Hizkuntza hautatzeko askatasunaren mitoa

Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Català : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Josep-Maria Terricabras jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (el mite de la llibertat d’elecció de llengua) Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.

gauza baten eskubidea izateak zera esan nahi du, beste norbaitek niri eskubide horren erabilera errazteko betebeharra duela, nik egin nahi baldin badut.

Honek jada adierazten du askatasunak zerikusi gehiago duela nire eskubideei uko egitearekin (gehiago negatiboa denarekin) nire eskubideak nola mamituko ditudan erabakiarekin (positiboa denarekin) baino

Adierazpen askatasuna, hitzaren bitartez bada ere, ez da nahastu behar hizkuntz askatasunarekin, adierazpen askatasuna ideia eta sinismenak oztopo, zentsura eta zigorrik gabe edukitzeko, defendatzeko eta komunikatzeko eskubidea baino ez delako.

askatasuna giza lengoaiari estuki lotuta dago, lengoaiaren menperatzea delako askatasunaren nozioa ematen diguna, gero gure bizitzaren esparru askotan, lengoaia jakin baten erabilerarekin erlazionatutako kontu legal, sozial edo kulturaletan ere, erabili ahal izango dugun nozioa.

badakit New Yorken zein edo zeintzuk hizkuntza hitz egin behar ditudan ulertua izan nahi badut, berdin Berlinen, Oslon edota Marseillan. Hau, baina, itxuraz hain argi ez dauden beste kasu askotan ere gertatzen da, halaber sozialki efektiboak diren arren: Bartzelonako zinema batean, banatzailea da esaten didana zein hizkuntza hitz egin behar dudan; antzekoa gertatzen da justizia auzitegi batean, unibertsitateko ikasgela batean, denda batean, estadio batean edo neure etxean.

honek guztiak esan nahi du erabilera hizkuntza hautatu ahal badut hizkuntzaren erabileraren ingurua kontrola dezakedala. Eta honek argi erakusten du arazoa ez dela askatasunekoa baizik eta ahalmenekoa. Edo bestela esanda: askatasuna ahalmen konkretu gisa erabiltzen dela eta erabili ahal izateko, posible egiten duten ahalmen baldintzak egon behar direla.

arazo kulturala, aldi berean, arazo soziala da –aukera inkonformisten tolerantzia–, eta arazo politikoa ere bada, herrialdeko hizkuntz berezitasuna onartuz bakarrik konpondu da; hortaz, berez hizkuntza inposatzen duten gune publikoak –zinemak, epaitegiak edota estadioak– legez Kataluniakoa den hizkuntzaren bitartez normalki arautu eraziz, eta gizabanakoaren aukera inkonformista beti gaindituz

Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Català : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Josep-Maria Terricabras jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (el mite de la llibertat d’elecció de llengua) Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.

Orain dela aste batzuk, hizketan nengoen gizon batekin Katalunian hizkuntzaren erabilerari buruz, eta berak esan zidan: “Pero Vd. tiene que respetar mi libertad de usar el castellano. Bat-batean, otu zitzaidan galdetzea: “Perdone, ¿Vd. cuántas lenguas habla? “Una: el castellano, erantzun zuen. Eta nik esan nion: “Entonces Vd. no tiene libertad ninguna de usarlo. Vd. está obligado a ello, como no quiera estarse siempre callado. Yo tengo la suerte de hablar seis idiomas; yo puedo hablar de libertad lingüística, Vd. no.

Pasadizoak balioko dit hizkuntz askatasunari buruzko gogoeta honen sarrera moduan, gizabanakoaren askatasuna errespetatzearen argudioa delako Katalunian gazteleraren erabilera defendatzeko baliagarri den funtsezko argudioetako bat. Nire ideien haria argiago adierazita uzteko, zenbatuko ditut, hurrenkeran, baieztapenak. Gainera, apur bat urrun hasiko naiz.

1. Maiz askatasunaz abstraktuan hitz egiten da. Baloreetaz ere abstraktuan mintzatzen da. Hain gara aparteko platonikoak, non iruditzen zaigun askatasuna, justizia edota ongia eta gaizkia beren kabuz existitzen direla, inork edo ezerk irudikatzeko beharrik gabe. Lan honetan ez dut horrela hitz egingo. Horregatik, norbaitek soldaduska egiten duten soldaduen, diskoteka batean dantzan aritzen diren gazteen, turismo enpresa bateko langileen, jubilatuen, unibertsitateko katedradunen edo paperik gabeko etorkinen eskubide eta askatasunez hitz egiten didanean, badakit kasu bakoitzean gauza oso desberdinez hitz egiten ari zaidala, eta badakit kasu bakoitza ere ez dela kasu bakarra baizik eta kasu familia bat. Konplexutasun hau ‘eskubide eta askatasunak’ espresioaz guztiz estali nahi izateak ez ditu kasu desberdinak parekatzen baizik eta, aitzitik, ardura handiagora behartzen du zertan diren berdinak egiazki azaltzeko, eta zertan ez, kasu desberdinak. Azken finean, “errealitateaz ere askotan mintzatzen gara, eta ari gaitezke errealitate fisikoez zein mentalez, izpirituzkoez, fikziozkoez edo hipotetikoez, etab. Hala, beraz, abstraktuko askatasunaren defentsak ez dit ezer sentiarazten. Norbaitek esaten badu askatasunaren defendatzeak zapalkuntzarenak baino balio gehiago duela, aitortuko diot berarekin ados egoteko tentatuta nagoela, baina baieztapen hau ere ez dela beti oso nabaria: askatasuna nola eta norentzat defendatu nahi den jakitearen beharrean gaudelako; ad., zapaltzailearen aurrean beti egongo naiz berarekin zapalkuntza jardutearen alde eta ez askatasuna errespeta dakion bereak egin ahal izateko.

Hortaz, lehenengoz: les grans mots (hitz handiek) gutxirako balio dute; eta askatasuna beti konkretuan hausnartu behar da. Gizakion artean, askatasuna ez da inoiz baldintza-gabekoa izaten, beti da askatasun baldintzatua.

2. Sarritan nahasten dira edo erraztasun handiegiz identifikatzen dira eskubidea eta askatasuna, “eskubideak eta askatasunak aurreko espresioan jadanik ikus zitekeen bezala. Ez zait inola ere iruditzen gauza baten eskubidea izateak ondorioz ekartzen duenik gauza haren gaineko askatasuna izatea, eskubide eta askatasun arteko erlazioa apur bat konplexua delako. Oro har, nik gauza baten eskubidea izateak zera esan nahi du, beste norbaitek niri eskubide horren erabilera errazteko betebeharra duela, nik egin nahi baldin badut. Adibidez, nik bozkatzeko, pentsio duin baterako edo nirekin bizitzea nahi dudan bikotea aukeratzeko eskubidea badut, baten batek nire eskubidearen asetzea bermatzeko betebeharra du (orokorrean, lege, arau edota ohituren bitartez), nahiz eta –eskubide batez ari garenez– nik beti uko egin diezaiokedan. Honek jada adierazten du askatasunak zerikusi gehiago duela nire eskubideei uko egitearekin (gehiago negatiboa denarekin) nire eskubideak nola mamituko ditudan erabakiarekin (positiboa denarekin) baino, gauzatze hau, konkrezio hau, eskubidea aitortu behar didatenek, eta modu ugaritan aitor diezazkidakete, baldintzatuta baitator. Bizilekua hautatzeko eskubidea dut eta inork ere ezin dit eragotzi nahi dudan lekura, ahal badut, bizitzera joatea; arazoa zera da, nik ordaindu ahal izatea. Azken finean, eskubidea ere abstraktua da zehazten ez den bitartean: ahal izatea eskubidearen zehazpena da (besteek egiten duten nire eskubidearen aitormen motak emana datorren ahalmena). Horregatik herrialde guztien konstituzioak elkarrekin bizitzearen tresna abstraktuak dira, eskubideak bakarrik eta ez ahalmenak aitortzen dituztelako. Norberak duen ahalmenaren arabera –emandako ahalmena bada zein bakoitzak bere kabuz duen ahalmena bada–, norberak egin ahal izango du abstraktuan guztioi aitortutako ahalmenaren erabilera bat edo beste. Ikusten da, beraz, askatasun konkretuak ahalmenarekin zerikusi gehiago duela eskubidearekin baino. Herrialde demokratiko perfektuan, eskubideak eta ahalmenak bat datoz, eta hortaz biztanle guztien askatasun mailak ere haiekin bat egiten du. Baina hau musika zerutarra da, alegia zeru platonikoan baino ez dena jotzen entzuten, gure bizitzaren aurrekoren batean (edo hurrengoren batean).

Beraz, bigarrenez: demokrazian, eskubideak ahalmena legitimatzen du, baina eskubidea ez da oraindik askatasun konkretua; ahalmena bakarrik da konkretua.

3. Ez da adierazpen askatasuna nahastu behar hizkuntza jakin bat erabiltzearekin. Eskubide abstraktu gisa, adierazpen askatasuna edozein kontzientzia demokratikok aitortzen du. Hain da eskubide oinarrizkoa, hain funtsezkoa, non beti aitortzen den, kontuan izan gabe ez nola erabiltzen den, ez norainoko erabilera ahalmena dagoen: edozein hizkuntzatarako eta edozein baliabiderako onartzen da, ahozkoa edo idatzia, artistikoa, zientifikoa edo sinbolikoa, kultura handia dutenen kasuan zein gutxi dutenenean, batek hizkuntza asko menperatzen baditu zein bakar bat ezagutzen badu. Adierazpen askatasuna, hitzaren bitartez bada ere, ez da nahastu behar hizkuntz askatasunarekin, adierazpen askatasuna ideia eta sinismenak oztopo, zentsura eta zigorrik gabe edukitzeko, defendatzeko eta komunikatzeko eskubidea baino ez delako. Ideiak hizkuntza jakin batean adieraztea debekatuko balitz, adierazpen askatasunaren mugaketa kasu batean –negatiboki– egongo ginateke, baina adierazpen askatasunak ez du esan nahi –positiboki–, hain zuzen, ideiak edozein hizkuntzatan adieraz daitezkeenik, baizik eta defenda daitezkeela nahi den hizkuntzan, hots, ahal den hizkuntzan.

Beraz, hirugarrenez: adierazpen askatasuna besterenezintzat hartzen dugun oinarrizko eskubidea da, baina hizkuntza bati edo besteri lotuta ez dagoena, guztiei baizik edo, nahi bada, bati ere ez.

4. Lengoaiaren garrantzia hain da handia giza bizitzan, non erraz esan genezakeen lengoaiari esker gauza garela ideiak eduki eta mantentzeko, epaiak egiteko eta gure iritziak ñabartzeko. Lengoaiak gizakiak egiten ditu denboraren, historiaren, moralaren eta sentimenduen nozioa, animalia ez-gizakiak bagina edukiko genukeenarena ez bezalakoa, edukitzeko gai. Zoriontasunaren, bizitzaren zentzuaren, eskubide eta betebeharraren, maitasunaren, justiziaren eta askatasunaren nozioak ere, eduki eta erakuts ditzakegun hizkuntz gaitasunei estuki lotuta daude. Zentzu honetan, askatasuna giza lengoaiari estuki lotuta dago, lengoaiaren menperatzea delako askatasunaren nozioa ematen diguna, gero gure bizitzaren esparru askotan, lengoaia jakin baten erabilerarekin erlazionatutako kontu legal, sozial edo kulturaletan ere, erabili ahal izango dugun nozioa.

Beraz, laugarrenez: lengoaiaren eskuratze eta jabetzak askatasunaren gure ikuskera baldintzatzen dute.

5. Honaino, hala ere, nahiz eta eskubideaz, askatasunaz eta lengoaiaz mintzatu naizen, ez dut oraindik ezer zehazki esan hizkuntza bat edo beste erabiltzeko askatasun konkretuaz. Honaino, gure ekintzak oinarritzen dituen eta lengoaiari bereiztezinki lotuta dagoen askatasunaren oinarrizko nozioaz baino ez dut hitz egin. Azken batean, lengoaiaren erabilera askatasun ariketa da, harekin gure ideiak aske adieraz ditzakegulako (ikus 3. puntua) eta harekin giza askatasunaren noziora berara iristen garelako (ikus 4. puntua). Hala ere, askatasunak ez du paper benetan nabarmenik jokatzen hizkuntza jakinen artean bereizteko orduan, bata edo bestearen artean aukeratzeko orduan.

Beraz, bosgarrenez: hizkuntza jakin baten erabilera ez da oinarrizko eskubide kontua (naturala, esan daiteke), baizik eta eskubide legala edo/eta ohiturazkoa eta, hortaz, ahalmen kontua da, kontu kultural, soziologiko eta politiko hutsa, batzuetan gizabanakoaren askatasun ekintzarekin lotuta baino ez dagoena.

Asuntoa da norberaren askatasuna bere horretan gera daitekeela –eskubide abstraktuei dagokienez zein ahalmen konkretuari dagokionez–, nahiz eta ezin duen egin hizkuntza jakin baten aldeko gizabanakoaren askatasun ekintza bat. Berez, hizkuntza, gutxitan aukeratzen da. Eta mitoaren kontra, hau ez da gizabanakoaren askatasunari inolako erasorik, beste gauza bat baizik. Norbaitek hizkuntz hautaketa “ezin duela egin esaten dudanean, esan nahi dut maiz horrelakorik “egiteak ez duela zentzurik, eta, konturatzen denean, interesatuak jada ez duela egiten. Ikus dezagun kasu zehatz batzuetan, hizkuntzen ikasteari dagokionez zein bere erabilerari dagokionez:

  1. Ama hizkuntza ez da hautatzen. (“Ama hizkuntza» erabiltzen dut zentzu latinoan: amaren, aitaren edo adopzio lekuko hizkuntza da; lehendabiziko hizkuntza da) Ama hizkuntza bezala, arrazoiak arrazoi, hizkuntza bat baino gehiago ikasten denean, hizkuntza hauek ere ez dira hautatzen, ez direlako borondatez ikasten, baina borondatearen beraren kontra ere ez. Nahi gabe ikasten da. Eta hemen askatasunak ez du inolako paperik jokatzen. Amarenaren ondoren ikasten diren hizkuntzak, jada hizkuntza apur bat hautatuagoak dira, baina beti baldintza kultural, sozial eta historiko oso sendoei lotutako hautaketa batez. Askotan eskolak edo norbera hazten den inguruko kulturak eskainitako hizkuntzak dira. Horregatik ziurra da haur katalanen %99ak –eta motz geratzen naiz– frantsesa, ingelesa, katalana edo arabiera ikasiko du laponiera, txetxeniera edo swahilia baino lehenago.
    Aurreko bi atalek (a eta b) adierazten dute hizkuntzen ikastea edo askatasunik gabe egiten dela (a atala) edo zirkunstantziek ezohikoki baldintzatutako askatasun ariketa batez. Honaino, ziur aski ez dago arazo handirik, hizkuntz hautaketaren askatasunaren mitoak esaten duena zera delako –kontutan hartu gabe nola iritsi den hizkuntzen ikastera– mundu guztiak une bakoitzean nahi duen hizkuntza hitz egiteko eskubidea duela; edo –berez, bertsio baliokide batean– mundu guztiak hitz egin nahi duen hizkuntza hautatzeko askatasuna duela. Hizkuntzaren ikastetik harago, azter dezagun, beraz, hizkuntzaren erabilera, erabilera hau beti askatasun ariketa den edo zein punturaino den ikusteko. Gogoeta hauen goiburu erabili dudan pasadizoak erakusten zuen, hizkuntza bakar bat baino ez denean ezagutzen, ezin dela hizkuntza aukeratu; hortaz, hautaketa posible bakarra hitz egite edo isiltzearen artean mugitzen da. Kasu hartan, beraz, ez gara hizkuntz askatasunaz ari baizik eta ekintza askatasunaz, denda batean sartzea edo ez sartzea, postreak jatea edo ez jatea bezala. Joan gaitezen eleaniztasun kasuetara, hizkuntz askatasunaz, beti ere oso mugatuta, hitz egitea zentzuzkoa izango litzatekeen bakarrak. Egia da hainbat hizkuntza ezagutzen direnean, abstraktuan, nahi den hizkuntza hauta daitekeela. Baina, guk hizkuntza abstraktuak ez baina konkretuak hitz egiten ditugunez –adib., katalana eta ez swahilia–, eta egoera eta zirkunstantzia abstraktuetan ez baina konkretuetan gaudenez –adib., Ripolleko denda batean edo Bartzelonako zinema batean eta ez bantuen merkatu batean–, gure hizkuntz hautaketa ezin da hutsean egin. Gehiago oraindik, oso gutxitan izan daiteke geuk eginda: ia beti ingurua da gure ordez hautaketa egiten duena, ingurua da hizkuntzaren erabilera aukeratzen diguna. Hau begi-bistakoa da atzerrian baldin banago: badakit New Yorken zein edo zeintzuk hizkuntza hitz egin behar ditudan ulertua izan nahi badut, berdin Berlinen, Oslon edota Marseillan. Hau, baina, itxuraz hain argi ez dauden beste kasu askotan ere gertatzen da, halaber sozialki efektiboak diren arren: Bartzelonako zinema batean, banatzailea da esaten didana zein hizkuntza hitz egin behar dudan; antzekoa gertatzen da justizia auzitegi batean, unibertsitateko ikasgela batean, denda batean, estadio batean edo neure etxean. Egia da bizitzako kasu gehienetan hizkuntza emana zaidala, inposatuta datorkidala, eta honek ez du beti esan nahi nire askatasunaren kontra inolako indarkeriarik usatzen denik, nahiz eta batzuetan bai.

Honi, hain zuzen ere, “kasu katalana dei geniezaioke: hiritar batzuk eurengan, ezagutzen duten baina inguru hartan aske hautatuko ez luketen beste hizkuntza baten inposizioaren erruz, nolabaiteko indarkeria usatzen dela nabaritzen dutenean ematen da. (Berez, inposizioaren sentsazioak bi bertsio eduki ditzake: inposizio gaztelaua –katalandunek nabaritutakoa– eta inposizio katalana –gazteleradunek nabaritutakoa–). Azken batean, kasu batzuetan baten bati positiboki gustatuko litzaioke dagoen lekuan hitz egiten dena ez den hizkuntza hitz egitea. Kasu hauetan, inguruak gizabanakoaren askatasunaren gainean indarkeria gauzatzen du, baina, bizitza gatazkez eta kontrajarritako baloreez egina dagoenez, batek beti planteatu behar dio bere buruari nabaritutako indarkeria jasanezina den –edo soilik ez onargarria–, edo inposizioa onartu behar duen goi-mailakotzat edo aldekoagotzat hartzen dituen arrazoiengatik (uler diezaioten, bakea egon dadin, deigarri ez gertatu, etab.). Kasu batzuetan, beraz, –bereziki “kasu katalanean– hurrengo alternatiba planteatzen da: hizkuntz adostasuna esan genezakeena –ez zentzu psikologikoan baizik eta etimologikoan– aukeratzea edo hizkuntz ez-adostasuna aukeratzea.

Hala ere, alternatiba posible hau nirekin dauden pertsona guztiek ulertuko didatela dakidanean baino ez zait egiazki agertzen, nahiz eta aukera inkonformista hartu. Ez didatela ulertuko baldin badakit, ez dut inoiz ere hartuko aukera inkonformista eta bukatuko dut aukera linguistikoki konformista onartuz, atsekabe handia dudala ere, edo isilduz edo taldetik urrunduz. Ez dudana egingo zera da, pertsona batekin hitz egitea positiboki dakidanean berak ezagutzen ez duen hizkuntzan dela; eta nik, zentzugabeki, egitea erabakiko banu, bera izango litzateke, denbora gutxira, ez litzatekeena jada entzuten egongo eta utziko nindukeena.

Honek esan nahi du hizkuntz hautaketaren askatasuna bakarrik ematen dela, egiazki, besteek –guztiek– ulertu ahal didatenen baldintzetan, hizkuntza bat edo bestea erabiltzen dudala ere (taldearekiko adostasuneko edo ez-adostasuneko hizkuntza).

Beraz, seigarrenez: honek guztiak esan nahi du erabilera hizkuntza hautatu ahal badut hizkuntzaren erabileraren ingurua kontrola dezakedala. Eta honek argi erakusten du arazoa ez dela askatasunekoa baizik eta ahalmenekoa. Edo bestela esanda: askatasuna ahalmen konkretu gisa erabiltzen dela eta erabili ahal izateko, posible egiten duten ahalmen baldintzak egon behar direla.

Beraz, zazpigarrenez: hizkuntz askatasunaren ariketarako ahalmen baldintzak ezin dira inoiz ere izan gizabanakoaren baldintzak. Beti dira baldintza sozialak. Aipatutako gizabanakoaren hizkuntz askatasuna beti da bizitzen ari diren askatasun kultural, sozial eta politikoaren baldintzen zantzua.

6. Honaino kasu katalana planteatu dut nolabaiteko asepsiaz, eleaniztasun aktibodun komunitateetan ere eman litekeen bezala. Kasu katalanak, hala ere, eramaten gaitu paradoxa katalanera, honela azalduko nukeena: jatorrizko katalandunek –gaztelera ere ezagutzen dutenez– beti hauta dezakete hizkuntza –5. puntuaren arabera–, jatorrizko gazteleradunen kasuan hautaketa gaitasun hau ehuneko apalago batean ematen den bitartean; hala ere, katalandunek maiz hizkuntza hauta dezaketenez eta gazteleradunek ezin dutenez –edo honela dirudi–, ondorioz askatasuna dutenek norabide berberean errenditzen dute eta hizkuntz askatasuna ez dutenen hizkuntza aukeratzen bukatzen dute. Askatasuna, baina, beti norabide berberean ebaztea egiaz hizkuntz paradoxa da, askatasuna dutenek azkenean ez dutela gertatzen delako.

Beraz, amaitzeko: hizkuntz askatasunaren arazoa ez da hertsiki gizabanakoarena baizik eta aldeko inguru sozial batean gizabanakoaren erabakiarena. Inguru soziala aldekoa izatea arazo kulturala da –hizkuntza bat baino gehiagoren ezagutza: Katalunian katalanaren ezagutza orokorra, gaztelera orokorki menperatzen den bezala–; baina, arazo kulturala, aldi berean, arazo soziala da –aukera inkonformisten tolerantzia–, eta arazo politikoa ere bada, herrialdeko hizkuntz berezitasuna onartuz bakarrik konpondu da; hortaz, berez hizkuntza inposatzen duten gune publikoak –zinemak, epaitegiak edota estadioak– legez Kataluniakoa den hizkuntzaren bitartez normalki arautu eraziz, eta gizabanakoaren aukera inkonformista beti gaindituz

BAT aldizkaria: 
41. 2001eko abendua. Erabilera, labirintotik sukaldera
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Josep-Maria Terricabras
Urtea: 
2001