Ponentzia Nagusia nola osatu genuen

Guztira hemezortzi pertsona izan dira bere aportazioekin Ponentzia Nagusia edukiez hornitu eta aberastu dutenak.

Antolatzaileok, Sinposiumaren Ponentzia Nagusia izango zenaren prestaketari aparteko garrantzia eman genion hasieratik. Gaiaren dimentsioa kontuan hartuta, lana pertsona bakar bati agintzea baino, DELPHI metodologia baten bitartez modu irekian osatzea hobetsi genuen. Horrela genion aurkezpenean: »Simposiumak, beste zenbait ponentziarekin batera, Ponentzia Nagusi bat izango du, Institutuaren proiektuaren edukiak lantzeaz arduratuko dena. Ponentzia hau ez du pertsona bakar batek prestatuko; aitzitik, antolatzaileon nahia da gaiak duen garrantziagatik berau prestatzea DELPHI teknika erabiliaz eta horrela aditu eta interesatu askoren sentsibilitate eta ikuspuntu ezberdinak bertan jasoz edukiz ongi hornitzea».

Hau guztia metodologikoki horrela bideratu da

1. Antolatzaileok garatu gabeko eskema irekia eta galdera-sorta prestatu genuen. Eskemak hiru atal nagusik eta beste 13 puntuk osatzen zuten eta galderak zazpi ziren guztira.
2. Eskema eta galdera-sorta hau aditu multzo zabal bati bidali genion, asmoak azalduz eta kolaborazioa eskatuz. (Berrogeita zazpi teknikari eta irakasleko zerrenda osatu genuen). Denak esperientzia eta ardura tekniko-politiko dutenak eta erakunde publiko, sozial eta pribatuetan arituak.
3. Erantzunak jaso, bateratu eta testuaren lehen zirriborroa prestatu genuen.
4. Zirriborro hori eta beste galdera-sorta bidali zitzaien berriro adituei eta gai hauen inguruan dabiltzan beste zenbait pertsonei: BAT aldizkariko harpidedunak zein adituek proposatutakoak. Orotara 300 izen.
5. Azkenik, jasotako erantzunak berriro bateratu eta Ponentzia Nagusia izango zena osatu genuen, zeuden iritzi ezberdinak ere bere horretan bilduz. Guztira hemezortzi pertsona izan dira bere aportazioekin Ponentzia Nagusia edukiez hornitu eta aberastu dutenak.

Aportazioak: Marijose Azurmendi, Tere Barrenetxea, Erramun Baxok, Imanol Esnaola, Nekane Jausoro, Nekane Arratibel, Matilde Sainz, Xabier Mendiguren, Rosa Ramos, Carlos Vilches, Karmele Rotaetxe, Andoni Sarriegi, Koro Zumalabe, Axun Aierbe, Josu Perales,

Bateraketa: Iñaki Martinez de Luna, J. Inazio Marko Juanikorena, Erramun Baxok

BAT aldizkaria: 
37. 2000ko abendua. Euskal Soziolinguistika Insititutua sortzen.
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Joxe Inazio Marko Juanikorena
Urtea: 
2000