Hizkuntza katalana kontsumitzailearen aldetiko erabaki-hartze eredu baten barruan

Ikerketaren emaitzek erakusten digute katalanaren presentzia edo gabezia nekez izan daitekeela bere kabuz kontsumo ekintza honetan erabakigarri. Bi aukeraren artean hautatzeko orduan, katalanak ez du berak bakarrik erabakiko bata edo bestearen hautaketa.

Oharra: Artikulu hau honako lan honen 10. atalaren itzulpena da: Aguiler, M. M.; Romaní, J. M. (1995). Actituts dels consumidors catalans davant de l’us comercial del català (Kontsumitzaile katalanen jarrerak katalanaren merkataritza-erabileraren aurrean). Bartzelona, Geralitat de Catalunya.

Eredu honek kontsumitzailearen erabaki-hartzean parte hartzen duten aldagaiak bi motatan banatzen ditu: erabakia hartu eta ekintza gauzatu behar duen subjektuari dagozkion aldagaiak, eta erabakia eta ekintza jaso behar dituen objektuari dagozkion aldagaiak.

10.1. Subjektuari dagozkion aldagaiak

  • Aldagai psikologikoak. Hizkuntza katalanaren presentziak esanahi desberdinak har ditzake norberaren historia pertsonalaren arabera, eta beti dago izaera partikular eta bereizgarrien menpean.
    • Aldez aurretiko joerazko, jarrerazko eta ziozko aldagaiak. Hizkuntza katalanak eragin desberdina sortzen du norberaren posizionamendu ideologiko/afektiboaren ondorioz aldez aurretik duen joeraren arabera. Katalan jatorriko elkarrizketatuek, oro har, besteek baino neurri handiagoan erakusten dute osagai hau. Eta bera da, hain zuzen, katalanaren efektua hizkuntza bat edo besteren erabilerak dakarren praktika/erosotasunetik harago joanarazten duena. Hizkuntza katalanetik afektiboki hurbilen dauden hiritarrek osagai pragmatikoa (aurretiko jarreretatik deslotuagoa) gailentzen dute merkataritza-esparruan hizkuntzari dagozkion guztietan. Gazteenen segmentuetan, hizkuntza katalanaren ezaguera hoberenak ematen diren segmentuetan, jarrerazko osagai ideologikoago honen murriztea antzematen da. Ezagutzazko aldagaiak. Hizkuntza katalanaren ezaguera maila handiago edo txikiagoak eragiten du oinarrian ezaguera baxuagoa denean eta, bereziki, lengoaiak irakurketa arretatsua eskatzen duen informazio idatzi garrantzitsua jakinarazten den egoeretan. Oso eragin gutxi dauka berehalako irakurketako informazio idatzietan, hala nola etiketatzean edo dendetako errotulazioan.

10.2. Kontsumo objektuari dagozkion aldagaiak

Hizkuntza katalanaren presentziak duen eragina honetan ere maila desberdinetan ematen da:

  • Pertsonarteko harremanetan. Katalanetik hurbileneko segmentuetan, hizkuntza beste pertsonarekiko harremanak errazteko elementua da. Honek garrantzi berezia hartzen du harreman hauek, elkartruke komertzialeko alderdi garrantzitsuak direnak, gertatzen diren transakzioetan, adib., zerbitzuen kasuan. Informazio eta eragin kanalak. Katalanaren erabilera mezuaren eta produktuaren erakargarritasuna errazteko elementu izaten da komunikabide eta informazio kanal desberdinetan, paketatzean zein etiketatzean zein promozio edota publizitatean, sektore a priori motibatuago eta hizkuntzarekiko afektiboki prestuenetan. Aldiz, eragin nolabait neutroa izaten du, baina ez arbuiatzailea, sektore ez hain hurbiletan. Produktuaren ezaugarriak. Hizkuntza katalanaren presentzia produktuari lotua, nolabait ere, zenbait produkturentzat erantsitako balioa izan daiteke. Hau ez dago produktuaren berezko ezaugarrietatik bereizita. Katalana, balio bezala, aritzen da gehiago zerbitzuetan kontsumo produktuetan baino, eta kontsumo produktuen barruan, elikadurakoetan gehiago besteetan baino.

Kontsumitzen duen pertsona baten erabaki-hartzea eragiten duten faktoreen sare korapilatsuak du ondorio ondasun edo zerbitzu baten erosketaren ekintza. Ikerketaren emaitzek erakusten digute katalanaren presentzia edo gabezia nekez izan daitekeela bere kabuz kontsumo ekintza honetan erabakigarri. Bi aukeraren artean hautatzeko orduan, katalanak ez du berak bakarrik erabakiko bata edo bestearen hautaketa.

Katalanaren presentziak egiten duena eragin handiago edo txikiago batekin laguntzea da, aurrez aipatutako aldagaien aldiberekotasunaren arabera, erabaki zehatz bat modelatuz eta erraztuz, edo ez, biztanleriaren segmentu prestuenetan.

Ikerketak erakusten digu, erosketaren prozesua eragiten duten faktoreekin batera, hizkuntza katalanaren presentziak parte hartzen duela hautaketa bat edo bestea errazteko efektu komertzial gisa Kataluniako biztanleriaren segmentu adierazgarri batean, eta zailtzeko, berriz, oso segmentu txikian.

Ondoriozko eskemak planteatzen digu, beraz, katalanaren eragina objektuaren ezaugarri gisa bere hiru alderdietan (pertsonarteko harremanak, informazio eta eragin kanalak, eta produktuaren ezaugarriak) subjektuaren beraren aldez aurretiko joera eta motibazioa bezain handia izango dela. Hauek denboran handitzen edo txikitzen diren neurrian, errazago edo zailago izango da katalanez linguistikoki garraiatutako merkataritza-eskaintza modu naturalean handitzea. Erakutsi berri duguna hurrengo koadroan oso modu garbian laburtuta ikus daiteke:

 

BAT aldizkaria: 
41. 2001eko abendua. Erabilera, labirintotik sukaldera
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
M.M. Aguiler; J.M. Romani
Urtea: 
2001