SIKeraiki lan-jardunaldia, Institutua sortzeko bidean urrats bat gehiago. Kronika

Funtsean ondorioak bi ziren:

Oro har, euskararen berreskurapen eta normalizazioari ekarpen kualitatiboa egingo lioken Soziolinguistika Institutu baten sorrera beharrezkotzat jotzeaz gain ideiak jasotako onespen zabala azpimarratu zen. Institutua sortzeko bidean lehen urratsak egituraketa juridiko eta operatiboa zehaztea izan behar zutela ondorioztatu zen.

Bildutako eragileen artean oro har Klusterraren egituraketak eskaintzen dituen aukerak aberatsak eta gure premietarako egokiak zirela ikusi zen. Dena den, asmoa eta errealitatearen artean dagoen aldea handia izan daitekeenez, zalantzarik ere ez zen falta izan.

Aurrerantzean, Lankidetza-Protokoloko sinatzaileen esku gelditu zen egindakoaren gain urrats berriak ematea proiektuaren gauzatze aldera.

Ondorio nagusia: Ezagutzaren klusterraren ezaugarriak eta guk egin nahi dugunaren artean antzekotasun handia dagoela. Horrekin batera, ordea, zenbait desberdintasun nabarmen ere agertu ziren. Besteak beste, Ezagutzaren Klusterrak ez duela ikerketarik burutzen, eta Institutuaren egitekoen artean garrantzia berezia aitortu izan zaio egiteko honi.

Ongi bideratu behar da klusterraren partaide izan daitezkeen erakundeak proiektura biltzeko prozesua. Metodologia eta urraspide egokiak beharko dira.

Horretarako ongi zehaztu beharko da balizko partaideek soziolinguistikarengandik zer behar duten.

Euskal Soziolinguistika Institutua sortzeko bidean eragile izateko lana eman zion SEI elkarteak bere buruari. Sortu zenetik bi urte luze joan dira eta urratsez urrats bide horretan aurrera urratsak ematen aritu da.

Iaz Euskal Soziolinguistika Institututua Sortzen Sinposiuma antolatu zuen (2000-11-24) hainbat eragilerekin lankidetzan. Ekimen horrek urte beteko harreman eta prestaketa lana izan zituen bere baitan. Emaitza, berriz, bistakoa, Insitutuaren beharra gizarteratzea lortu zen: bai eragile nagusiekin (administrazioak, unibertsitateak, euskalgintza...) zuzenean bilduta, bai euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten banakoekin gogoeta eginez (ponentzia nagusiaren prestaketa prozesua 400 lagunengana iritsi zen eta Sinposiumean bertan 180 lagun bildu ziren).

Egindako lanaren ondorioz Instutua sortzeko ahalegin honekin bat egin zuen hainbat eragilek eta helburu horrekin egitasmoa bultzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten (2001-04-07). Sinatzaileak ezin esanguratsuagoak ziren: Udako Euskal Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsite Publikoako Gizarte zientzien fakultatea-, Euskal Herriko Unibertsitatea Soziologia I eta II sailak, Nafarroako Udal Eukara Teknikarien Sarea, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea eta SEI elkartea.

Lankidetza hitzarmena sinatu zuten eragileok egitasmoari behar duen bultzada emateko konpromezua hartu zuten. Lehen urratsa Sinposiumak utzitako ondorioak aztertu eta urraspide berriak zehaztea izan zen. Funtsean ondorioak bi ziren:

  1. Oro har, euskararen berreskurapen eta normalizazioari ekarpen kualitatiboa egingo lioken Soziolinguistika Institutu baten sorrera beharrezkotzat jotzeaz gain ideiak jasotako onespen zabala azpimarratu zen. Institutua sortzeko bidean lehen urratsak egituraketa juridiko eta operatiboa zehaztea izan behar zutela ondorioztatu zen.

Bi ondorio horietan oinarrituz, hitzarmenaren bultzatzaileek egituraketa zehazteko lanari ekin zioten. Aztertutako egituraketa moduen artean (zerbitzu elkartea, unibertsitate institutua, institutu autonomoa, fundazioa eta klusterra) azken honen baitan ikusten zen Sinposiumean markatutako ezaugarriak betetzeko aukera gehien. Hori dela eta, beronek eskaintzen zituen aukerak sakon aztertzeko erabakia hartu zuten (nahiz eta horrek ez duen esan nahi gainerako formulak baztertzen direnik).

Klusterrak eskaintzen dituen aukerak hobeto ezagutzeko, berriz, Zamudioko Parke Teknologikoan egoitza duen Ezagutzaren Klusterrarekin harremanetan jarri ziren sustatzaileak. Haien esperientzia ezagutu eta Soziolinguistika Institutua egituratzeko egokia izan zitekeela ikusirik SIKeraiki lan-jardunaldia antolatu zen azaroaren 9rako Zamudioko Parke Teknologikoan.

Egindako lanaren berri eman zitzaien Simposiumaren antolaketan gure berri izan zuten eragileei eta bere arloan esanguratsuak izan eta Insitutuaren sorreran ekarpen kualifikatua egin zezakeen hainbat eragile gonbidatu zen lan jardunaldian parte hartzera. Jardunaldian UPV-EHUko, Mondragon Unibertsitateko, UEUko, Eusko Ikaskuntzako, Jaurlaritzako HPSko eta HABEko, Udaletako, SEI elkarteko eta Emun, Elhuyar eta Fagor enpresetako kide edota teknikariek hartu zuten parte, guztira hogei pertsona.

Egun horretarako prestaturiko metodologia Klusterraren egituraketa ezagutu eta honek Soziolionguistika Institutuaren eratzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzera bideraturik zegoen. Honela, urratses-urrats, horretan ahalegindu ziren bertan bildutakoak:

  1. urratsa: Klusterra zer den ezagutu eta Ezagutzaren Klusterraren historia eta funtzionamendua aztertu. urratsa: Klusterraz jaso dugun informazioa eta Institutuaz duguna antolatu bien arteko erlazio matrizeak eraikitzeko. urratsa: Klusterra sortzeak zer balio erantsi ekarriko lukeen aztertu. urratsa:Proiektuaren arkitektura: Norabidetze Estrategikoaren Zuhaitza marraztea (misioa, ardatz estrategikoak, hasierako lan-lerroak) eta Oinarri Estrukturalen marraztea (egitura organizazionala, euskarriak, finantziazioa). 5. urratsa: 3. fasea abian jartzeko programazioa.

 

Oro har eguna emankorra izan zen oso. Honela laburbil daiteke egunak emandakoa:

 

  1. Bildutako eragileen artean oro har Klusterraren egituraketak eskaintzen dituen aukerak aberatsak eta gure premietarako egokiak zirela ikusi zen. Dena den, asmoa eta errealitatearen artean dagoen aldea handia izan daitekeenez, zalantzarik ere ez zen falta izan. Klusterraren egituraketa moduan sakontzen jarraitzeko beharra, errealitateari ahalik eta gehien hurbiltzeko. Lanean jarraitu behar. Aurrerantzean, Lankidetza-Protokoloko sinatzaileen esku gelditu zen egindakoaren gain urrats berriak ematea proiektuaren gauzatze aldera.

 

Egunean zehar esan eta egindakoak, berriz, honakoak izan ziren:

 

1.- Harrera eta Aurkezpena:

Joxe Inazio Marko Juanikorenak lan-jardunaldiaren aurkezpena egin zuen erakunde bultzatzaileen izenean.

2.- Ezagutzaren Klusterraren mintzaldia: Monica Moso, Zamudioko Ezagutzaren Klusterreko zuzendaria .

Monica Mosok Ezagutzaren Klusterraren egitura, funtzionamendua eta ibilbidea azaldu zituen (berri zehatzagoa izateko jo www.clusterconocimiento.com helbidera).

Hitzaldiaren ondoren parte hartu zutenek hainbat galdera eta gai argitu nahi izan zituzten entzundakoaren inguruan. Aipatutakoen artean hiru izan ziren interes gehien piztu zutenak.

Klusterrean parte hartzen duten enpresa eta eragileen arteko lehia:. Honen aurrean Monica Mosok argi esan zuen, klusterrak arazo horri errotik erantzun behar dio, konpetentzia arazorik sortzen ez duten arloak jorratzen dituzte, batik bat elkarlana behar dutenak edo enpresa batek bakarrik egin ezin dituen hobekuntzak.

Klusterraren osaketa eta kidetza: Ezagutzaren klusterra ekonomia krisiaren erdian sortu zen Jaurlaritzaren bultzadaz eta laguntzaz, aholkularitza enpresa batek burutu zuen abiatzeko aurreikuspena eta diseinua. Kluster horretan enpresek, unibertsitateak eta Jaurlaritzak hartzen dute parte. Ordezkaturiko sektore bakoitzak bina bozka ditu zuzendaritzan eta lan taldeetan kide guztiek erabakitzeko ahalmen bera dute. Dena den, klusterraren lanetan ezin dute parte hartu bazkide ez direnek. Bazkide izateak urtero kuota bat ordaintzeko konpromezua eskatzen du eta kuota enpresa bakoitzaren langile kopuruaren arabera finkaturik dago.

Klusterra eta lidergo arazoak: enpresa edo erakunde batek gainerakoen parte hartzea apaldu edo zapuzteko arriskuez galde egin zitzaionean, Monica Mosok berehala erantzun zuen. Klusterraren egiturak eta lanerako metodologiak horizontaltasuna bermatzen duten heinean ez dutela horrelako arazorik izan. Izan ere, proiektu bakoitzari interesatuak atxikitzen zaizkio eta hauen esku geratzen da alor horretan egin beharreko ikerketa edo garatu beharreko teknologia lantzeko prozesua.

3.- 2000ko Sinposiumaren Ponentzia Nagusiaren gako nagusiak azaldu.

Joxe Inazio Markok 2000. urteko azaroaren 24an burututako Sinposiumaren Ponentzia Nagusiaren gakoak azaldu zituen. (Ikus BAT 37, “Ponentzia nagusia).

4.- Lan-mahaiak: Klusterraren informearen eta Ponentzia Nagusiaren arteko erlazio-matrizak osatu.

Ondorio nagusia: Ezagutzaren klusterraren ezaugarriak eta guk egin nahi dugunaren artean antzekotasun handia dagoela. Horrekin batera, ordea, zenbait desberdintasun nabarmen ere agertu ziren. Besteak beste, Ezagutzaren Klusterrak ez duela ikerketarik burutzen, eta Institutuaren egitekoen artean garrantzia berezia aitortu izan zaio egiteko honi.

5.- Emaitzen analisi bateratua. Klusterraren ebaluaketa proiekturako modelo gisa.

Klusterraren sorrerak ekarriko lukeen balio erantsia zazpi kontzepturen inguruan bildu zuten:

  • Zubia-Sinergia Erreferentzialtasuna Hedapena, Dinamismoa Praktikotasuna Aplikazioa

6.- Proiektuaren arkitektura:

Norabidetze Estrategikoaren Zuhaitza marraztea (misioa, ardatz estrategikoak, hasierako lan-lerroak) eta Oinarri Estrukturalen marraztea (egitura organizazionala, euskarriak, finantziazioa).

Denbora mugak eraginda, misioa eta egitekoen alorra jorratu ziren:

  • Misioaz:
    • Normalizaziorako soziolinguistika garatu. Eragileen arteko komunikazioa, koordinazioa. Euskal soziolinguistika garatzea. “Zubi lana egitea. Elkarlana sustatzea. Jarduera aplikatua izatea. Ekarpen kualifikatua egitea. Arloko ezagutzaren transmisioa.
    Egitekoez:
    • Gabeziak zedarritu eta lehentasunak ezarri. Irtenbideak bilatu. Eragileak bateratu eta motibatu. Ikerketa bultzatu. Formazioa eskaini. Proiektuak garatu (zeharkakoak, arlo eta disziplina desberdinak biltzen dituztenak). Ezagutzaren hedapena. Formazioa sustatu. Egoeraren analisia. Erreferentzialtasuna, koordinazioa.

7.- Hirugarren Fasearen abiapuntuzko programazioa

Eztabaidak alderi ugari bildu zuen. Esandakoen artean hona hemen ideia nagusiak:

Lankidetza protokoloa sinatu zuten erakundeei lehenbait lehen bildu eta hurrengo urratsak zehaztea dagokie.

 

Klusterra sortzekotan hau nolakoa izango den eta zenbateraino asetzen gaituen aztertzeko eredua eraiki eta arloko eragileekin eztabaidatu beharko da.

Ongi bideratu behar da klusterraren partaide izan daitezkeen erakundeak proiektura biltzeko prozesua. Metodologia eta urraspide egokiak beharko dira.

Horretarako ongi zehaztu beharko da balizko partaideek soziolinguistikarengandik zer behar duten.

Izaera juridikoa zein izango den zehaztu behar da Euskal Herri osoko partaideak egitura beraren baitan bildu nahi baldin baditugu.

BAT aldizkaria: 
41. 2001eko abendua. Erabilera, labirintotik sukaldera
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Imanol Esnaola
Urtea: 
2001