileraren neurketek egia ote diote?
    • -Euskara, bizitzeko barik, “xede jakinetarako» hizkuntza moduan duen askotxo: euskara, lanerako eta kitto!
    • -Gazteek ere ondo ikasi dute “jakitea» aski dela.

Euskararekiko atxikimendua sakontzeko bideetan bada zer hobetu!

Familian, hezkuntza formal eta informalean, autoirudia lantzen...

Hiztunak: indarguneak

Euskalduntasunaren hautemate soziala itxuraldatu: “baserritar ezjakin» izatetik “kaletar eskolatua» izatera.

  • Euskararen historian, lehenengoz, euskaraz trebeagoak edozertarako!
  • Eskualde askotan, etorkinen seme-alabak jada bertakoenak bezain euskaldun.

Gabeziak gabezia, euskaldunen berezko hautematea ere hobetu egin da: kontzientzia linguistikoa indartu vs berezko erabilera moteldu.

  • Helduen artean berezko erabilerak eragiten du gehien: euskarazko ohiturak.
  • Gazteen artean berezko motibazioa bihurtzen da eragile adin batetik aurrera.

Pentsa dezagun kantitatetik kalitatea ere etorriko dela!

  • “Euskaldun izatea da -edo saiatzea behintzat- euskaldunari geratzen zaion gauza interesgarri bakarrenetarikoa».

4.- SEI dela eta

Euskal munduak behar duen integrazioaren eredu-emaile izan behar du:

  • Sinposiumak oso harrera ona izan du: ea aurrerantzean!
  • Era askotako lankidetzen bilgune izan behar du: unibertsitateak, erakundeen zerbitzuak.
  • Adituak elkarlanean euskalgintzaren mesedetan: interes kolektiboak ipar!
  • Arituen eta adituen arteko topagune: ikerketen aplikazioa.

Harrera ona izanagatik, SEI oso ahula da oraindik:

  • Badu urte hauetan BAT aldizkariak eginiko ibilbidea: aurrerantzean ere bai!
  • Hazi ahal izateko, baliabideak ziurtatzetik hasi: badagoenaz baliatu!
  • Parte hartzen dutenek erabakiko dute zer izango den SEI.
Euskara da
gure territorio libre bakarra
(Joseba Sarrionaindia)

Hala bazen ere lehen
areago da orain hemen:
euskararen iraupena
“zenbat»en eskuetan bainoago
“nolako» euskaldunengan dago.
(Joxean Artze)

Baina gu
nahastaile omen gara
zeren herriak ez baitu
hainbeste ixtimatzen euskara.
Baina, hala balitz ere,
gu, Herriaren alde;
zeren herri baikara gu ere.

Baina nik begiak saldu
behar izan nituen,
ezin bainintzen bizi bestela.
Eta nik begiak
ez nituela maite
ere,
zenbaitek esan zuen.
(Bitoriano Gandiaga)

Soziolinguistika aplikatua: Ariketa

 

Julen Arexolaleiba

“Soziolinguistika aplikatuaz» ari garenez, jar ditzagun praktikan gure abileziak. Saia gaitezen, bada, gure jakinduria aplikatzen honako ariketa honetan.

Zutabearen ezkerraldean, ikusi ahal duzunez, zenbait galdera eta baieztapen ageri dira. Guk geuk bizi ditugun edota behin baino gehiagotan entzun behar izaten ditugun aurreiritziak dira. Desanimatu egiten gaituzten aurreiritzi horiei buelta ematea da ariketa honen helburua. Honela, bada, eskuinaldeko zutabean saia zaitez zure iritzia modu laburrean adierazten. Helburua, jakina, halako aurreiritziak dituztenak oker ari direla konbentzitzeko argudio sinesgarriak ematen saiatzea da; eta ez, aitzitik, norbera gustura geratzeko irainak eta deskalifikazioak aurpegiratzea. Ikusten duzunez, bestalde, ezkerraldeko zutabean gehitu ahal dituzu bururatzen zaizkizun beste aurreiritzi batzuk.

Erantzunak bidaltzeko, urte amaiera baino lehen, honako helbideak dituzu:

HUHEZI (Julen Arexolaleiba). Dorleta auzoa z/g 20.540 Eskoriatza (Gipuzkoa)

e-posta: julen_arexolaleiba@huhezi.edu

NOZEBOA PLAZEBOA
1.-Globalizazioaren eragina gero eta handiagoa izango denez, alferrik gabiltza etorkizunik ez duen hizkuntza gutxitu honi aurrerabidea zabaldu guran.  
2.-Euskarak euskaldun elebakarrak behar ditu nahitaez. Komeni da, beraz, erdararik ez dakien hiztun-multzo esanguratsua osatzea.  
3.-Eleaniztasuna izan behar dugu jomuga. Gero, bakoitzak erabaki dezala zein hizkuntzatan berba egin.  
4.-Orain enpresa askotan hasi dira “mikroplangintzak inplementatzen», baina ikusiko dugu beste krisi ekonomikoren bat baldin badator zenbat geratuko diren!  
5.-Horixe da, ba, hain zuzen, elebitasunak daukan alde ona: euskaraz eta erdaraz dakigunok bata zein bestea erabil dezakegu gure artean. Orduan, zer dela-eta erabil behar dugu beti euskara?  
6.-Euskaraz dakigulako eduki behar ditugu ez dakitenek baino eskubide gehiago? Ez zait ondo iruditzen!  
7.-Nik buelta eman orduko, nirekin euskaraz egiten duten horiek erdaraz hasten dira. Lepotik gora egiten hasita nago! Hurrengoan ez diet berbarik ere egingo!  
8.-Euskaraz ez badaki(te), ikas deza(te)la eta, bestela, badaki(te) zer egin behar duten: autobusa hartu eta Pancorbotik behera joatea dauka(te).  
9.-Extremeñoen eta andaluzen etxe erregional horietatik egiten da “orangismoa» Euskal Herrian.  
10.-Euskalduna izango da, baina ni horrekin loteria kobratzera ere ez nintzateke joango.  
11.-Ixil-ixilik egin dezagun euskararen aldeko lana, zalapartarik gabe, bestela ere nahiko traba dauzkagu eta.  
12.-Euskararen kontrako erasoak salatu egin behar ditugu edonon eta edonoiz. Gure eskubidea da!  
13.-Euskara sustatzeko ahaleginetan “ezin asmatua» nagusitu da.  
14.-Pertsona hori postu horretatik kentzen edo joaten ez den bitartean, ez dago zereginik!  
15.-Hizkuntza normalizatzaile profesionalok mixiolari ikusten dugu geure burua. Gainerakook enbaxadore deitzen digute, beti “enbaxadekin» (buruhausteekin) joaten garelako haiengana.  
16.-Ikastetxeko / herriko…plangintza egiten parte hartu behar dugula? Ez daukagu nahikoa lan bakoitzak bere tokian, ala?  
17.-I(ra)kasleek beren artean euskaraz egin dezaten, euskal kontzientzia piztu dakien neuk arduratu behar dut? Niri ez didate ordaintzen horretaz arduratzeko!  
18.-Gure “copyrraita» jarri behar diogu gure produktuari, patentatu egin behar dugu gure plangintza-eredua, bestela kopiatu egiten digute beti!  
19.-Mediokritatea da herri honen gaitza! Euskaldunok, sarritxotan, talento gutxi eta talante txarra  
20.-Los euskaldunberris, ya sabes, mucho verbo y poca berba.  
21.-Los vascos soís ricos aburridos. Podéis vivir tranquilamente y no hacéis mas que complicaros la vida: que si el euskera, que si la política,…  
22.-Su etenaren garaian, orduan bai!, elkarrekin garatzeko egitasmoak izan genituen ideologia ezberdinetako euskaldunok. Orain, ordea, ezinezkoa da!  
23.-  
24.-  
25.-  

 

BAT aldizkaria: 
37. 2000ko abendua. Euskal Soziolinguistika Insititutua sortzen.
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Julen Arexolaleiba
Urtea: 
2000