Pertsonen arteko harremanetako katalanaren erabilerari buruzko ekarpen laburra

Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Català : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Albert Bastardas jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (Breu aportació sobre l'ús del català en les relacions interpersonals). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.

gehiengoaren aldaketa lortu nahi bada, ez dirudi hizkuntz “diberjentzia denik irtenbidea X eta Y menperatzen dituzten pertsonen eta Y hitz egiteko gauza baino ez diren edo honela egiten ohitu diren (nahiz eta X uler dezaketen) pertsonen artean.

Egiaz, kategorizazio hau eraldatzera iritsi beharko litzateke gutxi gorabehera honakoa izan zedin: ‘Katalunian hainbat lekutatik etorri garen jendea bizi gara baina hemen gure artean katalanez hitz egiten dugu’. Hots, lortu beharko litzateke elkarrekintzetako hizkuntza katalana izatea eta ez ja gaztelera

Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Català : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Albert Bastardas jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (Breu aportació sobre l'ús del català en les relacions interpersonals). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.

1. ARAZOAK

 

Gazteleraren ahozko erabileraren jarraitasunerako joera da –eta ez katalanarena, itxaron beharko litzatekeen bezala– nabarmen kezkatzen duena Katalunian gaur bizi diren pertsona askoren aldetik, batez ere abian dagoen ‘hizkuntz normalkuntzako’ esparru batean, eta bereziki L1CATeko gizabanakoen aldetik ‘ez-katalanduntzat’ –izan ala ez izan– hartzen dituzten pertsonekin izaten diren elkarrekintzetan, nahiz eta talde honek izan dezakeen gaur Katalunian katalanaren gaitasun handia, ulermenekoa bederen.

Antzematen da, beraz, ‘jatorri katalanekoa ez diren eta gazteleraz hitz egiten zaien pertsonak’ kategorizazioa guztiz indarreko eta aktibo dagoela egungo gizarte katalanean, belaunaldi gazteenean batik bat, pasatu dena edo pasatzen ari dena katalanari garrantzi handia ematen dion hezkuntza sistema batetik. Korrelatiboki, portaera honek katalanaren erabileraren motibaziorik gabe uzten ditu potentzialki egin zezaketen L1CSTko pertsonak, solaskidea hasieratik gazteleraz zuzentzen zaielako edo jatorriz katalandunak ez direla ohartzen denean moldatzen zaielako (gazteleraz hitz egiten dutelako edo bertako batengandik espero daitekeenarekin zehazki bat ez datorren ezaugarriren bat daukatelako).

2. EGIAZTAPENAK

a) Jende gehienak du elkarrizketak hizkuntza bakarrean (katalanez edo gazteleraz) egiteko joera. Gutxiengo batek bakarrik praktikatzen du elkarrizketa elebiduna eta ez dirudi praktika hau askoz gehiago heda daitekeenik, zeren eta giza elkarrekintzan ematen den hizketari elkar moldaketaren ‘behar’ sozio-psikologikoarekin topo egiten baitu (ik. Giles et al). Honako oinarri honetatik abiatu behar da: gehiengoaren aldaketa lortu nahi bada, ez dirudi hizkuntz “diberjentzia denik irtenbidea X eta Y menperatzen dituzten pertsonen eta Y hitz egiteko gauza baino ez diren edo honela egiten ohitu diren (nahiz eta X uler dezaketen) pertsonen artean. Edozein kasutan ere, konponbide benetan garrantzitsua zera da: Y-koek X-z ere erraztasunez hitz egin dezaten, baina hau masiboki soilik eman ahal izango da X indarreko eta erabilia den lehen mailako sozializazio denboraldi baten ondoren, edota gizabanakoak X erabili nahi eta ahal duen bigarren mailako sozializazio aldi batean (hain gehiengokoa izango ez den posibilitatea).

b) Lehen mailako sozializazio aldian dauden edota gehienbat katalanez (X) aritzen den hezkuntza sistema batean parte hartzen duten Y gizabanakoen kasuan (L1CST), badirudi kategorizazio kognitibo jakin baten “erreprodukzio masiboa egiten dela, hots: L1CTekoak ez diren pertsonak ‘gazteleraz hitz egin behar zaien pertsona gisa tratatzen dituen kategorizazio kognitiboaren erreprodukzioa, nahiz eta hauek maiz katalana erabiltzen duten irakasleekin hitz egiteko. Azkeneko hauek dira itxuraz, orduan, –eta agian ez guztiak– aipatutako kategorizazio kognitiboaren ezarpen automatikoaren testuingurutik kanpo dauden bakarrak. Hala ere, eta L1CTeko ikasleek L1CSTeko ikaskidea irakasleekin katalanez hitz egiteko gai ikusten badute ere, haiek ez diote hitz egiten berak argi adierazten duen kasuan ez bada, L1CTekoekin katalana modu normalean erabiliz (ez dirudi gehiengoaren ekintza denik, kasuren bat dagoen arren). Hau hainbat arrazoik azal dezakete: a) hasierako elkartzeetan L1CTkoek gaztelera L1CSTkoek katalana baino gehiago jakingo dute, aurrenekoak askotan gazteleraren eraginpean daudelako gurasoen beraien hizkuntz emisioen bidez hauek beste batzuei hizkuntza horretan hitz egiten dietenean, eta egoera honek portaera honen jarraipen imitaziozkoa errazten die seme-alabei (beste bide batzuetatik datorren gazteleraren eraginaz gain). L1CSTko umeen gurasoak, ordea, ez dira orokorrean hain elebidunak eta katalana maila apalagoan erabiltzen dute; b) haur eta gazteen belaunaldi estratuan oro har gutxienena izanik, L1CTko populazioa harremanetarako hizkuntza gisa katalana baino gazteleraren inguruan talde adostasunerako onuragarriagoak diren testuinguru-esparruetan dago, L1CTko gehiengo nabariko talde-klaseetan izan ezik. Honek areagotzen du, ahal bada, batzuen gaztelerari moldaera besteen katalanari moldaera baino beharrezkoagoa delako sentsazioa.

3. NOLA APUR LITEKE DINAMIKA HAU?

Uste dut arazoaren ardatza kategorizazio kognitibo honen izaeran datzala, gero portaera zuzenduko duena baita. Oro har bilatu beharko litzateke zeintzuk diren estrategia hobe eta eraginkorrenak portaera aldatu ahal izateko. Egiaz, kategorizazio hau eraldatzera iritsi beharko litzateke gutxi gorabehera honakoa izan zedin: ‘Katalunian hainbat lekutatik etorri garen jendea bizi gara baina hemen gure artean katalanez hitz egiten dugu’. Hots, lortu beharko litzateke elkarrekintzetako hizkuntza katalana izatea eta ez ja gaztelera, L1CTkoek hizkuntza ez aldatzea gazteleraz erantzuten zaienean edota solaskidearen hizketan ezaugarri ‘bereziren’ bat nabaritzen dutenean, eta L1 ez-katalanekoek katalana gaztelera baino gehiago erabiltzera jo dezatela, hizkuntz osaketa mistoko eta erakunde publikoetako taldeen esparruan behintzat.

Portaera hauen aldaketa lortzeko esku-hartzeek biztanleriaren segmentu desberdinak bereizi behar dituzte seguruenik eta bakoitzarentzako estrategia eta mezu berariazkoak sortu behar dituzte. Bilaketa-ekintza egin eta ekintza eraginkorrenak sortu ahala ikasiz joan beharko da. Has liteke jada egoeraren mekanismoak eta sartzeko zirrikituak ulertaraziko dizkiguten talde-pilotuetan.

Jarduera posibleenak izango lirateke eskola sistemaren esparruan, era berean populazio gazteenaren estratuaren gaineko eragin posibleetako bat baita, gazteen estratua izanik azken finean gizarte katalanaren etorkizuna landuko duena. Honek esan nahi du hedapen tresna gisa katalanaren erabileraren politika soiletik hara joan behar dela –eta ez da gutxi!–. Ezinbestekoa da entseatzea haur eta gazten artean eskola esparruaren barruan katalanaren pertsonarteko erabilera laguntzen duten dinamizazioak. Adibidez, maila handiago bateko ikasleak maila txikiagoetako ikasleei zenbait gauza azaltzeaz arduratzen dira –Dolors Arenyek iradokita–, antzerki jarduerak eta jarduera ludikoak orokorrean, gertakari historiko eta hizkuntz aniztasunetik abiatuta problematikari buruzko gogoeta kontzientea, etab, berehala sustatu eta egoki ebaluatu beharreko jarduerak dira.

Populazio helduari dagokionez, konbentzitzeko kanpaina handien bitartez eta ‘gatozenetik gatozela, elkarrekin katalanez etorkizunera’ diskurtsoaren sartzearen bitartez sostengatutako jarduera sustatzeko posibilitate bakarra ikusten dut, biztanleriari ohartaraziz katalanaren gaitasunean egondako aurrerapen garrantzitsuez –'orain ia denok badakigu'– hizkuntz jarduera gizabanakoen kontzientzian jartzen duen gaiari buruzko debate batez lagunduta, ezagut ditzaten konturatu gabe kolektiboki etorkizunean sor ditzaketen ondorio itsuak.

BAT aldizkaria: 
41. 2001eko abendua. Erabilera, labirintotik sukaldera
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Albert Bastardas i Boada
Urtea: 
2001