Biztanleriaren segmentazioa ezagutza eta jarreren arabera

Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Català: estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Joaquim Torres jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (segmentació de la població adulta de catalunya segons el coneixement de català , l’ús d’aquesta llengua i la preferència lingüística). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.

Katalanaren pertsonarteko erabilera bultzatzeko biztanleria goi mailetara igoarazteko modua aurkitu beharko litzateke, goranzko desplazamendua egon dadin. Izan ere, azken bosturtekoetan lortu dena maila baxuenetan aurreratzea izan da, hau da, katalana ulertzen dutenen eta hitz egiten dutela adierazten dutenen ehunekoa handitzea.

Orain emankor eta egingarriena agian zera izango litzateke, 6. segmentuan dauden pertsonei 7.era igarotzeko eta 7.ean daudenei 8.era joateko konbentzitzen saiatzea, hots, jada katalanerako lehentasuna daukan biztanleria ugariak alofonoekin ere erabiltzea.

Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Català: estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Joaquim Torres jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (segmentació de la població adulta de catalunya segons el coneixement de català , l’ús d’aquesta llengua i la preferència lingüística). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.

Kataluniako biztanleria urrun dago homogeneo izatetik, bere hizkuntz ezaguerei, erabilerei eta joerei dagokienez. Beraz, katalanaren pertsonarteko erabilera areagotzeko neurriak gizarteko sektore bakoitzari egokitu behar zaizkio. Ondorioz, biztanleriaren segmentazioari ekin behar diogu, bi gauza definitzea ahalbidetuko digun segmentazioari alegia: alde batetik, zeintzuk diren kopuruz gutxitzea eta handitzea komeniko liratekeen segmentuak, eta, bestetik, zeintzuk diren esku-hartzerik egokienak segmentu bakoitzean katalanaren lagunarteko erabilera areagotzea lortzeko.

Ondoren, eta datu erabilgarrien azkeneko bilketatik abiatuta1, Kataluniako biztanleria helduaren segmentazio bati hurbilketa oso eskematiko bat aurkezten dut aipatutako hiru aldagaien arabera: katalanaren ezaguera, bere erabilera eta inkesta bati ahoz erantzuteko orduan hizkuntza baterako edo besterako lehentasuna. Zerrenda katalanetik urrunen dagoen sektorearekin hasten da eta hizkuntza honekin inplikatuen dagoenarekin bukatzen da. Segmentuak, hain zuzen, hurrengoak dira:

1- Katalana ezagutzen ez dutenak, alegia, katalanaren kasik erabateko ezjakintasuna dutenak, hots, ulertzen ez dutela aitortzen dutenak. Biztanleria helduaren %3 izan daitezke (DYM 98-ren arabera %3 dira, CIS 98-ren arabera %3; FABÀ et al 00-ren arabera %4; CIS 01-ren arabera %3).

2- Ulertzen baino ez dutenak, hots, ulertu bai baina ez dutela hitz egiten adierazten dutenak. %16 inguru izan daitezke (FABÀ et al 00-ren arabera %15, DYM 98-ren arabera %14, CIS 98-ren arabera %18, CIS 01-en arabera %19).

3- Erdizka hitz egiten dutenak. Hitz egin bai, baina katalanez elkarrizketa osoa egin ezin dutela adierazten dutenak, nahiz eta gehienek partzialki egiten duten. %9 izan daitezke (FABÀ et al 00).

4- Hitz egin bai, baina beste hizkuntza nahiago dutenak. Elkarrizketak katalanez egiten dituztenak baina gazteleraz hitz egin nahiago dutenak dira. %13 izan daitezke (elkarrizketa bat egiteko gaztelera nahiago duten %41a -DYM 98- ken guztiz katalanez elkarrizketarik egiten ez dutenen %28a -FABÀ et al 00-).

5- Bata zein bestea berdin zaienak. Elkarrizketak katalanez egiteko gai izanik, hizkuntza bat edo bestea hitz egitea berdin zaienak. %14a izan daitezke (DYM 98).

6- Katalana nahiago izanik ere gaztelerarekiko mendekotasuna onartzen dutenak. Nahiago dute katalanez hitz egin, baina gazteleraz hitz egiten dutenei hizkuntza honetan egiten diete. %30 inguru izan daitezke, honela kalkulatuta: entrebista bat egiteko katalana nahiago duten %46a (DYM 98-ren arabera) ken gazteleraz hitz egiten dutenei beti edo kasu batzuetan katalanez hitz egiten dietela esaten duten %16a, (FABÁ 00-ren arabera).

7- Mendekotasun araua partzialki apurtzen dutenak. Katalanez hitz egin eta mendekotasun araua (gaztelera hizkuntza nagusi dutenekin hizkuntza honetan sistematikoki mintzatu behar dela dioena) partzialki apurtzen dutenak. Segmentu hau kide gazteleradun batekin lehentasunez baina ez esklusiboki katalanez hitz egiten dutela adierazten duten %9ak osatuta egon daiteke, INUSCAT 96-ren arabera. Nire hipotesia zera da: gazteleradunekin katalanez mintzatu behar dela adierazten duten pertsonak direla, baina zenbait kasutan bakarrik egiten dutela.

8- Katalanez kasik elebakardunak, aipatutako arauarekin zeharo apurtzen dutenak. %6 izan daitezke, kide gazteleradun batekin esklusiboki katalanez hitz egiten dutela adierazten dutenak, INUSCAT 96-ren arabera. Praktikan alofonoekin gehienbat katalana erabiltzen duen gutxiengoa osatzen dute. Hizkuntzaren erabilerari eusteko laguntza eragile indartsua izaten dira.

Katalanaren pertsonarteko erabilera bultzatzeko biztanleria goi mailetara igoarazteko modua aurkitu beharko litzateke, goranzko desplazamendua egon dadin. Izan ere, azken bosturtekoetan lortu dena maila baxuenetan aurreratzea izan da, hau da, katalana ulertzen dutenen eta hitz egiten dutela adierazten dutenen ehunekoa handitzea. Maila altuenetan ere, 80ko hamarkadan, nolabaiteko aurrerapena gertatu zela dirudi, 6.etik gora, Bartzelonan behinik behin, Woolarden azterketen arabera. Orain emankor eta egingarriena agian zera izango litzateke, 6. segmentuan dauden pertsonei 7.era igarotzeko eta 7.ean daudenei 8.era joateko konbentzitzen saiatzea, hots, jada katalanerako lehentasuna daukan biztanleria ugariak alofonoekin ere erabiltzea.

BIBLIOGRAFIA

 

ARAGAY, J.M. (1998). “INUSCAT 1996. A: La parla de la gent (1994-1995-1996). Fotokopiatutako liburukia. Kataluniako Generalitat. Soziolinguistika Katalanaren Institutua.

CENTRO DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS (1998). Uso de lenguas en comunidades bilingües: Cataluña. Estudio 2298. Fotokopiatutako liburukia. Madril.

CENTRO DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS (2001). Situación social y política de Cataluña. Estudio 2410. CIS-en web gunean aurkitutako dokumentua.

DYM (1998) Enquesta lingüística sobre l’ús oral del català entre la població de Catalunya major de 15 anys. Taules. Fotokopiatutako liburukia. Kataluniako Generalitat. Kultura Saila.

FABÀ, A.; GÀLVEZ, O.; MANRUBIA, J.; SIMÓ, A.; UBACH, N. (2000) Usos i actituds sobre la llengua catalana a Catalunya. Resultats de l’enquesta CRS 2000. Fotokopiatutako liburukia.

 


 

1 Zehazki hurrengo lanetatik: INUSCAT 96 (Aragay 98), DYM 98 (1997an egindako inkesta), CIS 98, FABÀ 00 eta CIS 01.

BAT aldizkaria: 
41. 2001eko abendua. Erabilera, labirintotik sukaldera
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Joaquim Torres
Urtea: 
2001