Soziolinguistika, ikastaro presentzialak

ikastaro dinamikoak eta partehartzaileak izatea bultzatu nahi dugu. Edukiek eta baliabideek ahalbidetzen duten neurrian, partehartze zuzena eta dinamikotasuna bultzatu nahi dugu, ikastaro hau formazio teoriko orokor sendo bat osatzera eta esperientzia eta lan errealen erakusleiho izatera baitator.

Aurten lehen aldiz jarri da martxan HIZNET graduondokoa (HIZKUNTZA PLANGINTZA UNIBERTSITATE-IKASTAROA) Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Soziologia 2 sailak, SEI elkarteak eta UEUk antolatuta, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren laguntzaz.

HIZNET-eko formazio teoriko hau osatu asmoz, SEI elkartea eta UEUko Soziolinguistika saila ikastaro bat antolatu dugu 2002ko udaberrirako. Ikastaro hauen helburuak honako hauek dira:

  • HIZNET ikastaro telematikoan emango den formazio teoriko orokorra egungo esperientzia praktikorik interesgarrienekin osatzea eta aberastea. Azken urteotan egin diren ikerketa lan eta esperientzia praktikoak ezagutzera ematea eta egilearekin aurrez aurre sakontzeko aukera zabaltzea. HIZNET ikastaroan eta euskalgintzan lanean ari direnei elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta gaiak eztabaidatzeko gune bat eskaintzea, ekimen, ideia eta elkarlan berriei ateak zabalduz.

Antolaketa; egunak eta ordutegiak:

Antolaketari dagokionez, honako hau da gure proposamena:

  • 8 larunbat goiz hartu (guztira 32 ordu), martxoaren 2tik maiatzaren 3ra bitartean eta 4 orduko goiz bakoitzean 2-3 gai lantzea. Saioak goizeko 9:00tik 11:00etara eta 11:30etatik 13:30etara (tartean 30’ko atseden-hamaiketakoa) Ahal den neurrian, larunbat goiz bakoitza gai orokor baten inguruan kokatzen saiatu gara (ikus egitarau proposamena)

Metodologia eta saioen dinamika:

Saioen metodologiari dagokionez, ikastaro dinamikoak eta partehartzaileak izatea bultzatu nahi dugu. Edukiek eta baliabideek ahalbidetzen duten neurrian, partehartze zuzena eta dinamikotasuna bultzatu nahi dugu, ikastaro hau formazio teoriko orokor sendo bat osatzera eta esperientzia eta lan errealen erakusleiho izatera baitator.

Alde horretatik, saioen antolaketan ikasleen partehartzea bideratuko eta erraztuko duten teknikak eta dinamikak erabili nahi ditugu, azalpenen ulermena errazteko eta, batez ere, ikasleek hizlariekin eta beraien artean hartu eman zuzenagoa izatea bultzatzeko. Saioen arteko atsedenaldietan ere, kafe-hamaiketako moduko bat egin nahi dugu Markeskoan bertan, modu horretan ere elkarren berri jakitea errazten saiatuz.

Ikastaroa nori zuzendua dagoen:

Esan bezala, HIZNET graduondokoa egiten ari diren ikasleei zuzendua dago, batetik, ikastaroa.

Horrez gain, euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten edo jardun nahi duten guztiei dago zuzendua: administrazioko zein irakaskuntzako hizkuntza teknikariei, euskara elkarteetako dinamizatzaileei, euskal filologia, soziologia eta beste zenbait ikasketa egiten ari diren ikasleei eta lizentziatu berriei eta, oro har, gaiarekiko interesa duten gainerako guztiei.

Matrikula egiteko prezioak, datak eta moduak:

  • HIZNET-eko ikasleentzat: dohainik(*) SEI eta UEUko bazkideentzat: 20.000 pta Ikasle arruntak: 30.000 pta Administrazio publikoko teknikarientzat: 40.000 pta

(*): Ikastaroko matrikula kopuru jakin bat Hiznet-eko ikasleentzat gordeta egongo da. Saio bakoitzerako ikasleek adierazitako interesaren arabera hautaketa bat egingo da. Horretarako izena eman beharko dute aldez aurretik

Matrikula prezio hauek ikastaro osorako dira. Matrikulazioan leku guztiak beteko ez balira, saio jakinetarako izena emateko aukera zabalduko dugu.

Matrikula egiteko moduak eta epeak:

  • Ikastaroen iragarpenerako diptikoa bete eta, bertan adierazten den kontu zenbakian dirua sartu ondoren, egiaztagirirekin batera bulegora bidalita. E-mailez datuen formularioa eskatu, bete eta bidalita, kasu honetan ere diru sarreraren egiaztagiria bidali beharko da postaz. Matrikula epea urtarrilaren 21ean zabalduko da otsailaren 22an itxi. Informazio gehiago: 943-592556 telefonoetan edota sei@sortu.org helbidera idatzita. Eskabideak bidaltzeko: SEI Elkartea, Martin Ugalde K. P. 20140 – ANDOAIN

 

 

 

 

BAT aldizkaria: 
41. 2001eko abendua. Erabilera, labirintotik sukaldera
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Pablo Suberbiola
Urtea: 
2001